EMAKUMEAREN EGUNA 2017

Garrantzi handiko emakumeak

Sustapen Ministerioak Compostelako Donejakueko aireportuari izena aldatzea onartu du  eta orain arteko “Lavacolla”

izenaren ordez, “Rosalia de Castro” ipintzea, Galiziako ikurretako bat izanik bisitariek idazle handi honen bizitza eta lanean interes handiagoa erakutsiko dutelakoan.

Rosalía de Castro (Compostelako Donejakue 1837ko otsailaren 24a – Padrón 1885eko uztailaren 15a) garrantzi itzelezko figura da XIX. mendeko literaturan, izan ere, galizieraz idatzi duen idazle onenetako bat da, bai eta mende horretako Rexurdimento galego eragile handienetako bat ere.

Cantares gallegos obra Galiziako literatura garaikideko lehenengo obra handia da eta hizkuntzari izen handia itzuli ziona mende luzez isilik egon ostean. Follas novas eta En las orillas del Sar dira gehienbat olerkian zentratutako emakume honen karreraren lan gorenak, nahiz eta narrazioa ere landu egin zuen.

Kontuan hartu behar da gutxi direla munduan, erregina eta printzesak alde batera utzita, emakume izena daramaten aireportuak. Euretako bi hurrengo hauek hain zuzen: Teresa Kalkutakoa Tiranan (Albania) edo Indira Ghandi Delhin (India).

Hegaldi merkeen Norwegian konpainiak dagoeneko iragarri du martxotik aurrera Boeing 737-800 hegazkin berrian Rosaliaren figura jarri egingo dela konpainiaren logotipoa agertu ohi den tokia. Eta ez da lehenengoa izango, iazko urtearen amaiera aldera, idazlearen jaiotza egunaren ehungarren urteurrenerako hilabete gutxi falta zirela, konpainia honek Gloria Fuertes idazleari eskaini baitzion bere hegazkinetako bat, XX. mendeko haur eta gazte literatura eta olerkari handiari.

Liburutegi Nagusia

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s