Muskizeko udal hiltegi zaharra

Muskizen eraikin dotoreak daude, besteak beste, Manuel Maria de Smith Ibarra arkitektoak (1879-1956) diseinatutako hiltegi ederra. Smith Ibarramendearen hasiera aldeko euskal arkitekto garrantzitsuenetakoa da eta bereak dira bertako La jerrolada eta San Julian hilerriak ere. Horrela bada, gaur egun herria pozik ager daiteke horren arkitekto ezagunak egindako 3 eraikin publiko dituelako, berak egin baitzituen, besteak beste, Carlton hotela, Artaza jauregia, Atxuriko geltokia edo Etxebarriko San Esteban eliza.

Hiltegiaren fatxada nagusia Irudiaren iturria: Google maps

Hiltegiaren fatxada nagusia
Irudiaren iturria: Google maps

Hiltegi honetarako, Oyancas bidean bera, eraikin berezi bat diseinatu zuen 1907an estilo neomudejarrean, eta horrela, eraikin funtzional hutsa izan behar zena dotoretu egin zuen, eraikin soil eta errazak baitziren orduko hiltegi gehienak, esate baterako Santurtziko hiltegia.

Proiektua. Fachada nagusia eta albokoa Irudiaren iturria. Paliza Monduate, Maite “Manuel María Smith Ibarra”

Proiektua. Fachada nagusia eta albokoa
Irudiaren iturria. Paliza Monduate, Maite “Manuel María Smith Ibarra”

Eraikinak oinplano laukizuzena du, alde nagusia animaliak akabatzeko erabiltzen zen, erdi-erdian dago eta alboetako nabeak baino goraxeago, zein  txikiagoak diren eta bertan haragia moztu eta abereak eta baskulak gordetzen ziren.

Eraikinak oinplano laukizuzena du, alde nagusia animaliak akabatzeko erabiltzen zen, erdi-erdian dago eta alboetako nabeak baino goraxeago, zein txikiagoak diren eta bertan haragia moztu eta abereak eta baskulak gordetzen ziren.

Eraikinak oinplano laukizuzena du, alde nagusia animaliak akabatzeko erabiltzen zen, erdi-erdian dago eta alboetako nabeak baino goraxeago, zein txikiagoak diren eta bertan haragia moztu eta abereak eta baskulak gordetzen ziren.

Fatxadak dekorazio oparoa du. Sarreran ate handia dago ateburu handi eta guzti. Alboetako nabean, berriz, arku zorrotzak igaroz sartzen da, fatxadan dauden zazpi baoetatik bost ere zorrotzak dira eta hortik argia sartu eta hiltegia aireztatzen da. Alboetan leiho handiak daude. Dekorazioa orokorrean ugaria da: arku gainezarriak eta polikromatuak daude eta arku eta izkinetan adreilu eta harrizko dobelak txandaka azaltzen dira. Horrez gain, erlaitzek goiko aldean pinakuluak dituzte. Fatxada nagusian balkoi bat ere ikus daiteke.

Arkitektoaren erretratua, Uzelaik egina, atzean Abra eta Serantes ikusten dira. Irudiaren iturria: Paliza Monduate, Maite “Manuel María Smith Ibarra”

Arkitektoaren erretratua, Uzelaik egina, atzean Abra eta Serantes ikusten dira.
Irudiaren iturria: Paliza Monduate, Maite “Manuel María Smith Ibarra”

Hiltegi gisa erabiltzeari utzi zitzaionean duela urte gutxi itxi den jatetxe bat ezarri zen. Orain eraikina zaharberritu egingo da ostalaritzarako erabiltzeko helburuz.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s