GURE IRUDIA: Casa Torre markes eta markesaren zilarrezko edalontzia

Badira hil batzuk Madrizzy kronikagileak 1905ean Casa Torre jauregiaren barruko aldeaz egindako deskribapena argitaratu genuela. Bertan Madrizzyk hamaika kontu

miragarriak aipatu zituen jauregiak barruan gordeta zituen altxorrez. Eta jauregiak oraindik gure begion aurrean badirau ere, ezin gauza bera esan kazetariak ahoan izan zituen altzari eta tapiz zoragarri horietaz.

Luxu eta altxorrez ari garela, “La ilustración española y americana” aldizkariak 1904ko maiatzaren 8ko alean hurrengo argazki hau argitaratu zuen “Frantziako Erregearen premuarena izandako zilarrezko edalontzia (1), Casa Torre Markes Txit Gorenaren jabegoa” izenburupean.

Argazkiarekin batera zegoen testuan hurrengo hau irakur zitekeen:

Santurtziko Casa Torre markesaren jauregiak gordetzen dituen arte-bitxien artean gure grabatuan azaltzen den obra ederra agertzen da. Edalontzia urrez estalitako zilarrezkoa da eta figurak, zati bakar batean zizelatuta, marfilezkoak. Frantziako Erregearen premuaren altxorreko pieza zen, zeinetatik zenbait bitxi Madrileko Prado Museoan dauden erakusgai. Felipe V Erregeak oparitu zion Casa Torreko markesari”.

Testuak aipatzen duen lehenengo markes honek makina bat opari jaso zituen erregearengandik (zerbaitengatik izango zen). Izena zuen Juan José eta abizena Ovejas eta bera izan zen Ameriketan aberastutako pertsonaia horietako bat, errioxar bizkorra, zeini San Victorian monasterioko beneditarrek titulu hau ezarri zioten 22.000 dukat “xumeren” truke. Ez zebilen, beraz, oso oker Felipe V.a esan zuenean: “nunca había visto Oveja con tanta lana”.

Ez dakit nik non ote dagoen orain pitxarra, baina ziur nago urrea balio duela. Egia esan behar badizuet, egun udalarena den Casa Torre jauregian sartzen naizen bakoitzean, gaur bazter batean eta bihar bestean begira ibiltzen naiz, ea jauregi izena merezi duten beste edozein jauregitan bezala, ez den deskuidu batean altxor ezkutu bat agertuko gutxien espero duzun tokian.

La ilustración española y americana” aldizkaria
1869ko abenduaren 25ean agertutako alearen azala (azalean 1870 agertzen bada ere). Irudiaren it.: BNE

1869ko abenduaren 25ean agertutako alearen azala (azalean 1870 agertzen bada ere).
Irudiaren it.: BNE

Abelardo de Carlos Almansak (1822-1884) fundatutako argitalpen honek aldizkari ilustratu europear handien ereduari jarraitu zion eta horrela, XIX: mendean Espainiako kazetaritza grafikoaren adierazle garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. Lehenengo alea 1869ko abenduaren 25ean agertu zen eta mugarria izan zen Errestaurazioaren hasierako hamarkadetan, izan ere, oinarrizkoa izan zen mendearen amaiera aldeko argazki-kazetaritza berriaren garapenean, eta ez zen bere itzala itzali 1921eko abenduaren 30ean azken alea atera zuten arte.

Aldizkaria nabarmena da, bai literatura-idazle, publizista eta kazetari handien kolaborazio-lanengatik, eta bai bertan ateratako marrazkiengatik, kalitate handiko grabatuak baitziren, garai hartako benetako “argazkiak”. Publikazio honi buruzko informazio gehiago BNEn aurki dezakezue.

Oharrak

  1. Erregearen premuaren altxorra” edo inbentario zaharretan “Erregearen premuaren edergarriak” izenez ezagutzen den altxor hori Luis Frantziako erregearen semearen bildumako edalontzi-sorta bat da, oso-oso bitxia, Espainiara Felipe semearen jaraunspen gisa heldu zena, hauxe izanik gero Felipe V.a izenaz ezagutuko dugun erregea, Borboien adarraren lehenengo erregea hain zuzen.

                                                                                  Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s