Barakaldoko Munoa Jauregiko Cervantesen eserlekuak… eta Sevillako ahaideak

Idazlearen heriotzaren IV. Urteurrena ospatzen den 2016. hau bukatzear dagoela, bere omenez zera gogoratu nahi dugu:

Munoa Jauregiko lorategian azulejuak dituzten eserleku multzoa dago eta azulejuetan idazlearen lan ezagunenaren irudiak daude, zeinen izenburua, gutxienez, guztiok ezagutzen dugun. Lan horrek Mantxako nonbait jaio zen kapare baten eta bere ezkutari leial eta gizenaren bizipenak eta zorigaitzak kontatzen dizkigu.

Taldea osatzen duten lau eserlekuetatik bi

Haizemaile itxuran jarritako lau eserlekuk osatzen dute taldea eta ez dago ondo zainduta. Eserlekuak ikusi daitezke, ez ordea haietara heldu; izan ere, hesi txiki batek babestu egiten ditu.

Eserleku baten xehetasuna

Eserleku baten xehetasuna

Penintsula osoko kale, patio, taberna eta ostatuetan antzeko azulejuak ikus daitezke, baina Sevillako María Luisa Parkekoak Munoa Jauregikoen benetako ahaideak dira.

Sevillar guztiek ezagutzen dute “glorieta cervantina” izenekoa eta, itxura denez, aurreko mendearen hasieran jauregiaren jabeak izan ziren Rafael Echevarriak eta Amalia Echevarrietak ere eserlekuak ezagutu eta lortu egin zituzten.

Maria Luisa parkeko Cervantesen eserlekua Irudiaren iturria: retabloceramico.net

Glorieta hori lau eserlekuk osatzen dute eta Anibal González arkitektoak diseinatu zuen 1929ko Erakusketa Iberoamerikarrerako, Cervantes eta Espainiako Hizkuntzaren omenez. Azulejuak Manuel Ramos Rejanoren Trianako lantegikoak ziren eta azuleju laua eta soka sikuaren teknika mistoa erabiliz egin ziren. Eserleku multzoa zenbaitetan zaharberritu omen dute.

Maria Luisa parkeko Cervantesen eserlekua, xehetasuna. Irudiaren iturria: retabloceramico.net

Maria Luisa parkeko Cervantesen eserlekua, xehetasuna.
Irudiaren iturria: retabloceramico.net

Ezkerraldean, Munoako azulejua, eskuinaldean, Maria Luisa parkekoa

Ezkerraldean, Munoako azulejua, eskuinaldean, Maria Luisa parkekoa

Nola heldu

Munoa parkea Gurutzeta eta Lutxanaren artean dago. Santurtzitik erraz hel daiteke garraio publikoa erabiliz: metroa Gurutzetaraino hartu, “Llano” izeneko  irteeratik atera eta kalean gaudela zuzen jarraitu behar dugu, errepidearen gaineko zubibidean zehar joan eta lursailaren inguruko hesia aurkituko dugu, zeinetan zenbait sarrera egokitu dituzten.

Lursaileko azalpen-taula zeinetan elementu garrantzitsuenak erakusten diren. Eserlekuak lorategiaren goiko aldean, erdian, daude.

Lursaileko azalpen-taula zeinetan elementu garrantzitsuenak erakusten diren. Eserlekuak lorategiaren goiko aldean, erdian, daude.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s