Librotea, El Paiseko liburuzain digitala

miniaturaIrakurleak irakurgai jakin bat aukeratzeko orduan behar dituen datu guziak esku artean izan ditzan El Pais egunkariak Librotea liburuzain digitala sortu du.

Baina… zer da Librotea?

Librotea liburuen gomendatzaile bat da, non arlo horretako profesionalek irakurleari zer irakur dezakeen gomendatzen dion bere irakurle-profilean oinarrituta. Argitalpen berrienetatik klasikoetara, aukera zabala horretan denetik dago. Horrela bada, jakinarazten dute zein liburu den irakurtzeko gomendagarri edo zein izan daitekeen gaur egungo egoera hobeto ulertzen lagunduko duena. Euren webgunean esaten duten moduan: “Zuretzako toki berriak deskubritzen ditugu… Behar duzun hori ematen dizugu”.

Librotea zerbitzuan erregistratzea, liburuak gomendatzeko beste zerbitzuetan bezala, hala nola, The Fussy Librarian edo Ebrolis, erraza da, helbide elektroniko bat eman eta zerrenda batetik kategoriak aukeratu behar dira irakurlearen profila osatzeko.

Hori guztia ez ezik, Libroteak antzeko beste plataforma batzuek eskaintzen ez duten balio erantsia ere badu, izan ere, prezioak alderatzeko aukera ematen du  eta horrela, baldin eta libururen bat eros nahi bada, laguntza ematen du erabiltzailea ez dadin liburu-dendaz liburu-denda ibili erosteko aukerarik onena aurkitu nahian.

Biblioteca Central

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s