IRAKURZALE KLUBAREN IV. EDIZIOA

Bostgarren saioa: Svetlana AlexievichenVoces de Chernobil 

Klubaren 2016ko azken saioan Svetlana Alexievich joan den urtean literatura nobel saria irabazi zuen Bielorrusiako idazlearen lanaz aritu ginen, zehatz-mehatz “Voces de Chernobil” liburuaz…

Ivan Repilak, taldeko moderatzaileak, esan zigun bere ustez idazle bikaina dela, izan ere, bera da azken bost urteotan egin dituen deskubrimendu interesgarrienetakoa. Horrela bada, animatu gintuen idazle beraren beste liburu batzuk irakurtzera, esate baterako, “La guerra no tiene rostro de mujer”, non emakumeak gatazka armatuetan duen papera aztertzen den, batzuetan zeharrekoa eta pasiboa (hala ere, ohartarazi zigun aurpegian zaplastakoa jasoko bagenu bezala sentituko ginela), edo “Los muchachos del zinc” edo “El fin del homo sovieticus” gaur aztertuko dugun lanean antzeman daitekeen gaia agertzen dutenak. Aipatutako liburuak Santurtziko Udal liburutegietan aurkituko ditugu.

imagen-1

Jarraian Ivanek egilearen biografia laburra azaldu zigun. Svetlana Alexievich 1948an jaio zen. Bi irakasleren alaba izan arren, kazetaritza ikasi zuen. Arlo honetan konpromiso handiak hartu zituen eta horrek etsai asko ekarri zizkion. Ivanek bere ekarpen estilistikoa nabarmendu zigun, esanez originala dela goitik behera, izan ere, ez du beste lan batzuekin ia paralelismorik topatu, beharbada David Foster Wallacek sinatutako fikzio-esperimentu batekin (“Entrevistas breves con hombres repulsivos”).

Egia esan, Alexievichek genero berria ekarri zuen kazetaritzara, bere liburua hamar urtean zehar magnetofoi batean grabatutako ehunka elkarrizketaren gainean egin zuen eta. Hasiera batean oharrak hartzen hasi bazen ere, laster konturatu zelako ezin zuela euren bidez elkarrizketatuen emozio sakonak eta isiluneak jaso. Hortaz, lekuko, biktima eta kaltetuekin izandako elkarrizketak grabatzen hasi zen … Baina edozein idazlek ondotxo dakien bezala, erabat desegokia da grabazio bat hitzez hitz transkribatzea, emaitza artifizial eta eskasa da eta. Esandakoa behar bezala transkribatu nahi bada, beharrezkoa da berau berridaztea, kodifikatzea irakurleak irakurtzean “dekodifikatu” dezan eta pentsa dezan benetako diskurtsoa dela … Horrek talentu berezia eskatzen du, nolabaiteko “belarria” … Obrari darion enpatia bazter utzi gabe.

Baina gainera, Svetlana “desagertu” egingo da elkarrizketetatik, bai eta oso modu bitxian desagertu ere, kazetariek orokorrean duten ego-a alde batzera utzita, ez ditu berak egindako galderak jasoko, ez eta bere iritzia islatzen ere, sarreran ez bada (estilo erabat periodistikoan egina) non gertakizunak modu objektiboan kontatuko dituen; edo bere buruari elkarrizketa egitean, Ivanen iritziz baliabide paregabea. Baina adibide horiek alde batera utzita, elkarrizketatuei ahotsa emango die, protagonismo osoa eurek dute, nahiz eta testuen aukeraketak asmo jakin bat erakutsi… Evak, taldeko kide batek, esan zuen bezala, badirudi istorio ezberdinez egindako zenbait zatirekin oihal txatalez egindako koltxa horietako bat egin nahi izan balu bezala, hau da, koloreak aukeratuz, beti ilunak, nahi duen efektua lortze aldera.

Horrez gain, Ivanek lana egituratzeko modua ere nabarmendu zuen: hiru zatitan banatuta, gertakizunak poliki-poliki agerraraziko dizkigu espazio eta denboratik gero eta banatuago dagoen ikuspuntu batetik, narrazioa zentral nuklearra gaur egun bihurtu den “parke tematiko” antzeko horrekin errematatuz, ironia mingotsez.

Hori guztia dela eta, Repilak galdetu zigun ea zer uste genuen, Svetlanarenari  kazetaritza garbia generitzon ala literatura… Eta guk baietz erantzun genion, emaitza goitik behera dela literarioa, nahiz eta “patchwork” hori (Lourdesek, beste kide batek, gogorarazi zigun eskulan mota horrek baduela gaztelaniaz izena: “almazuela”) osatzeko errealitatean oinarritu. Beraz, ados agertu ginen esatean literatura Nobel saria ondo merezita irabazi zuela. Kazetaritzako generoan dabiltzan idazleei balioa kendu gabe jakina, izan ere, izan dira horretan jardun duten figura handiak, hala nola, Ryszard Kapuscinski.

Bestalde, zera aipatu genuen, beharbada Alexievich bezain idazle baliotsua sortzeko presiopean gogor egon den ingurua behar dela. Izan ere, 2. mundu gerran Bielorrusiak biztanleen %30 galdu zituen (gai honi buruzko film interesgarri bat dago: “En la niebla”). Gainera, Chernobilen drama herrialde txiki honen ikuspuntutik kontatuko digu, bera izan baitzen hondamendi nuklearretik kaltetuen atera zen herrialdea, beste batzuk haizearen norabideak erradiaktibitatea Kiev hiriburu jendetsurantz eraman ez zuelako pozik agertu ziren bitartean.

