Musika gure herriko bilduman (I)

Santurtziko liburutegietan herriko bilduma edo funtsa dugu, herriari buruzko funtsa bibliografikoa alegia. Bereziki garrantzitsua da gure liburutegia publikoa delako.

Gure bilduman monografiak, noiz behinka agertutako argitalpenak (eta gure udalerriaz argitaratutako artikuluak) eta abar daude, bai eta zenbait euskarritan (CD eta DVD) editatutako lanak ere, baldin eta lanok egileek gure herriarekin harreman berezia izan badute, berton jaio edo bizi izan direlako edo bestelako kontu batzuk direla-eta artistak Santurtzirekin lotura duelako.

Horrela bada, gure funtsean euskal rockeko talde mitikoen obrak aurki ditzakegu, izan ere, bere garaian hain izan ziren garrantzitsuak, ezen euretako asko nazioartean ezagunak eta aitortuak izan ziren, Eskorbuto kasu (beheko argazkia). Horiez gain, Euskal Herrian eragin handia izan duten beste talde batzuen diskoak ere baditugu, adibidez Zaramarenak (goiko argazkia) edo talde berriagoenak: Mi dulce geisha eta abar. Subversión X taldearen CDak, (Eskorbutoren legatua harrotasunez zabaltzen ari den taldea) Liburutegien Sareko bilduma arruntean daude, horrela nahi izan baitzuten musikariek beraiek euren diskoak eman zizkigutenean.

Rock eta punk taldeak ez ezik, funtsean Santurtziko Musika Bandak beste artista batzuekin eskainitako kontzertuen grabazioak dituzten zenbait DVD eta kantautoreen diskoak ere badaude, hala nola, Gorka Bovedarenak.

Gure herriko bilduma ezin da maileguan utzi, balio aparta duten dokumentuak izanik (gure udalerriko ondare kulturalaren parte dira), baldintza ezin hobeetan gorde behar direlako. Kontsultatu -eta entzun, jakina- nahi badituzu Liburutegi Nagusiko aretoko langileei eskatu behar dizkiezu.

Hala ere, gure herriko musikarien diskoetako batzuk maileguan har daitezke Udal Liburutegien Sareko liburutegietan. Online dugun katalogoan kontsultatu daiteke, webgunean edo herriko liburutegietako edozeinetan galdetu.

Adi egon newsletterreko hurrengo argitalpenei, artikulu hau Santurtzirekin lotutako musika-talde edo artistei eskainitako artikulu-sorta monografikoetan lehenengoa baino ez da eta.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s