IRAKURZALE KLUBAREN IV. EDIZIOA

Zortzigarren saioa: Lucía Berlinen Manual para mujeres de la limpieza

Iván Repilak dinamizatutako Irakurzale Klubaren edizio honetako azken saioa otsailaren 8koa izatea aurreikusita zegoen.

Baina aurreratu genuen bezala, gure moderatzaileak berriki hirugarren liburua argitaratu duenez, “Prólogo para una guerra“, martxoaren ostegunean, hilak 2, beste saio bat izango dugu Casa Torre Jauregian 18:15ean, eta gainera edozein etor daiteke lana idazlearekin komentatzera. Etorri, ahaztu gabe, eta gonbidatu interesa izan dezaketen pertsona guztiak.

Bestetik, oraingo saioan denboraldi honetako libururik luzeenari ekin diogu, hau da, Lucía Berlinen Manual para mujeres de la limpieza“: idazle bitxi honen lan txikitik (guztira 76 kontakizun, antza) aukeratutako 43 kontakizun. Liburuaren atzeko azalean dakarren bezala, “filmeko” bizitza izan zuen eta, Ivanen ustez, bizitzaren gorabeherek lan handiagoa sortzea eragotzi zioten gure kalterako: lanpetuegi zegoen bizitza askatasun osoz bizitzen, horren urruna ez den sasoiko arauetatik kanpo.

Repilak kontatu zigun nolako gertakaria izan zen AEBn idazle hau berriro aurkitzea; izan ere, nahiz eta bizitzan zehar kontakizun-bilduma txikiak argitaratu zituen argitaletxe minoritarioetan, hil arte ez zuen publiko handiaren arreta bereganatu kontakizun baten izena hartzen duen antologia honi esker. Eta, urte batzuk beranduago, Alfaguara argitaletxearen eskutik ari da arrakasta hori izaten gure herrialdean. Aukeraketa horrek izan duen harrera ona ikusirik, ziur aski laster ikusiko ditugu idazle bitxi horren gainontzeko kontakizunak argitaraturik.

Berlin (hirugarren senarraren abizena, ohitura anglosaxoiari jarraituz), zalantzarik gabe, berezko idazlea da; guztiok imajinatzen genuen kontakizun hauetako bat jarraian idazten, bizitza gorabeheratsuaren lasaitasun-une edo krisialdi batean. Eta bizitza ohituretatik kanpokoa den heinean, idazkera ere nahasi samarra da: kontakizunen egitura eta luzera askotarikoak dira; baina, bitxia bada ere, puzzle baten atalen modura ahokatzen dira, edo argazki txikiez osatutako poster horietako batean bezala, atal horietako askotan errepikatzen edo gurutzatzen diren pertsonaiek eta gertaerek irudi edo pertsonaia baten silueta ematen digute, Luciarena berarena hain zuzen…

Eta hementxe sortu zen gaur egun autofikzioa izena duen mugimenduari buruzko iruzkina, zeinetan idazleak bere bizitzako elementu edo esperientziak hartu eta gehiago edo gutxiago aldatzen dituen, hurbileko pertsonen beste elementu erreal batzuekin edo asmatutako batzuekin nahastuz, fikzio-lanari koherentzia handiagoa emateko edo hobeto egituratzeko. Gainera, Luciak lau seme-alabak aurrera ateratzeko burutu zituen lan guztiak kontuan harturik (garbitzailea izatetik, liburuaren izenburuan dakarrena, telefonozain, ospitaletako administraria edo kartzelan sormenezko idazketa-irakaslea, beste kontakizun batean agertzen den bezala, desintoxikatzeko zentroetako eta hainbat herrialdetan bizi izandako esperientziez gain) oso pertsona bitxiak ezagutzeko aukera izan zuen, zeinen gorabeherak tonu positiboan jasotzen zituen (bertaratutako baten batek esan zigun Prozac aztarnaren bat nabaritzen zuela), “zorigaitzari egin diezaiogun barre” esango balu bezala.

Oso pertsona biziaren aurrean gaudela ematen du, zeinek hala eta guztiz ere zeruko koloreak edo leihoan pausatzen diren txoriak goza ditzakeen. Eta, kontakizun batean esaten digun bezala, “begirada”, besteekiko aparteko enpatia duena, amarengandik omen datorkiona, baina entzuten, ordea, ez omen zena oso trebea. Horrek kontakizunetan islatzen den familia disfuntzionalaz hitz egitera eramaten gaitu, alabak sexualki behartzen omen dituen eta semeari begia zartarazten dion aitona sailkaezina duena; amarekin eta ahizpen arteko harreman zaila, nahiz eta bizitzaren azken unean berreskuratuko duten; eta leinu horretako guztiek pairatu behar omen duten alkoholismoa.

Moderatzaileak bertaratutakoen kontakizun nahienak zeintzuk ziren galdetu zuen, baina ez ginen izenburuekin gogoratzen. Hala ere, “Doctor H.A. Moynihan” nabarmendu zen, ilobaren laguntzaz hortz guztiak kentzea erabakitzen duen aitonari buruzkoa, “gorez” betea eta umore beltza baliatzen duena (te poltsatxo horiek!). Beste bat liburuari izenburua ematen diona izan zen eta bere osagarria den “Luto”, txikikeriak baino lapurtzen ez dituen garbitzaileari buruzkoa, “andreak eta neskameak” gizarte mailatik ateratzen dutena eta etxekoez familiakoek baino gehiago dakiena. “Mijito” igogailuan sekulan igo ez den eta telefonorik erabili ez duen ama nerabearen istorio tristea kontatzen duena, edo gure ustez antzekoak ziren abortatzeko klinikei buruzko haiek, edo senar drogazalearentzat mandoarena egin behar duen haurdunari buruzkoa, “Carmen”. “A ver esa sonrisa” zinemakoa, zeinek Jon Bilbaoren kontakizunen baten tonua ekarri zigun gogora; izan ere, idazle horrek Ipar Ameriketako ipuinetik hartzen duela inspirazioa esaten genuen. Eta ipuin desberdinena, zein Ivánen ustez drogen eraginpean idatzita zegoen, “Toda luna, todo año“, zentzumenetan oso oinarrituta eta beste ipuin batean berriro agertzen den ahizpa biren arteko adiskidetze-istorioa duena (errepikatzen den beste gai bat), “Penas”, zeinetan urpeko igeriketa gaixorik dagoen gorputza askatzeko erabiltzen den eta aldi berean norberarekin adiskidetzeko…

Eta horrekin “kurtsoa” amaitutzat ematen genuenez, Ivánek agurtu gintuen, bere liburua komentatuko dugun aparteko saioaren zain geratzen zela esanez eta irakurtzeko bi gomendio emanez (laster udal liburutegietan izango ditugunak zalantzarik gabe):

Inma López Silvaren “Los días iguales de cuando fuimos malas” eta Álvaro Colomerren “Aunque caminen por el valle de la muerte“, Espainako ejerzitoak Iraken izan zuen gertari lotsagarriari buruzkoa dena… liburua “oso maskulinoa” dela ohartarazten bazigun ere, bertaratutako gehienak, beti bezala, emakumezkoak zirelako.

Esandakoa, 2an ikusiko dugu elkar Ivánen eleberriaren inguruan.

Ana G.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s