Ebook-en irakurgailuak smarphone eta tabletentzat

Gaur egun hainbat aplikazio dira Play Storen (android) edo App Storen (iOs) dituzuen liburu elektronikoak irakurtzeko

edota erosiko dituzuen liburu elektronikoak irakurtzeko (liburu horien salmentarako plataformaren arabera), deskargatzeko edo streaming-en irakurtzeko.

Jarraian, Liburutegien Sareak liburuak irakurtzeko aplikazio horietako batzuk erakutsiko dizkizu, bai smartphone bai tableten irakurtzeko, letra tipologia, formatu bateragarriak, irakurketa sinkronizatzeko aukera, markatzaileak, pasarteak eta abarrekoak pertsonalizatzeko eta partekatzeko.

Google Play Books

Aplikazio honek liburutegi zabala izateko aukera emango dizu. Testu zatiak azpimarratu, orrialde garrantzitsuak markatu, ezarpenak zure gustura doitu… asko dira ematen dizkizun aukerak.

Cool Reader

Aplikazio honek (android) ePub, FB2, doc, txt, rtf, html, chm, tcr, pdb, prc, mobi formatuak eta LMP formatuak jasaten ditu (DRM ez). Pasarteetan iruzkin eta oharrak egiteko eta gailuaren artxiboetan nabigatzeko aukera ematen du, hiztegia dauka, eguneko edo gaueko irakurketa mota aukeratu ahal da…

FBReader

Aplikazio hau (android) doako ebook-en irakurgailua da eta ePub, Kindle azw3 eta fb2 formatuak irakurtzen ditu. Horren bidez, zure liburutegia sarean sinkronizatu ahal izango duzu eta pertsonalizatutako iturriak erabili. Gainera, pantailako dirdira doitu ahal izango duzu eta eguneko edo gaueko kolore-eskemak aukeratu. Nabigatzailea eta deskargetarako kudeatzailea ditu sareko katalogoetara eta ebook-en dendetan zuzenean sartzeko. Hiztegi ugari ditu. Premium bertsioak Google/Yandex itzultzaileak, komiki eta PDFtarako euskarria eta miniatura-liburutegia ere baditu.

Moon +Reader

Ahalmen handiko kontrolak eta funtzio osoak dituen liburuen irakurgailua. Mila liburu elektroniko irakurri ahal izango dituzu doan; liburu elektronikoen liburutegiekin bateragarria da. Ikusteko aukera osoak: lerrokatzea, iturria aukeratzea, beltzez, kurtsiba, itzaldura, alfa koloreak, eta abar. 10 gai baino gehiago sartuta, Egun eta Gaua ordezkatze-modua du. Orrialdea aldatzeko modu batzuk: ukimenezko pantailen, bolumen-teklen edo kameraren bidez, bilatzeko edo atzera egiteko teklak. Pertsonalizatu daitezkeen eragiketak. Berez lekualdatzea: irakurritako testua estalita, pixel, lerro edo orrialdeka. Abiadura kontrola denbora errealean. Distira doitzea atzamarra pantailaren ezkerraldeko ertzetik pasatuta soilik. Keinuen bidezko aginduak jasaten ditu.

Audible

Aplikazio hau (android eta iOs) ez da irakurtzeko aplikazioa berez, baizik eta liburuak entzuteko aplikazioa eta 180.000 audioliburu baino gehiago ditu. Horren bidez zure gailura eraman ahal izango dituzu liburuak WIFI bidez, markatzaileak egin, kontakizunaren abiadura aldatu, zure gailuan beste gauza batzuk egin liburua entzuten duzun bitartean, liburua irakurri ala entzun nahi duzun aukeratu, entzundako liburu bakoitzeko lorpenak edo intsigniak lortu…

Aldiko

Erabat pertsonalizatu daitekeen irakurketa esperientzia (testuaren tamaina, mota eta koloreak aukeratzeko parametroak, bai eta testuaren atzekoaren koloreak, bazterrak, lerrokadura, lerroen arteko espazioa eta argitasuna ere). Aldiko eBook Reader-ek gauez irakurtzeko bidea ere eskaintzen du. Liburu digitalen katalogo handia: Feedbooks liburutegiaren katalogo hizkuntza anitzean nabigatzen du (gaztelania, frantsesa, ingelesa, italiera, alemanera) eta jabari publikoko best-seller, liburu berriak eta doako liburuak eskaintzen ditu. Feedbooks liburutegiak liburuen laburpenak eta liburu-saltzaileen aholkuak dituen katalogoa du ondo antolatua.