Chernóbil, 1986. Cierra las ventanillas y acuéstate. Hay un incendio en la central. Vendré pronto». Esto fue lo último que un joven bombero dijo a su esposa antes de acudir al lugar de la explosión. No regresó. Y en cierto modo, ya no volvió a verle, pues en el hospital su marido dejó de ser su marido. Todavía hoy ella se pregunta si su historia trata sobre el amor o la muerte. Voces de Chernóbil está planteado como si fuera una tragedia griega, con coros y unos héroes marcados por un destino fatal, cuyas voces fueron silenciadas durante muchos años por una polis representada aquí por la antigua URSS. Pero, a diferencia de una tragedia griega, no hubo posibilidad de catarsis.

Parte hartzaile guztiak ados agertu ginen esatean testuari tristura dariola, bai eta batzuetan poesia ezkutatzen duela ere. Denok azpimarratu genuen pasarte batzuetan egileak agertzen duen samurtasuna… Ivanen proposamenari jarraituz, taldekide bakoitzak gogokoen izan zuen istorioa zein izan zen esan genuen: herri debekatuan bakarrik bizi den emakume zaharrarena kasu, “triste jartzen denean tarte batez negarrari ematen diona”, edo beste gauza guztien gainetik etxeko atea zutik mantendu behar duen familiarena, etxeko hildakoak trasladatu ahal izateko; jolasten eta barre egiten ez dakiten umeak ere aipatu genituen; 10 urteko neskatxaren istorioa ere atera zen, zeinek bere buruari galdetuko dion ea egunen batean ama bada eta seme-alabak deformazioren bat baldin badu, berdin-berdin maitatuko duen; elkar maitatzea ezinezko egingo zaien bikoteak, edo are txarrago, debekatuta izango dutenak; familia batek etxeari eta baratzari nola esaten dien agur, zuhaitzak landatuz, haziak zabalduz eta animalientzako janaria utziz; berriro ikusiko ez duen etxea agurtzen agertuko den gizon zaharra, Espainian juduek Toledoko euren etxeen giltza belaunaldiz belaunaldi gordetzen zutenean bezala.

“Nos marchamos.

Quiero contarle cómo se despidió mi abuela de nuestra casa. Le pidió a papá que sacara del desván un saco de grano y lo esparció por el jardín: “Para los pajarillos de Dios.” Recogió en un cesto los huevos y los echó al patio: “Para nuestro gato y para el perro.” Les cortó unos trozos de tocino. De todos los saquitos echó las simientes: de zanahoria, de calabaza, de pepinos, de cebolla. De diferentes flores. Y las esparció por el huerto: “Que vivan en la tierra. Luego le hizo una reverencia a la casa. Se inclinó ante el cobertizo. Recorrió los manzanos y los saludó a cada uno.

Y el abuelo se quitó el gorro cuando nos marchamos.”

Horrez gain, liburuak egiten duen salaketa ere nabarmendu zen: agintariek egindako kudeaketa ezin txarragoa, gurea izan zitekeen “txapuza nazionala”… Horrek eraman gintuen kontatzen dituen istorioei buruz hausnartzera. Azken batean, Errusia aldekoak ezagunak egiten bazaizkigu ere, Chagall goitik behera, istorio horiek gure familienenak  izan zitezkeen, gaur egungo baserritar baten pasadizoak baldin eta Chernobil izan beharrean, Lemoiz izan balitz lehertu egin zena. Eta gogoratu genituen ebolak edo Prestigek sortutako krisiak, “plastilina-haritxo” xelebreak, eta konklusio gisa esan genuen guri gertatuz gero, politikoek antzeko erreakzioak izango zituzketela eta jasoko genituzkeen istorioak liburuak islatutakoen berdintsuak izango ziratekeela.

imagen-3

Eta honakoa mugarria da liburuan: inflexio-puntua agerraraztea, izan ere, istripu nuklear hau bizimodu berri baten abiapuntua izan zen, benetako arrisku bat utzi baitzuen agerian: planeta suntsitzearena alegia, itzulbiderik gabeko puntua.

Horren ostean, energia nuklearraren arriskuez aritu ginen, bai eta gai honetan gutako guzti-guztiok dugun erantzukizunaz ere, ez baikaude gure bizimodua aldatzeko prest, bizimodu horrek baliabide energetiko ikaragarri handiak eskatzen dituen arren.

Hurrengo urtera arte agurtu genuen elkar, ez baikara urtarrilaren 10era arte batuko, oraingo honetan klasiko batez jarduteko: Henry Jamesen “Otra vuelta de tuerca” liburuaz.

Eta bilera Ivan Repila gure moderatzailearen urtebetetzearen bezpera egin genuenez, amaitzeko gure kide batek (Mari Paz) beste kide baten lagun baten iradokizunari jarraituz (Yolanda) prestatutako tarta gozo batzuk probatu genituen.

Bioi eskertu nahi diegu izandako ideia zoragarri hau, tartak ezin gozoago zeuden eta jaiari amaiera bikaina eman zioten, zorionak beraz.

Esandakoa bada, urtarrilaren 10ean elkartuko gara berriro. Gainera, gure Ivan bezpera gelan egongo da, laster argitaratuko baita bere liburu berria: “Prólogo para una gerra”.

Izan itzazue irakurgaiz betetako jai zoriontsuak.

Ana G.

Narración de capítulo del libro: “Voces de Chernóbil”, Svetlana Alexievich

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s