Geuk eta gure irakurleek gomendatzen ditugunak

01 Recomendaciones-PRIMERO CARLOSIrakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez

liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu.  Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.

 

imagen-1-612-euros612 €uro

Aster Navas Martinezek gomendatua / Mamarigako Liburutegia. 612 euro/ Jon Arretxe. 269 or.

El Cholo Simeone. Egidazue kasu: benetako filosofo bat nahi baduzue, bizitzaz zentzuzko azalpena eman dezakeen pentsalari bikain bati entzun nahi badiozue, saia zaitezte entrenatzaile koltxoneroaren esaldiarekin: “partidaz partida joan behar da”. Eleberri honen protagonista eta pertsonaientzat behintzat erabilgarria da: Touré inspektorearen bigarren istorio honetan, Bilbo ezkutu bateko biztanleak aipu hori gogoan egunez egunekoa gainditzea lortuko dute.

Ikerlaria noizean behin han-hemen lan eginez bizi den paperik gabeko burkindarra da, 19 kamaraduna. Asmo nagusia Diru Sarrera Bermatzeko Errentako 612 euroak lortzea du, hortik liburuaren izenburua.

Bilboko San Frantzisko auzoan lasai bizi da, baina Cissé eta Garan, protagonistaren ustezko lehengusua eta honen 6 urteko semea, heltzen direnean, bere mundua dena hankaz gora jarriko da. Trapitxeo eta lapurreta txikien erdian irakurleok Bilbo Zaharra ezagutuko dugu, baina Touré estu eta larri ibiliko da eta azkenean, muturreko egoerara eramango dute.

Liburuak argilunak ditu. Argietan hurrengo hauek: Sarritan lan baten originaltasuna ikuspuntuan datza (adituek dioten bezala, deixian). Eta Jon Arretxek ederto erabiliko du baliabide hau, begiratoki batean jarriko gaitu eta -beharbada behatxulo batean- ondoko auzoan gertatzen dena erakusteko. Eta horretan, Santiago Beltran (L. M. Ruizen “El ojo de hlacón” liburuaren protagonista) eta “El misterio de la cripta embrujada” gogoraraziko dizkigu. Arretxek ederto jokatu du aukera hori liburuan; aurrean duguna ez da ohiko ikertzailea eta horrek eleberria erakargarriago egingo du.

Bestalde, Bilbo etnianiztuna ia-ia hiriaren mugetara helduko da, Miribillara, Bilboko jostura berrienetara. Arretxek egoerak eragindako ezinegonari etekin aterako dio eta elkarrengana bilduko gaituen kontakizun ia-ia terapeutikoa idatziko du. Beharbada ez da ezinbestekoa izango, baina bai beharrezkoa.

Ilunak berriz, honakoak: Irakurleak zoritxarrez gertakizuna Bilboko alde honetako paisaia eta jendea erakusteko aitzakia baino ez delako sentsazioa du, izan ere, eszenatokiak antzezleak jaten ditu, azken hauek apenas zirriborratuta daude, azkar daude taxututa. Bitxia bada ere, badirudi bigarren mailako pertsonaiak – Osmán, Txema eta Cristina- denbora luzeago izan dituela labean, hain dira sendoak… Eta ez da liburuak orrialde gutxi dituelako izan. Honakoa, arestian esan bezala, bildumaren bigarren alea da eta hirugarrena ere argitaratu berri da, “Juegos de cloaca”.

Carvalho, Petra Delicado edo Bevilacquaren ondoan, Touré bigarren mailakoa da, bere lorpen nagusia bilbotar zurientzat batere gomendagarriak ez diren kaleetan gidatzea baino ez dela. Vazquez Montalban, G. Barlett edo L. Silvaren lanen kasuan dekorazioa ez dago gaindimentsionatu edo hipertrofiatuta (beharbada – esan dezagun egia – kokaguneak ere konbentzionalagoak dira).

Azken batean, aurrekoetan beste ikerlari batzuk kontratatu baditugu, oraingo honek huts egingo digu ezinbestez, izan ere, litekeena da hurrengoetan ez agertzea.

imagen-2-un-monstruo-viene-a-vermeUn monstruo viene a verme

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Kabiezeseko Liburutegia. Un monstruo viene a verme / Patrick, Ness .204 or.

Gauero hamabiak jo eta zazpi minutura Conor esnatu eta munstro bat ikusten du leihoan. Baina ez da berak espero zuen munstroa, ama tratamenduan hasi zenetik ia gaueroko amesgaiztoetan bisitan datorkion bera, ez, ez da hori. Munstro hau desberdina da, antzinakoa… Eta denetan den gauzarik arriskutsuena nahi du: egia.

