Literatura maite dutenentzako App-ak

Irakurtzea izugarri maite duzue eta eskuetara heltzen zaizuen edozer irakurtzeko gogoari ezin eutsi ibiltzen zarete? Liburu berriak zeintzuk diren jakin nahi baduzue, zuen irakurketak antolatuta izan nahi badituzue, beste irakurle batzuekin elkarreraginean aritu nahi baduzue…

Liburutegi Sareak zenbait aplikazio erakutsi nahi dizkizu, irakurtzera bultzatu ez ezik, literatura maite dutenak txoratu ere egingo dituztenak.

Goodreads

Aplikazio hau ezin hobea da literatura-gomendioetara heltzeko, irakurri dituzun liburuei buruzko aipamenak puntuatu edo idazteko, beste irakurle batzuekin elkarreraginean aritzeko, azken liburu berriak ezagutzeko eta edozein libururi buruzko informazioa lortzeko, mugikorreko kamara beraren gainetik pasatuz.

WattPad

Aplikazio honen bidez hainbat generotako milaka liburu eskuratu ahal izango dituzu inolako kosturik gabe. Etengabe eguneratzen den online liburutegi honetan maitasun, beldur, zientzia fikzio, fantasia, poesia eta abarreko generoei buruzko lan onenak aurkitu ahal izango dituzu. Konexiorik gabe irakurtzeko aukera ematen du eta gainera zure istorioak partekatu ahal izango dituzu.

 

Walnov

Hasiera bera duten kontakizun laburren sarea da; egunero istorio berriak sortu, partekatu eta deskubritzeko modua… Sortu eta deskubritu egunero.

Poetika

Olerkia gustuko baduzu, ezinbestekoa duzu aplikazio hau. Oraingo poesia deskubritu: app-ak zure ingurua ikertzen du eta zure geokokapenaren, dataren,  inguruko lekuen edo fenomeno metereologikoen araberako poema sorta eskaintzen dizu. Gai eta emozioetan zehar nabigatzen du: maitasuna, nostalgia, grina, heriotza, bizitza, zahartzea, natura, itsasoa, borroka, laguntasuna, gaztetasuna, heroismoa… Argitara itzazu zure olerkiak eta bilaka zaitez Poetika erkidegoko erabiltzaile nabarmena. Egin zerrendak eta partekatu olerki nahienak zure Facebook eta Twitter-eko lagunekin.

Audiobooks

Aplikazio honen bidez audio formatuan eskuratu ahal izango dituzu milaka liburu. Aplikazio honek duen beste abantaila bat zera da, liburuak 20 hizkuntzatan aurkitu ahal izango dituzu eta jaitsi ondoren Interneterako konexiorik gabe entzun ahal izango dituzu.

Kindle

Aplikazio honek Kindle liburuak irakurtzeko aukera ematen dizu interfaze bakun eta erabilerrazean. Milioi bat liburu baino gehiagotarako sarbidea izango duzu, hots, berrikuntzak, salduenak eta 1.400 eBook baino gehiago, besteak beste, El Quijote edo El perro del hortelano.

Diccionario Inglés Wordref

Beste hizkuntza batzuetan irakurtzen dutenentzat, aplikazio honetan munduko hiztegirik ezagunena eta osoena duzu.

 24symbols

Aplikazio honen bidez (android eta iOs-en) hainbat liburu izango dituzu eskuragarri doan (5.000) edo premium (195.000 baino gehiago). Zerbitzu honen bidez, hainbat hizkuntzatan irakurri ahal izango dituzu genero askotako liburu digitalak. Liburuak streaming-en bidez irakurtzen direnez, ez duzu bateraezintasun edo formatu arazorik izango. Aplikazioan apalak sortu ahal izango dituzu, zure ebook-ak antolatu eta kokatzeko.

eBiblio Madrid

Liburu elektronikoak maileguan hartzeko Espainiako liburutegi publikoetako aplikazioa. Aplikazioak (android eta iOs-en) [sarrera honetan Madril dago aukeratuta, baina Autonomia Erkidego bakoitzak bere aplikazioa du] argitaratu diren azken liburuak maileguan hartzeko eta plataforman eskuragarri diren liburu guztietarako sarbidea edonon izateko aukera ematen du. Irakurtzeko formatua eta iturri mota eta tamaina aldatzeko aukera ematen du, bai eta dirdira, lerroartekoa, bazterrak eta justifikazioa. Gainera, oharrak, azpimarrak eta iruzkinak idatzi eta gordetzeko aukera ematen du. Kontu bakar batetik bost gailu desberdinetan irakurtzeko aukera ematen du.

eLiburutegia

Liburu elektronikoak maileguan hartzeko Euskadiko liburutegi publikoetako aplikazioa. Aplikazioak argitaratu diren azken liburuak maileguan hartzeko eta plataforman eskuragarri diren liburu guztietarako sarbidea edonon izateko aukera ematen du. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Euskadiko liburutegi publikoetako bazkide guztiei eskaintzen dien zerbitzua da ebook-ak maileguan hartzeko.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s