Venancio, ez zen santurtziarra, baina ia-ia

imagen-1-venancioZenbait pertsonek ez dute abizena behar nortaz ari garen jakiteko. Eta, hemen behintzat, Venancio esan bezain laster… Iriondo, Zarra…

Panizo eta Gainza. Athleticeko “aurrelari elektrikoak” izenarekin ezagunak ziren haiek eta zaletuei hain une goxoak eman zizkietenak.

Aurreko Newsletterrean Gorostizaga futbolari santurtziarra gogoratu genuen eta San Mamesen Valentziak jokatzen zuen bakoitzean Zahar etxera heltzen ziren laranjaz betetako kamio horiek, aurrean zegoen Santa Eulalia Patronatuko ikasleei horren inbidia handia ematen zietena.

“Hoja Oficial del lunes” aldizkarian 1953eko uztailaren 6an agertutako jokalariaren erretratua (Ed. Granada)

“Hoja Oficial del lunes” aldizkarian 1953eko uztailaren 6an agertutako jokalariaren erretratua (Ed. Granada)

Zentro horretako ikasle ohiren batek oraindik ere gogoratzen du nola Atlheticeko beste jokalari bat, Venancio, umezurtz geratu zen umetan eta Patronatura joan zen ikasten. Zentroa ez zuen ahaztu eta, ezaguna zenean, urte askotan joan zen hara Gabonetan talde bereko beste jokalari batzuekin, ikasleen gozamenerako.

Venancio sestaoarrak (1921 -1994), Bizkaiko Labe Garaietan lan egin zuenak, berandu hasi zen futbolean jokatzen, 24 urte zituela, eta Athleticera Erandiotik heldu zen. Barakaldori utzi zioten eta urte bete eman ondoren, Athleticek behin betiko berreskuratu zuen 48/49 denboraldian. Urteak pasa ahala Venanciok atzera egin zuen zelaian, erdiko atzelari gisa jokatu arte. 55eko denboraldian Kopa irabazitakoan erretiratu zen. Lanean jarraitu zuen eta metalen negozio bat zabaldu zuen, zeinetan, arraroa bada ere, Santa Eulaliako ikasle batzuek lortu zuten lana.

Athleticen gigarren aurrelari-talde historikoa: Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo eta Gainza. Irudiaren iturria: Asturias.eldesmarque

Athleticen gigarren aurrelari-talde historikoa: Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo eta Gainza.
Irudiaren iturria: Asturias.eldesmarque

Astelehenetako orriak

Urte luzeak borrokan eman ondoren 1925ean lortu zen prentsako langileentzako igandeko atsedenaren ondorioz sortu ziren astelehenetako orriak. Aipatutako atsedena bermatzeko, kazetari-enpresek utzi zioten astelehenetan argitaratzeari eta “Astelehenetako Orriak” sortu ziren herritarrak informatuta mantentzeko eta, aldi berean, probintzietako prentsa elkarteei baliabide ekonomikoak emateko.

Frankismoan ere astelehenetan argitaratzeko baimena zuen egunkari bakarra zen, prentsaren derrigorrezko atsedena mantendu zelako. Zeukan informazio gehiena kirolari buruzkoa eta batez ere futbolari buruzkoa izaten zen. Astelehenero soil-soilik agertzeak garrantzia hartzen lagundu zion. 1982etik aurrera berriro argitaratu ahal zen prentsa astelehenetan, “El País”, “La Vanguardia” eta “El perdiodico de Catalunya” izanik egun horretan atera ziren lehenak.

Pixkanaka-pixkanaka joan ziren probintzietako “Asteleheneko orriak” ixten, gainontzeko egunkariekin ezin zirelako lehian ibili.

Bilboko “Asteleheneko Orria” 1932n hasi zen argitaratzen eta 1984ko urtarrilean itxi zuten behin betiko. Zuzendari batzuk izan zituen, hala nola, Lucio del Álamo Urrutia, Laureano Muñoz Viñarás, Alfonso Ventura Vázquez, José María Portell. (1978an hildakoa, ETAren atentatuan) eta Iñaki Iriarte. Bitxikeria gisa gogoratu nahi dugu “Orri” horren azken orrialdean “Memorias de un peatón” izeneko atal finkoa zegoela eta Olmoren biñeta, Don Celes sortu zuen umorista Bilbotarra.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s