Ikasleen 2016ko Olinpiada Solidarioa. 2016ko emaitza

imagen-1-si-estudias-euskera

miniatura-definitivaIkasleen XIV. Olinpiada Solidarioa bukatu egin da.

Hilabete batez, azaroaren 5etik abenduaren 5era, asko izan dira Liburutegi Nagusiko Helduen Aretora ikastera etorri diren gazteen artetik ikasketa-orduak eman dituztenak.

Ikasteketa-ordu hauek diru bihurtuko dira (orduko euro 1) eta hezkuntzako lankidetza-proiektuetara joango da diru hori.

Madril, Aragon, Gaztela-Leon, Gaztela-Mantxa, Andaluzia, Extremadura, Kanariak, Asturias, Ceuta eta Melillako Erkidegoek bildutako ikasketa-orduen bidez El Salvador eta Kongoko Errepublika Demokratikoan dauden bi proiektu lagunduko dira.

Errioxa, Kantabria, Nafarroa, Euskadi, Katalunia eta Galiziako Erkidegoei dagozkien ikasketa-orduen bidez, berriz, Ekuadorreko proiektu bat lagunduko da.

imagen-3-ecuador-1-y-2

Olinpiadaren helburua zera da: pertsonen bizitzeko baldintzak hobetzeko heziketa falta nolako oztopoa den adieraztea eta jarrera arduratsu eta konprometituak sustatzea Milurtekoaren Garapenerako Helburuetako bat lortzeko: lehen hezkuntza unibertsala lortzea.

Aurtengo emaitzak guztira, honako hauek izan dira:

  • Orduak guztira: 506.317
  • Parte hartzaileak: 62.236
  • Aretoak: 526

 

Santurtzin:

resultados-en-santurtzi

1000 ORDUETAKO MUGA GAINDITU DUGU, BERRIRO!!!!!!

Parte hartu duten ikasleei eskerrak eman nahi dizkiegu eta hurrengo edizioetan ere parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s