Bihurria, dibertigarria eta hunkigarria, Un monstruo viene a verme liburua galera onartzeko dugun zailtasunaz ari da, baina bizitzarekiko lotura hauskor bezain  boteretsuez ere bai.

imagen-3-futbolisimos-9El misterio de la lluvia de meteoritos (Futbolísimos;9)

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. El misterio de la lluvia de meteoritos / Santiago, Roberto. 312 or.

Gertatutakoa gertatuta sinestezina badirudi ere, Disneylanden gaude. Eta onena zera da, meteoritoen zaparrada atrakzio berriaren inaugurazioaren gonbidatu bereziak garela. Beno, egia esan, gonbidatu berezien ordezkoak, baina berdin dio. Frantziako taldearen aurka partida bat jolastuko dugu meteoritoen zaparradapean, eta kopa irabaziko dugu.

Aizue, baina non dago kopa? Beste misterio interesgarri bat Futbolisimoserako!

imagen-4-euskel-antiquaEuskel Antiqua

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Euskel Antiqua : le legs musical du Pays Basque [Soinu-grabazioa]  / VV.AA. Disko 1 (CD-a)

Euskal Barrokensemblek Enrike Solinis Bilboko musikariaren gidaritzapean grabatutako disko honek Jordi Savall maisuaren Alia Vox zigiluaren barruan bilduma berriari emango dio hasiera. Euskal musikaren ondare tradizional eta klasikoaren berrikuspena dakar, jatorri anitzeko testuak abiapuntutzat hartuz, besteak beste, sorginen aurkako 1680ko prozesuan izandako deklarazio bat, Araban XVI. mendean hitz egiten zen euskaraz idatzitako esku-izkribu bat edo Bernard Etxepare Linguae Vasconun Primitiae euskaraz inprimatutako lehenengo liburuaren idazlearen zenbait bertso. Helburua errepertorio literario eta musikal hau publiko zabalari helaraztea da baina aldi berean, Donejakue bidearen bitartez penintsulan sartu ziren Europako musika-korronteetatik edaten zuen tradizioa aldarrikatu nahi du. Guztira 23 pieza dira, non zera kultua zera herrikoiarekin uztartzen den eta eragin mozarabiar, hebrear, andaluziar eta pertsiarrak antzeman daitezkeen. Diskoak orokorrean, irizpide historizistak erabiliz interpretatua, Erdi-aroko, Berpizkundeko eta Barroko garaiko Euskal Herriaren irudi musikal eta literarioa ematen dizkigu.

imagen-5-aretha-franklin30 Greatest hits

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. 30 Greatest hits  [Soinu-grabazioa) / Aretha Franklin. 2 disko (CD)

Dudarik gabe Aretha Franklin (Memphis 1942) soul, R&B eta gospel musikako ahots on eta famatuenetako bat da, izan ere, XX. mendeko musikan artista garrantzitsuenetakoa dugu bera. 14 urte eskas zituela hasi zen kantatzen eta gaur egun ere oraindik dabil kantari, 2014an grabatu baitu azken lana estudioan.

Oraingo honetan ekarri dugun diskoak bere ekoizpen diskografikotik lan ugari biltzen duen arren, ezinezkoa da grabatutako kanta guztiak jasotzea, horrela bada, kanpoan asko geratu badira ere, “Respect”, “Think” edo “Chain of fools” kantak entzun daitezke. Azkenik, garrantzitsua da adieraztea Aretha Franklin kantari gisa ezagutu dugun arren, konpositore bikaina dela, eta argi ikusten da “Call me”, “Rock steady” edo “Day dreaming” kantetan.

imagen-6-45-anos45 años

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. 45 Years [Ikus-entzunezko materiala] / Tim Miller. (2015). Disko  1 (DVD)

David Constantineren kontakizun batean oinarrituta dago. Kate Mercer lanpetuta dago bere ezkontzako urteurrena prestatzen. Baina ekitaldi nagusirako astebete baino falta ez dela, gutun bat helduko da senarrarentzat Suizako Alpeetako glaziar batean gaztetako maitalearen gorpua izoztuta agertu dela esanez.

“Haighek hemen ia miraria lortu du: zikinkeria emeki-emeki nola ateratzen den maisutasun handiz erakutsiko digu, bai eta pertsonaien emozioak kudeatzeko erabiltzen duen ekonomia eta zintzotasuna ere”. Nando Salvá: El Periódico

“Esanekoak ia ohartu gabe esaten ditu. Bi antzezle nagusiek eusten diote film osoaren pisuari, izan ere, Tom Courtenayren eta Charlotte Ramplingnen lan bikainak liluratuta utziko gaitu”Antonio Weinrichter:  ABC

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s