“El Bolintxi” aldizkari digitaleko berrikuntzei buruz jakinarazten. RSS

miniatura

Liburutegiko Newsletter” hileroko buletinean argitaratutako berriak ez ezik, posta elektronikoz bidalia bera,

bestelako berri interesgarriak argitaratu ohi dira El Bolintxi” Santurtziko Liburutegien aldizkari digitalean.

El Bolintxiren beraren webgunean aldian behin sartu gabe ere, gure aldizkari digitalaren albiste berriak ezagutzeko kanal propioa dugu, RSS “El Bolintxi”, zeinak aukera emango dizuen argitaratzen ditugun albisteen berri modu automatikoan jasotzeko.

Oraindik ez bazaudete El Bolintxi aldizkari digitalaren RSS kanalean harpidetuta, orain duzue aukera Interneten nabigatzaileek beren-beregi horretarako dituzten funtzioak erabiliz.

Liburutegien Aldizkari Digitalaren RSS kanala

http://en.elbolintxieus.wordpress.com/feed

Gaur egun NABIGATZAILE MODERNO GUZTIEK ematen dute RSS kanalak erabiltzeko aukera. Horretarako RSS kanalaren esteka sakatu eta nabigatzaile batek gidatuko zaituzte harpidetzeko izapidean.

Hona hemen harpidetza egiteko instrukzioak:

MOZILLA FIREFOX imagen-mozilla-logo

Firefoxek funtzio hori du Markatzaileak menuaren barruan, Markatzaileen tresna-barra izeneko atalean. Horrez gain, helbideen barran RSS iturri eskuragarririk dagoen ere jakinarazten dizue, hurrengo lerrootan azaldu bezala:

Urratsak:

  1. Firefoxen RSS informazioa duen webgune batean ari zaretenean   ikonoa agertzen da helbideen barraren URLaren ondoan.

2.  Ikonoa klikatuta “Harpidetu orain” agertuko zaizue. Bertan klikatu.

3. Amaitzeko, gure RSSa identifikatzeko izena jarri behar da, edo bestela, berak dakarren izena erabili.

Onartu” klikatuta aukeratu duzuen izena duen ikono bat agertuko zaizue esteka-barran eta laster izango duzue eskuragai El Bolintxi aldizkari digitalaren   zerbitzua .

INTERNET EXPLORER 

Urratsak :

  1. Windows Internet Explorerren RSS informazioa duen webgune batean ari zaretenean    ikonoa agertzen da, jarduera hasteko  inicio-logo  botoiaren ondoan:
  • Bilatu El Bolintxi Google-en.   Ikonoa desaktibatuta ikusiko duzue.
  • Sartu El Bolintxi orrian. Hor orri honetako     ikonoa dagoeneko aktibatuta ikusiko duzue (laranjaz).

2.Klikatu    ikonoa eta webgunean zuen esku dituzuen RSS iturri guztien zerrenda agertuko zaizue.

3.Klikatu “iturri honetara harpidetu

eta leiho bat agertuko zaizue, non gure orrirako aukeratu duzuen izena sartu eta gero (edo berak dakarrena utzita), “Harpidetu” klikatu beharko duzuen. Hori eginda, dagoeneko El Bolintxi aldizkari digitalean harpidetuta egongo zarete.

imagen-internet-explorer-6

Harpidetza behar bezala eginda dagoen jakiteko, menuaren barran joan Tresnak etiketara eta menu zabalgarrian aukeratu “Tresna-barra” eta “Iturriak”. Pantailaren ezkerreko aldean klikatu “Iturriak” eta… listo!

GOOGLE CHROME 

Nabigatzaile honek ez du RSSak biltzeko aukerarik ematen, Google Reader-en edo sareko beste aplikazio batzuetan gordearazten du. Baina nahi izatera, extensiones instalatzeko aukera ematen du. Ikus dezagun:

Urratsak:

  1. Chrome nabigatzailea zabalduta, sartu Google-en menuan eta “Herramientas” etiketaren barruan sakatu “Extensiones” aukera.

Pantailan nabigatzailean instalatuta dauzkazuen luzapen guztiak agertuko zaizkizue. Amaieran beste luzapen batzuk topatzeko esteka aurkituko duzue:

2. Klikatzean Google Chrome Store-ra eramango zaituzte eta han RSSetara harpidetzeko aukera topatuko duzue: “Instalar extensión suscripción a RSS (de google)”.

imagen-chrome-3

3. Aurkitzen duzuenean, klikatu “Gratis” etiketa eta instalatuta izango duzue.

4. Hortik aurrera El Bolintxi aldizkari digitalean sartzen zaretenean, eskuin aldeko helbide-barran gure aldizkariaren RSSaren ikonoa agertuko zaizue. Bertan sakatuta, zuen RSSen laster marketan ezarri ahal izango duzue.

Libututegi Nagusia 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s