EMAKUMEAREN EGUNA 2017

Haur eta gazteentzako irakurgai hautatuak

Gero eta argiago dugu gizarte integratzaile eta sexismorik gabea sortzeko ezinbestekoa dugula

belaunaldi berrien heziketan eragitea eta ipuin eta filmen bidez zabaltzen diren edukiak aldatzea hain sustraiatuta dauden estereotipoak alde batera utziz. Azken batean, argi dago bidea hasi baino ez dugula egin.

.

Rosa caramelo

Margarita elefantea lorategi batean isolatuta bizi da, ahalegin guztia eginda ere, ez delako arrosa-karamelu koloreko azala izateko gai. Gurasoek alabaren kolorea aldatuko ez dela onartzen dutenean, Margaritak askatasuna zer den deskubritu eta bere kideentzat berdintasunaren bidea urratuko du.

El dragón y la mariposa

Plácido herensuge baldar eta bihurria da, Bárbara, berriz, tximeleta gozo, eder eta fina. Egun batean Plácidok eta Bárbarak euren izenen esanahia ezagutuko dute eta bizitza goitik behera aldatuko zaie.

.

Arturo y Clementina

Badaude amaiera zoriontsutik haratago doazen ipuinak, azken batean maitagarrien ipuinak ez dira beti ematen duenak. Arturo eta Clementinaren ipuina horren adibide argia da, ezkontza guztiaren hasiera baita eta amaiera zoriontasuna berriro topatzea.

.

Las princesas también se tiran pedos

Egileak printzesa perfektuen estereotipoa suntsitu eta maitagarrien ipuinen pertsonaiak gorpuztu egingo ditu, Laurak aitaren liburuen artean Mari Errauskinen benetako istorioaren bila hasten denean.

Cuentos en verso para niños perversos

Liburu honetan dauden zazpi olerkiek haur-literaturaren hainbat ipuin klasiko noizean behin berrikustea proposatzen du, pertsonaia batzuei bestelako nortasun bat emanez eta hain egoera bitxiak erakutsiz, ezen estereotipo mota guztiak bertan behera utziko dituen.

.

 Ayudando

Ume guztiek izaten dute etxean laguntzeko gogo itzela eta garrantzitsua da egiten uzteaz haratago, jarrera hori txalotu eta sustatzea, umeak ahal duen neurriraino jakina. Liburuan beren burua etxeko lan hauetan islatuta aurkituko dute, eurentzat beti baita oso jolas dibertigarria.

Momo

Momo ume zoragarria da, bere istorioaren heroi bihurtuko dena dituen trebeziei etekin atereaz: entzuteko gaitasuna, talde-lanean jarduteko gogoa eta gainerakoenganako enpatia. Den-denak gizakiok landu ditzakegun dohainak, zer ikasi emango digutenak.

.

La Cenicienta rebelde

Clementak, hiru ahizpetan gazteenak, Mari Errauskinekin zerikusi handia du: gogoko du sukaldean egotea, oinutsik ibiltzea, korrika egitea, zuhaitzetan gora igotzea… Baina liburuxka honetan hasieratik antzemango ditugu bien ala bien arteko aldeak. Kontakizun dibertigarria, non askatasuna eta norberaren autonomia ezin garrantzitsuagoak diren.

Ana Banana y yo

Ana Banana ez da ezeren beldur eta bururatzen zaizkion egiteko guztiak  dibertigarri eta ausartak izaten dira. Berarekin jolasean aritzen den mutikoak, berriz, Ana bezalakoa izan nahi luke, baina gauza guztien beldur da. Nola moldatzen da Ana kontu beldurgarrietan beldurgarrienez ere barre egiteko?

Una feliz catástrofe

Raton familiaren etxean aitak egun osoa ematen du etxetik kanpo lanean, eta ondorioz, amak hartu behar du etxearen eta 10 seme-alaben ardura bere gain. Baina hondamendi baten erruz urak euren gordelekua hartuko du eta aldaketa ugari ekarriko ditu, besteak beste, familia barruko rolak.

Caperucita roja, verde, amarilla, azul y blanca

Txanoduntxo horiek oso bizkorrak dira, lagun onak dituzte eta beraz, otsoek ezin izango dute euren asmoa gauzatu.

.

.                         

Elefante, corazón de pájaro

Denek egiten diote barre Kikunga elefanteari lotsatia eta arduratsua delako, baina berak salbatuko du talde osoa Limpopo ibaiko urek gora egitean, herria suntsitzen dutenean.

.                      

El beso de la princesa

Irakurgai honek ipuin tradizionala oso modu dibertigarrian urratuko du, umorez ematen duelako printze, printzesa eta apoen istorio baten berri.

Hauxe hezkidetza lantzeko liburu-sorta, sexismoa uxatu eta berdintasunean hezteko aproposak, den-denak Liburutegien Sarean dituzue eskuragai. Gehiago nahi baduzue, gida honetan proposamen gehiago daude.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s