GURE IRUDIA: Santurtziko Campo Grande. 1880, Enrique Estevanen begietan

Gaur Campo Grande gunea erakutsi nahi dizugu, gure herria Peñotarekin lotzen duen kostako lerroa.

Antzina itsaslabarrak zeuden toki hartan txalet eta jauregiak eraiki ziren, baten batek zutik dirau oraindik baina gehienak desagertu egin ziren, euren ordez eraikin handiak altxatzeko.

Irudia artean jaioberria zen Madrileko Arte Ederretako Zirkuluak antolatutako lehenengo erakusketan azaldu zen eta gureganaino heldu da berau editatu eta erakusketa artistiko horren katalogoa digitalizatu egin zelako. Inpresioaren kalitatea ez da ona, eta beraz, gure kopia ere ez, baina historikoki oso interesgarri deritzogu, gure herriko lehenengoetako lan artistikoa delako. Gainera, gure herrixka non agertu-eta Madrileko elkarte kultural garrantzitsuenean agertu zen.

1880ko erakusketaren katalogoaren azala

1880ko erakusketaren katalogoaren azala

Irudia Enrique Estevan y Vicente margolariak egina da. Gerta daiteke herria ezagutu izana tropa karlistek penintsularen ipar-aldean egindako kanpainaren batean, auskalo.

Irudian eszena lasai bat ikus daiteke. Aurreko eta erdiko planoan zenbait emakume ageri dira paseoan eta eguzkitakoak estalita eguzkiaz babesteko. Itsasoa bare dago eta belaontziak ere hor daude. Atzeko aldean herriko etxeak ageri dira.

Santurtziko Campo Grande. Arte Ederretako Zirkuluak antolatutako erakusketan aurkeztutako obra. Madril 1880

Margolaria

Enrique Estevan y Vicentek (Salamanka 1849 – Madril 1927) San Fernandoko Arte Ederretako goi mailako eskolan ikasi zuen eta laster hasi zen arte ederretako erakusketa nazionaletan parte hartzen. Karlos Borboiaren alde jarri zen modu nabarmenean, izan ere, erregearen babesa izan zuen, eta esker ona agertzeko, besteak beste, Accion de Montejurra eta San Pedro Abanto pintatu zizkion. Hala ere, Alfonso XII.arekin ere harreman ona izan zuen, zeinek 1875ean El estudio de Goya koadroa erosi zion,bai eta Karlos III.aren ordenaren gurutzea eman ere ordainean.

Bere estiloa XIX. mendearen amaiera aldeko formalismo akademiko eta XX. mendearen hasieran inpresionismotik sortutako joera berrien artean kokatu daiteke.

Erretratu egile bikaina izanik, Gerrako Ministeriorako Prim eta Narvaez generalen erretratuak egin zituen. Senatuaren sarrera nagusian Enrique Estevan y Vicentek pintatutako hiru politiko garrantzitsuren erretratuak daude: Francisco Pi y Margall, Francisco Silbela eta Raimundo Fernández Villaverderenak.

Karlos VII.aren erretratua Irudiaren iturria: http://www.militar.org.ua

Horrez gain, ilustratzailea ere izan zen. Diziplina horretan aritu zen XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hasierako aldizkari eta argitalpen ilustratuetarako irudiak eginez, hala nola, “Álbum Salón“, “Blanco y Negro“, “La Ilustración Artística“, “La Ilustración Española y Americana“, “Nuevo Mundo” edo “Alma Española” argitalpenetan.

Don Carlos pasando revista a sus tropas Irudiaren iturria: www.militar.org.ua

Don Carlos pasando revista a sus tropas
Irudiaren iturria: http://www.militar.org.ua

Arte Ederretako Zirkulua

Arte Ederretako Zirkulua Madrileko kultura-erakunde pribatua da. 1880an sortu zen, esku artean dugun katalogoa editatu zen urte berean. Gaur egun jarduera ugari egiten ditu, arte plastikoetatik hasi eta literaturaraino, tartean zientzia, filosofia, zinea edo eszena-arteak lantzen dituelarik.

Arte Ederretako Zirkuluaren eraikina. Antonio Palacios (1919)

Arte Ederretako Zirkuluaren eraikina. Antonio Palacios (1919)

Zirkuluaren egoitza Madrileko Alcala kalean dago, Cibelesetik oso gertu. Eta azken solairutik (ordainpeko igogailuaren bidez igo behar da) Madrilen ikuspegi paregabea dago. Eraikinaren goi-goiko aldean Minerva jakinduria eta artearen jainko erromatarraren eskultura bat ikus daiteke, Juan Luis Vasallok egina.

Eraikina Antonio Palacios arkitektoak egin zuen eta gune horretan nabarmena da duen bolumen eta barruko zein kanpoko dekorazioagatik. 1981ean monumentu nazional izendatu zuten.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s