Liburutegi Sareak San José de Calasanz ikastetxearen azoka solidarioan hartuko du parte

imagen-definitivaLiburutegi Sareak burutzen duen sentsibilizazio ekintza solidario den Ikasleen Olinpiada Solidarioa hasi ondoren, San José de Calasanz Ikastetxearen gutuna heldu zaigu

San José de Calasanz Ikastetxearen gutuna heldu zaigu, zeinetan Gizarteratzeko 2. mailako ikasleek, kurtso bukaerako proiektu gisa, azoka solidarioa antolatuko dutela azaltzen duen. Azoka Gernika parkean abenduaren 16an egingo da, metro irteeraren ondoan.

imagen-definitiva

Helburua irabazi asmorik gabeko gizarte elkarte bati emateko dirua biltzea da, iaz etxerik gabeko pertsonentzako Santurtziko Giltza Zentroari eman zitzaion bezala.

Egitasmo horretan nolabait parte hartzera gonbidatu gintuztenez, Zentroarekin jarri ginen harremanetan egoera onean dauden 426 liburu emateko. Liburu horiek partikularrek eman dizkigutenak dira eta, duten formatuagatik, sareko liburutegietan aleak ditugulako edo gure liburutegi-politikarekin ez datozelako bat, ez dira gure bilduman izango.

Liburutegi Sarekook proposamenak harrera ona izatea espero dugu eta horrelako ekintza solidarioetan parte hartzera gonbidatu izana eskertzen dugu.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s