EMAKUMEAREN EGUNA 2017

Gure posta-txartela opari

Martxoaren 8a Emakumearen Eguna dela ospatzeko, aurten banatuko dugun txartelean zenbait protagonista daude.

Batetik, haur eta gazte literaturako emakumezko lau pertsonaia izango dira, ohiko jokaeretatik urrun daudenak. Izan ere, lehen emakumeak edo gizonak ziren kontuan harturik, ezaugarri batzuk ematen zitzaizkien pertsonaiei, genero desberdintasunean oinarritutako rol eta estereotipoetan sailkatuta geratuz.

Genero berdintasunean ezarritakoarekin apurtzera ausartu ziren pertsonaiak dira, independentzia, askatasuna eta genero berdintasuna aldarrikatuz: Ana Shirley, Lulú Mota, Celia Gálvez de Montalbán eta Pippi Calzaslargas.

Baina ezin genituen sortzaileak ahaztu, ausartak izan ziren eta gizarte berdinagoa eraikitzen lagundu zuten protagonistak sortu zituzten emakumeak hain zuzen: Lucy Maud Montgomery, Marjorie Henderson Buell (“Marge”), Encarnación Aragoneses de Urquijo (“Elena Fortún”) eta Astrid Lindgren.

Txartelaren gainaldean dagoen irudiaren izena Summer studies da eta David Hettinger estatubatuarrarena da, zeinek sari ugari jaso duen, AEB osoan hogei erakusketa baino gehiago izan duen eta “American Artist Magazine” edo “International Artist” aldizkarietan argitaratu duten.

 

Txartelak Sareko liburutegietan daude eskuragai, eta ikus daitezke El Bolintxi gure aldizkari digitalean zein Pinterest webgunean dugun atalean.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s