Universal Book Reader

Aplikazio honek (android) ePub eta pdf artxiboak irakurtzeko aukera ematen du. 560.000 liburu elektroniko baino gehiago dituen liburu denda dauka. Artxibo-arakatzailea du gailuan bilduta dagoen edozein ebook irakurri ahal izateko. DRM-k babestutako artxiboak ePub eta pdf formatuetan irekitzen ditu.

Mantano Ebook Reader

Aplikazio honek (android eta iOs) ePub2 eta pdf formatuak jasaten ditu eta Adobe DRM-rekin bateragarria da. Horren bidez zure liburuak ePub formatuan pertsonalizatzeko aukera duzu aurrez definitutako gaiekin, oharrak gehitu ahal dituzu, paragrafoak edo hitzak nabarmendu, liburuaren edukian bilatu, gauez irakurtzeko era du… Premium bertsioa du.

Kobo

Aplikazio honek (android eta iOs) zure gailu mugikorretik irakurtzeko aukera ematen dizu, doako 3,5 milioi libururen artean aukeratuta eta oso prezio onean. Aplikazio horrek zein lekutan geratu zinen irakurtzen, zure markatzaileak, oharrak eta nabarmendutako pasarteak sinkronizatzen ditu. Irakurtzeko modua pertsonalizatu ahal duzu eta liburu bat irakurtzen zenbat denbora ematen duzun neurtzen du. Postatik, webgunetik edo Dropboxetik gehitu ditzakezu liburuak liburutegira, liburutegi publikoetako liburuak irakurtzeaz gain. Facebooken argitaratu ahal duzu zure jarduera eta zure lagunak irakurtzen ari direna jakin edo aipuak, oharrak edo iruzkinak partekatu.

eReader Prestigio

Aplikazio hau (android eta iOs) ePub, ePub3, fb2, zip, mobi, pdf, html, doc, rtf, txt eta Adobe DRM-rekin da bateragarria. 25 hizkuntzatako milioi 1 liburu baino gehiagotara iristeko aukera ematen du (48.000 doakoak dira). Nabigazio intuitiboa du, erosketak gordetzen ditu, nahien zerrendak ditu, nahi duzun irizpidearen arabera antolatzen dizkizu liburuak, artxiboak administratzen ditu, bilaketa azkarra, euskarri eleanitza…

iBooks

Aplikazio honek (iOs) apalean jarrita dauden liburuak deskargatu eta irakurtzeko aukera ematen du. Liburua erosi aurretik, doako laginak irakurtzeko aukera ematen du eta gainera letra eta orrialdearen kolore mota ugari du erabilgarri irakurketa errazteko. Esaldiak nabarmendu, laster-marka egin, sare sozialetan hausnarketak partekatu, hitzak bilatu, dirdira doitu leku bakoitzean argitasun ona izateko eta beste hainbat kontu egin dezakezu. Edukia ePub eta pdf formatuetan ireki dezakezu.

BlueFire Reader

Aplikazio hau (android eta iOs) egokia da Adobe DRM-rekin babestutako edukiak irakurtzeko. Gainera ePub eta pdf formatuak irakur ditzakezu. Pantailan ukitu batez nabarmendu, idatzi, definizioa bilatu eta laburpenak partekatzeko aukera ematen du. Liburuak antola ditzakezu eta zure irakurketa beste gailu batzuetan sinkronizatzen ditu.

Nubico

Aplikazio honek (android eta iOs) milaka ebook eta aldizkari irakurtzeko aukera ematen du eta hodeian harpidetzaren arabera (Nubico Premium). Zure ebook eta aldizkariak 5 gailutan irakur ditzakezu kontu berean sinkronizatuta badaude, markak eta oharrak gaineratu paragrafo eta orrialdeetan, liburuaren barruan bilatu, liburuak eta aldizkariak berrantolatu, pantailaren dirdira eta letraren tamaina doitu…

Tagus

Aplikazio honek (android eta iOs) Tagus ebook-dendetan erositako liburuak irakurtzeko aukera ematen du. Azpimarratu, idatzi, Wikipedia edo Googlen zalantzak argitu, oharrak irakurle erkidegoko erabiltzaileekin partekatu eta esaten ari direna ikusteko aukera izango duzu.

Comicrack

Komiki elektronikoen irakurgailu digitala da eta ziur aski, bere kategoriako onena da. Komiki elektronikoak PDF edo CBR-n irakurtzeko aukera ematen du bai eta gailuaren berezko formatuetan ere. Irakurtzen dugunaren kontrola egin ahal izango dugu, ukimen-mugimendu desberdinak ekintza jakin batzuekin lotu eta liburutegia sinkronizatzeko aukera izango dugu.

Biblioteca Central

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s