“Ya no tengo miedo”, genero indarkeriari buruzko liburu bat

2015eko hasieran Patricia Fernández Morenok bere lehenengo liburua aurkeztu zuen “Ya no tengo miedo” Editorial Club Universitario (ECU)  argitaletxearen eskutik, non idazleak genero indarkeriarekin lotutako

istorio beldurgarri baina ausarta idatzi zuen. Bere bizipena.

Azaroaren 25a Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna gogoan, autobiografia hau zabaldu nahi izan dugu, zeinen bidez egileak dioenez “gizarteari begiak zabalarazi eta gobernuak eta bere publizitateak ezartzen duen ke-gortina desagerrarazi nahi izan dut”.

Sonia Fernándezek bikotekide ohiak emandako tratu txarrak jasan zituen 10 urtez. Patricia alabak ere tratu txar hori bizi izan zuen eta 17 urte baino ez zituela izandako esperientzia liburu batera eraman nahi izan zuen tratu txarrak jaso dituzten biktimei babesa eta laguntza emateko esperantzaz. Laguntzeko izan duen modu bakarra zera izan da, agerian jartzea “gizarteak ikusi ezin duen guztia, lehenengo tratu txarra eman duenaren indarkeria bizi dutenen edo bizi izan dutenen mina eta gero, Espainiako sistema judizialaren indarkeria, gorputzean zauririk egiten ez badu ere, betiko kaltetuta uzten zaituena”.

Batzuek ez duzue ulertuko zergatik atera nahi izan duen argitara 10 urte igaro ondoren. Patriciaren arabera arrazoia zera da “genero indarkeria ez dagoela behar bezala bideratuta. Kontua ez da bere aurka borrokatzea, baizik eta errespetatzen eta ez jotzen irakastea, indarkeria-ekintzarik ez burutzen, ez fisikoa eta ez emozionala. Gainera, inoiz ez da berandu salatu edo egoeratik irteteko, eta beldurra da adorearen sintomarik onena, baina jakin behar da mendean izaten, berak mendera ez gaitzan”.

Patricia Fernández Monteroren “Ya no tengo miedo” liburuaren aurkezpena. 5.orria.

Patricia Fernández Monteroren “Ya no tengo miedo” liburuaren aurkezpena. 5.orria.

Patricia Fernández Monteroren “Ya no tengo miedo” liburuaren aurkezpena. 6.orria.

Patricia Fernández Monteroren “Ya no tengo miedo” liburuaren aurkezpena. 6.orria.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s