EMAKUMEAREN EGUNA 2017

Zinema

Zinearekiko maitasuna haurtzaroan sortzen dela kontuan izanik,

familian ikusteko film sorta proposatzen dizuegu, zeinetan gizon eta emakumeen arteko berdintasuna erakusten den:

.

.

Alicia en el país de las maravillas (2010)

Tim Burtonen egokitzapena, zeinetan Alizia jatorrizko pertsonaia baino askeagoa eta ziurragoa den eta emakumeek inposatutako garai hartako arauak (XIX. mendea) onartzeari uko egingo dion.

.

Enredados (2010)

Printzesak indartsua izan daitekeela eta printzesa izateak ez dakarrela ahula izatea erakutsiko du.

.

Frozen (2013)

Elsak, erreginagaiak, beldur eta ziurtasun ezak gainditu eta erregina paregabea eta garaitu nahi duten gaizkileak baino askoz ere boteretsuagoa bilakatuko da.

.

Las mujeres de verdad, tienen curvas (2002)

Anaren istorioa kontatzen du, Los Angeleseko ekialdean bizi den nerabe latinoa bera. Bere gogoak eta kultura-tradizioak talka egingo dute unibertsitatera beka baten bidez ikastera joatea edo amarekin joskintza negozioan geratzea erabaki behar duenean.

Matilda (1996)

Matilda neska prodijioa oso azkarra den eta gaitasun handiak dituen arren, aurre egin behar die egunero guraso eta irakasle maltzurrari. Hala ere, zuhurtasunari esker aurrera jarraitzea lortuko du.

.

Mulán (1998)

Mulán gerlari ausarta da eta gizon jantziko da ez ezkontzeak dakarren desondraren kontra borrokatu ahal izateko.

.

Brave (2012)

Istorio honetako protagonista den Meridak erabakita dauka bizitzea tokatu zaion rola arbuiatuko duela. Txikienentzako animazio-film honetan ez dago printze urdina eta printzesek ez dutela zertan ahul eta pasiboak izan azaltzen digu.

El viaje de Chihiro (2001)

Chihiro neskatoa mundu magikoaren moduko batera joango da eta han bere gurasoak askatzeko borrokatu beharko du; izan ere, sorgin batek txerritxo bihurtu eta orain hil nahi ditu. Chihirok Hakuren laguntza izango du, mutil magoa bera, sorginarengandik ihes egin ahal izateko. Hala ere, istorioan garrantzia bera dute biek eta elkar salbatzen dute.

La sonrisa de Mona Lisa (2003)

Katherine nekatuta dago bere ikasleak gizarteak gorde dien rola betetzearekin konformatzen direla ikusteaz eta beren kabuz pentsatzen irakatsi nahi die. Filma 1953ko Estatu Batuetan gertatzen da. (*7 urtetik gorakoentzat).

.

Whale rider (2002)

Pairen istorioa kontatzen du, bere tribuko nagusi berria izango dela uste duen 11 urteko neska. Baina leku hori gizonentzat dago gordeta. Genero aurreiritziak eta horiek kultura-egiturekin dituzten lotura estuak zalantzan jarriko ditu.

Quiero ser como Beckham (2002)

Umorea baliatuz, gaur egun emakumeei begira sustatzen diren kultura-espektatibak lantzen ditu. Pertsonaia nagusia den Jessek futbol jokalari profesionala izan nahi du eta lortuko badu gizartearen oztopo batzuk gainditu beharko ditu.

Persépolis (2007)

Marjane Satrapiren autobiografia-historia da. Iraneko neska hori Islameko Iraultzan hazi zen, islamiar fundamentalismoa bete-betean zegoela. (*7 urtetik gorakoentzat).

Buda explotó por vergüenza (2007)

Utz nazazue eskolara joaten istorio atseginak ikastera!” Horixe nahi du Bakhtayk, irakurtzen ikasi baino nahi ez duen neska afganiarrak, baina zaila izango da. Bidean beste ume batzuen jazarpena pairatuko du, bera bota eta harrikatu nahirik, nagusiek Budaren estatua erraldoiekin egin zuten modura.

Horiek Liburutegi Sarean aurkituko dituzun iradokizun batzuk baino ez dira, familia giroan zinema gozatu nahi duzun hurrengoan kontuan har ditzazun.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s