EMAKUMEAREN EGUNA 2017

1837ra arte emakumeek debekatuta izan zuten Espainiako Liburutegi Nazionalean sartzea. Gaur egun, berriz, gizonak baino irakurle finagoak dira

1837ko urtarrileko egun hartan Antonia Gutierrez Buenok emakumeei Liburutegi Nazionalean sartzea debekatzen zien hesi hura apurtzea lortu zuen, 1711n erakundea sorkuntzatik egon zen

emakumeekiko bazterketa bertan behera utziz. Argi dago “irakurtzea ez zela  bakarrik gizonen kontua”.

1711. urtean Felipe V.ak, Espainiako lehenengo errege borboiak, Liburutegi Nazionala sortu zuen, orduan Errege Liburutegi Publikoa, eta 1712ko martxoan publikoarentzat zabaldu zen.

Liburutegi Nazionalaren fatxada. Arg. Miguel Cortés Faure

Liburutegi Nazionalaren fatxada. Arg. Miguel Cortés Faure http://www.bne.es/es/AreaPrensa/MaterialGrafico/ImagenInstitucional/Antiguas/index.html

Errege Liburutegi Publikoak ez zuen izenean adierazitakoa bete, herritar guztiek ez baitzuten sartzeko aukera, izan ere, erdiek baino ezin zuten erabili, gizonek hain zuzen. Emakumeak, berriz, kanpoan geratu behar ziren, jai-egunetan baino ez baitzuten aretoetan sartzeko eskubidea, eta gainera, egun horietan ere ezin zuten bertan irakurri.

Garai hartan handia zen hezkuntza arloan gizon eta emakumeen artean zegoen aldea, gizona diziplina guztietan hezten zuten, emakumea, aldiz, etxearekin eta emazte eta ama gisa bete behar zituen funtzioekin lotutako zereginetan besterik ez. Horrela bada, ez zioten baztertzaile irizten emakumeek kulturarako aukerarik ez izateari, artean logikoena zen eta.

Emakumeak liburutegian sartzeko debeku hori 1761eko Konstituzioen 1. kapituluaren 7. artikuluan dago jasota. Horrela zioen artikuluak hitzez hitz:

 (liburuzainak) “no permititu la entrada con gorro, cofia, pelo atado, embozo u otro trage indecente ó sospechoso, ni Muger alguna en días y horas de estudio; pues para ver la Biblioteca podrán hir en los feriados con permiso del Bibliotecario Mayor”.

Irakurri berri dugun “para ver la Bibliotheca podrán hir en los feriados” esaldi horrek sexuarekin lotutako bazterketa berresten du, zeinek oinarria emakumea “emazte eta ama” izateko heziketa jaso behar zuelako printzipioan zuen. Pentsaezina zen “inongo emakumerik” gogoa izaterik, usadioari jarraituz beren-beregi gizonentzat zen toki batean sartzeko. Beraz, sorgin borobila zen, horrek indartu baino ez zuelako egingo emakumeak erakunde sortu berriak gizarte osoari ematen zizkion aukerez baliatzeko gaitasun intelektualik ez zuelako ideia txatxu hura.

Horrela bada, emakumeei ez zitzaien irakur-geletara sartzen uzten erabiltzaileei traba egingo zieten aitzakiaz, bakar-bakarrik ezohiko egunetan sar zitezkeen eta bisitari gisa, ez irakurle gisa.

Sala de lectura general de la Biblioteca Nacional. Fot. Miguel Cortés Faure http://www.bne.es/es/AreaPrensa/MaterialGrafico/ImagenInstitucional/Antiguas/index.html

Liburutegi Nazionaleko irakurketa gela nagusia. Arg. Miguel Cortés Faure
http://www.bne.es/es/AreaPrensa/MaterialGrafico/ImagenInstitucional/Antiguas/index.html

Mende bat baino gehiago igaroko zen, 1837ra arte, emakumeek liburutegian irakurtzera sartzeko baimena izan arte. M.ª Antonia Gutierrez Buenori zor zaio emakumeok bertan zeuden lanak disfrutatzeko aukera, kulturarako sarbidea zabalduz.

Mª Antonia liburuz beteriko etxe batean hazi zen: hiztegiak eta gramatikak zenbait hizkuntzatan, zientzia-liburuak eta beste hainbeste. Parisen bizi izan zen, artean Europako hiririk kosmopolitenean, senarra hil zitzaion arte. Pedro Gutierrez Bueno Erregearen Botikari Nagusiaren alaba zen, zeinek alabak etxeko hormetatik haratago begiratzeko hezi zituen. Mª Antonia Gutierrez Buenok 1835erako argitaratua zuen “Diccionario histórico y biográfico de mujeres célebres” hiztegiaren lehenengo alea. Handik bi urtera, obra beraren bigarren alea idazteko ikerketan zebilelako aitzakiaz, Gobernazioko ministroari (1836an Liburutegia erregearen jabegoa izateari utzi zion eta Gobernazioko Ministeriopean geratu zen izena aldatuz eta “Liburutegi Nazionala” izena jasoz) gutuna idaztea erabaki zuen, non Liburutegi Nazionalean sartzeko baimena eskatu zuen, obra berrirako dokumentazioa lortzeko aitzakian.

