EMAKUMEAREN EGUNA 2017

2016ko Elezaharren Saria: Marisa Mediavilla Emakumeen Liburutegiagatik

Liburuzain eta dokumentalista gisa dituen ezaguerak baliatuta, Marisa Mediavilla emakumeek sinatutako liburuak edo emakumeei buruzko liburuak biltzen eta sailkatzen hasi zen, 1985ean Emakumeen Liburutegia sortuz.

Emakumezkoen dokumentu gutxi zegoen eta horri aurre egin nahi zion; izan ere, gure historia ezagutu behar dugu aurrera egingo badugu. “Emakumeek utzitako ondarearen bilaketa nekaezin” honi Madrileko Liburu-saltzaileen Elkarteak 2016ko Elezaharren Saria eman dio.

Emakumeen Liburutegia espezializatutako liburutegia da. Kultura-ondare baliotsu honen funtsak ia 30.000 liburu ditu, ikerketa eta saiakera feministak, femeninoak eta misoginoak (emakumezko zein gizonezko idazleenak), biografiak, arte eta literatura lanak, literatura grisa, aldizkariak eta bilduma bereziak dituelarik. XVIII. mendeko lanen bat eta XIX. mendeko eta XX. mendeko lehen eta bigarren hereneko  lan ugari ditu; gehienak katalogatu gabeak eta Rastro zaharreko, Mercat de Sant Antoni-ko eta Liburu Zaharraren Azokako liburu dendetan erositakoak. Dokumentu hauetako batzuk ezin dira gaur egun lortu.

Liburutegi guztiek dituzten helburuez gain, honako hauek ditu:

  1. Historian zehar emakumeek sortu duten kultura eta jakintza biltzea, batez ere Espainiako emakumeen historia.
  2. Emakumeek gizarteari egindako ekarpena ikusgai jartzea eta bere lekukotasuna ematea, inoiz kontatu ez den eta isilpean mantendu den historia.
  3. Informazioa eta esperientzien topagunea eta trukatzeko gunea izatea.
  4. Mugimendu Feministak sortutako dokumentuak biltzea eta gordetzea.

2006tik hona, Emakumeen Liburutegien Elkarteak Emakumearen Institutuari eman zion bere funtsa eta harrez geroztik zaintzeaz, handitzeaz eta kontsulta eta ikerketarako eskuragarri jartzeaz arduratzen da. 2012Ko urtarriletik aurrera Madrileko Jantziaren Museoan dago funtsa.

Bibliografia funtsaren kontsulta aretoan bertan edo bibliografia datuen basearen bidez egin daiteke.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s