Umeentzako liburuak oparitzeko

Educación 3.0 aldizkari digitaleko abenduko alean 6 eta 12 urte arteko umeei oparitzeko zenbait libururen berri eman ziguten

Gabonak amaitu berri diren arren, inoiz ez da garai txarra liburu bat oparitzeko, are gutxiago ikasteko adinean eta irakurtzeko ohitura ezagutzen hasi diren  umeez ari bagara. Hori dela-eta berreskuratu nahi izan dugu Educación 3.0 aldizkariaren artikulua, non eskaintzen diguten 6 eta 12 urte arteko umeei oparitzeko 10 libururen zerrenda.

Hurrengo lerrootan dituzue liburu hauetako 4 adibide interesgarri, den-denak hurrengo erosketen zerrendan sartu beharko dituzuenak. Hala ere, laster Liburutegi Nagusiko umeentzako atalean egongo dira eskuragarri, baina ordura arte artikulu osoa irakur daiteke Educación 3.0 aldizkari digitalaren webgunean.

El clán del talismán

Begoña Ibarrolaren El clán del talismán. 6 urtetik gorako umeentzako liburu honetan Miguelen bizitzaren berri emango digute. Miguelek gudarien klanean sartu nahi izango du eta horretarako proba bat gainditu beharko du. Baina proba egiteko unea heltzen denean, ikusiko du barruko indar batek eragotzi egingo diola berau gainditzea. Orrialde zoragarri hauetan Miguelekin batera abentura bizi eta adiskidetasunaren benetako esanahia ezagutuko dugu. Begoña Ibarrolak hurrengo hauek ere idatzi ditu: “Gafas de sol para un murciélago” eta “La montaña de Iván”. Argitaletxea: Descleé De Brouwer. 32 orrialde. Paperezko bertsioaren prezioa: 9,95€

La verdad según Arturo

Tim Hopgooden La verdad según Arturo. 6 urtetik gorako istorio honetan bere ekintzen ondorioei aurre egin behar dien ume baten gatazka ezagutuko dugu. Arturok eta Egiak elkar ezagutu berri dute eta ez dira oso lagunak. Kontua da Arturok bihurrikeriaren bat egin duela eta amak kontuak eskatuko dizkiola. Egia esango ote du? Ala egia bihurritu edo estaltzen saiatuko da? Combel argitaletxea. 32 orrialde. Paperezko bertsioaren prezioa: 12,90 €

Princesas dragón : el misterio del huevo dorado

Pedro Mañasen Princesas Dragón: el misterio del huevo dorado. 2015eko Barco de Vapor sariaren irabazleak 6 eta 9 urte arteko umeentzako istorio bat dakarkigu oraingoan, printzesei buruzkoa. Baina ipuina aldatu egin da eta hauek ez dira lehengo printzesa haiek bezalakoak izango. Hauek printzesa errebeldeak dira, abenturazaleak eta superbotereak dituzte!!! Bambak Rosko printzearen gutuna jasota, jakingo du printzea berarekin maiteminduta dagoela. Baina Bambak ez du harekin ezer nahi izango. Eskerrak beste printzesa batzuk egongo direla, eta mago bat, eta herengsuge-arrautz bat eta askoz ere gauza gehiago! “El pantano de las sirenas” liburua ere, bildumaren 2. istorioa, eskuragarri dugu. SM argitaletxea. 104 orrialde. Paperezko bertsioaren prezioa: 9,95€

Las aventuras de Kanide. La cueva de los caballos

Iñaki Sainz de Murietaren Las aventuras de Kanide. Kanideren istorio hau 9 urtetik gorako umeentzat da. Mutilak lehenengo pertsonan kontatuko digu nola bizi den… historiaurreko garaian, zehatz-mehatz paleolitikoan, bizitza eta naturarekiko errespetuan oinarritutako balore unibertsaletan hezten den bitartean. Bildumaren bigarren liburua ere eskuragai dago: “Las aventuras de Kanide, la ceremonia del fuego”, non sakonago ezagutuko dugun Kanideren herria eta zein diren komunitatearen bizitzaren jarduerarik garrantzitsuenak. Verbum argitaletxea. 88 orrialde. Paperezko bertsioaren prezioa: 14,95€.

Oharra: Irudien iturria: www.educaciontrespuntocero.com

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s