IRAKURZALE KLUBAREN IV. EDIZIOA

Laugarren saioA: Sergio del Molinoren “La España vacía”

cubiertaIrakurketa klubaren laugarren saioan, oraingo honetan Sergio del Molinoren “La España vacía” saiakeraren ingurukoa izan da. Idazle gazteak idatzitako lan ugarien artean,

Ojo Crítico eta Tigre Juan sariak irabazi dituen “La hora violeta” saiakera nabarmendu behar da, zeinetan bi urteko semearen heriotza kontatzen duen.

Iván Repilak, moderatzaileak, lan hau proposatu zigun generoak sortzen duen beldur edo nagikeriari aurre egitera gonbidatzeko; eta gainera, generoa boladan dagoela esan zigun, idazle gazte batzuk jorratzen hasiak baitira. Zenbait liburu aipatu zizkigun, hala nola, “gizarte likidoari” buruzko Principe de Asturias saria irabazi zuen Bauman-ena edo “emozio-saiakera” deitu den Manuel Astur-ren “Seré un anciano hermoso en un gran país lana (Del Molinok biak aipatzen dizkigu liburuan); edo Edurne Portelaren “El eco de los disparos edo Juan Soto Ivars-en “Un abuelo rojo y un abuelo facha; eta beste zenbait idazle aipagarri batzuk ere mota horretako liburuetan ari direla lanean eta laster argitaratuko dituztela esan zigun.

Ivánek esan zigun saiakeraren helburua pentsatzera, hausnartzera gonbidatzea dela. Eta hala izan zen lan horren kasuan, izan ere, liburuaz gutxi hitz egin genuen (hark zioen bezala, ez dago gertakizunaz edo pertsonaiez hitz egiteko aukerarik), baina hainbat hausnarketa egin genuen.

Hasteko, bertaratutakoak (oraingo honetan emakumezkoak baino ez ziren elkartu, moderatzaileaz gain) “alderdi” bietako baten alde egin genuen.

“Hay dos Españas: una urbana y europea, y una España interior y despoblada. La comunicación entre ambas ha sido y es difícil. A menudo, parecen países extranjeros el uno del otro. Y, sin embargo, la España urbana no se entiende sin la vacía”.

Batetik, hiritarrak geunden, gure arbasoen herria ezagutu ez dugunok eta exotikotzat ere jotzen dugunok, ez bada liburuan horren ondo azaltzen duen higuina diogula… eta liburuko paragrafoa irakurri genuen:

“Los pueblos de la España vacía parecen fortificaciones en terreno conquistado. Quienes los construyeron parecían preocupados por cómo resistir un asedio o hacerse fuertes en tierra enemiga. (…) Los pueblos franceses, bien lo sabía Proust, son redes de caminos que van a casa de Swann o a Guermantes. El pueblo es pueblo y campo. En la España vacía, el pueblo es solo pueblo, y hay de aquel a quien la noche sorprenda en descampado.”

Paragrafoak beste datu bat ere ematen digu, inor bizi ez den barruko alde honek ez duela parekorik Europako beste herrialde batzuetan.

Bestetik, eta gehiago ziren, ADNan idazleak horren ondo azaltzen duen Espainia huts hori dutenak zeuden; ume edo gaztetako herri haiek ez dira eremu fisiko hutsa, baizik eta oroitzapenez gain, harreman eta erreferentziaz betetako giza-erkidegoa. Baten batek ezin hobeto ezagutzen zuen Del Molinok kapitulu batean adibide gisa jartzen duen Hurdeseko eskualdea edo Soria, Espainian jende gutxien duen probintzietako bat.

Ríomalo de Abajo, Cáceres

Ríomalo de Abajo, Cáceres

Sarnago, pueblo deshabitado de Soria en la sierra de Alcarama. BASILIO SAINZ

Repilak galdetu zuen ea inork ezagutzen duen desagertu den herririk, erabat hustu denik (hemen Mercedes Álvarezen “El cielo gira” dokumentala gogoratu genuen, egilearen herria den Aldealseñor-reko hilzoria kontatzen diguna, Soriakoa hain zuzen). Eta esperientzia hori inork ez bazuen ere, neguan ia hutsik zeuden herriak ezagutzen zituzten. Herri hauetan, hala ere, bertakoen ondorengoek bigarren etxea zutenez, udan edo bestelako oporraldietan zabaltzen zituzten. Baina neguan hutsik dagoen leku hori, jendea udako hilabete batzuetan baino ez duena herritzat har daitekeen zalantza genuen…

Matas, Guadalajara.

Matas, Guadalajara

Hortik, munduan azken aldi honetan ikusten diren populismoen loraldiari buruzko hausnarketara desbideratu ginen, eta ea edonola ere itxaropenerako tarterik dagoen, gizadia, nahiz eta urrats bi aurrera eta bat atzera egin, aurrera doalako uste osoa, giza eskubide, berdintasun eta abarreko gaietan atzera bueltarik ez duten aurrerapausoak.

Abenduaren 12rako (berriz ere astelehena),   Svetlana Alexiévich Nobel Saridunaren “Voces de Chernóbil” lan lazgarri eta interesgarriaren inguruan arituko gara. Hortaz, etxerako lanak egitera, abenduko zubiari esker aste bete gehiago dugularik.

Ana G.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s