'Diccionario histórico y biográfico de mugeres célebres', Antonia Gutiérrez Bueno. ELN

‘Diccionario histórico y biográfico de mugeres célebres’, Antonia Gutiérrez Bueno. ELN

Borroka luzearen ondoren, Mª Antoniak baimena lortu zuen, baina orduko ohiturari jarraituz, gizonengandik banatutako gela batean.

1837ko urtarrilaren 12an Mª Antonia Gutierrez Buenok Gobernazioko Ministeriora igorritako gutuna:

Estando publicando una obra con el título de Diccionario histórico y biográfico de mugeres [sic] célebres bajo el nombre de D. Eugenio Ortazan y Brunet en el que se halla anagramatizado el suyo y siéndole difícil y aún imposible, a causa de sus circunstancias procurarse los libros que necesita para continuar su obra, la que va recibiendo bastante aceptación del público, a V.E. suplica se sirva dar a la exponente un permiso para concurrir a la Biblioteca Nacional, donde podrá hallar todos los libros que necesita para continuar su trabajo”.

Joaquin Maria Patiño Liburutegi Nazionalaren zuzendariak Gobernazioko Ministeriora Mª Antonia Gutierrez Buenok egindako eskaerarekin lotuta idatzitako txosteneanlas Constituciones de este establecimiento prohíben la entrada en él a las mugeres y asimismo el que se estraigan libros de la casa” azpimarratu bazuen ere, eskatzailearentzat gela bat eskatu zuen beheko solairuan, baina txikia. Hurrengo hau ere esan zuen:

si llegasen a exceder del número de cinco o seis las mugeres que pretendiesen aprovecharse de este beneficio… sería preciso comprar mesas, un brasero, escribanías y lo necesario para que las señoras concurrentes estuviesen con la decencia que corresponde”.

Aipatutako eskaerarekin lotutako beste txosten batean, Errege Aholkulari batek 1761eko debekuari “precepto bárbaro”deitu zion eta hurrengo hau ere gaineratu zuen: “esta mitad del pueblo tiene todavía en España, conventos donde encerrarse y no bibliotecas donde instruirse”.

Azkenean, María Cristina Borboikoa erreginaordeak horrela ebatzi zuen:

Permita V.S. la entrada en la sala baja que indica a las mujeres que gusten concurrir a la Biblioteca… no sólo a doña Mª Antonia Gutiérrez, sino… a todas las demás mujeres que gusten concurrir, añadiendo que en el caso de que afortunadamente el número de éstas exceda de cinco o seis, lo haga usted presente, manifestando el aumento de gasto que sea indispensable”.

Baimena lortuta, Mª Antonia gizonengandik banatutako gela batean eseri zen eta beti kontsultatu nahi izan zituen liburuak eskatu zituen.

Antonia Gutierrezek hiztegia aitzakia gisa erabili zuen liburutegiko ateak zabalik izan zitzan. Ez zituen obra haren hurrengo aleak inoiz argitaratu, baina berak idatzitako hainbat artikulu atera ziren argira, euretako bat emakumeen heziketaren defentsan idatzia.

Eta horrelaxe lortu zuen emakume guztiek kulturaren munduan sartzeko aukera izatea.

Liburutegi Nazionaleko irakurketa aretoa. Arg. Carlos Montes http://www.bne.es/es/AreaPrensa/MaterialGrafico/ImagenInstitucional/Antiguas/index.html

M.ª Antonia Gutierrez Buenoren garaipena eta bi mende baino gutxiagora emakumeek lortu dute kultura jasotzeko aukeran gizonen pare jartzea. Are gehiago, estatistikek argi eta garbi erakusten dute zenbait kontutan gainditu egin ditugula, hala nola, irakurzaletasunean: “Irakurle kopuruan gehiago dira emakumeak gizonak baino”.

Hona hemen zenbait datu:

HLISIZ ( Haur Literatura eta Irakurzaletasuna Sustatzeko Ikasketa Zentroa): ¿Por qué leen más las mujeres? La variable género en la formación de lectores.

ISZ (Ikerketa Soziologikoen Zentroa) :¿Cúales son los hábitos de los españoles?”. Irakurtzeko ohiturei buruzko inkesta (2014ko abendua) eta La Vanuardian argitaratutako emaitza estadistikoak.

EEGF: Espainiako Editore-Gremioen Federazioa: “La lectura en España. Informe 2017

HZKM: Hezkuntza, Zientzia eta Kirol Ministerioa. Encuesta de Hábitos y Prácticas Culturales en España lanaren emaitzak.

Artikuluak:

Informe de la Lectura 2017: la desigualdad se instala

La lectura de los españoles, en gráficos: ¿quiénes leen más y quiénes menos?

Las mujeres leen más en digital que los hombres

            Liburutegi Nagusia  (E. A. B.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s