“Bala Roja” “Sparta” bildumetan

Batzuen ustez,Guillermo Gorostiza Paredes (Santurtzi 1909 – Bilbo 1966) munduko ezker-hegaleko futbolari onena izan da, horregatik merezi zuen

Sparta. Revista de espectaculos” aldizkariak ale guztietan kaleratutako fitxa-bilduman azaltzea. Tira, gauza bat dela bestea dela jarraitzaile mordoa izan zituen eta arrakastatsua izan zen. “Bala gorria” bigarren alean agertu zen, hau da, 1932ko azaroaren 5ean. Artean jokalariak 24 urte zituen, Bilboko Athleticeko kidea zen eta dagoeneko behin baino gehiagotan nazioarteko txapelketetan aritutakoa. Testuan (1) ezker-hegaleko jokalariaren garra eta abiadura nabarmendu zituzten.

Gorostizaren fitxa “Sparta” aldizkarian. Testuaren transkribapena oharretan.

Gorostizaren fitxa “Sparta” aldizkarian. Testuaren transkribapena oharretan.

Gorostizaren ostean A serieko beste futbolari batzuk ere agertu ziren: Madrileko Gaspar Rubio “Fordela”, Alaveseko Jacinto Quincoces, Racing-eko Manolo Valderrama, Murtzia eta gero Real Madrileko Pachuco Prat barakaldarra, Murtzia eta Real Madrileko Mariano Garcia de la Puerta, Real Madrileko Perico Escobar eta beste hainbeste.

Asko dira santurtziar honi buruz kontatzen diren pasadizoak, izan ere, gizon polemikoa eta bizimodu bohemio eta irregularrekoa zen. Hala eta guztiz ere, oso kirolari emankorra izan zen eta urte luzez ibili zen futbolari gorenen zerrendan.

Gorostizak berrogei urte zituela utzi zion futbol profesionalean jokatzeari (Aritz Adurizek ere bide bera jorratuko duela dirudi). Athleticekin (4 liga, 4 kopa eta 2 Pitxitxi) eta Valentziarekin (2 liga eta kopa 1) lortu zuen arrakasta handien, klub hauen omenaldiak jaso zituelarik 1951ean eta 1946an hurrenez hurren. Athleticen lehenengo aurrelari historikoko kidea ere izan zen, Bata, Iraragorri, Unamuno, Txirri II eta Lafuenterekin batera.

“Bala Gorriak” azken urteak Egoitza Ospitale zaharrean eman zituen. Egoitzaren aurrean dagoen Patronato Santa Eulalia ikastetxeko ikasle ohi askok oraindik ere gogoratzen dute zein harro sentitzen ziren ikusten zutenean Valentziak San Mamesen jokatzen zuen bakoitzean egoitzara kamioi bete laranja heltzen zela, klubak antzinako jokalariari egiten zion oparia hain zuzen.

Gehiago jakin nahi baduzue, webgunean informazio ugari aurkituko duzue eta wikipedian laburpen ederra ere bai.

Futbolarien ospea

Artean futbolariek ez zuten gaur egun duten ospea eta estatusa, baina ezagunak ziren eta herriak miresten zituen. Askotan ateratzen ziren prentsan eta irratian, filmetan ere aritzen ziren aktore eta postal eta kromo bilduma ugaritan ikus zitezkeen. Eta Gorostiza zinez zen maitatua…

“Campeones” filmaren kartela, 1943an errodatua. Aktore nagusiak Luchy Soto eta Jose Maria Seoane ziren eta aktore taldean, besteak beste, Gorostiza zegoen.

“Campeones” filmaren kartela, 1943an errodatua. Aktore nagusiak Luchy Soto eta Jose Maria Seoane ziren eta aktore taldean, besteak beste, Gorostiza zegoen.

Gorostiza Valentzian jokatzen zueneko kromoa Irudiaren iturria: tonicruzoprensa.com

Gorostiza Valentzian jokatzen zueneko kromoa
Irudiaren iturria: tonicruzoprensa.com

Sparta” aldizkaria

Argitalpenak ez zuen luze iraun, 1932eko azaro eta 1933ko urtarrilaren artean baino ez zen argitaratu eta. Gehien bat antzerkia, zinea, zezenak… zituen hizpide. 1934an aldaketa batzuk jaso zituen eta “Sparta. Revista técnica de la cinematografía” izena hartu zuen, Filmófono ekoizpen-etxearekin partekatu zuen egoitza soziala eta bertan eduki teknikoz, ekoizpen berriez, filmez eta antzerki giroko txutxu-mutxuez irakur zitekeen. 1935eko ekainean beste izen bat hartu zuen: “Cinema Sparta. Revista cinematográfica”.

Aldizkariaren 2. alearen azala, zeinetan Gorostizaren fitxa agertzen zen: “euskal futbolaren eredu bikainena”. Irudiaren iturria: BNE

Aldizkariaren 2. alearen azala, zeinetan Gorostizaren fitxa agertzen zen: “euskal futbolaren eredu bikainena”.
Irudiaren iturria: BNE

Oharrak

  1.  Fitxaren testua:

SPARTAren fitxak

A Seriea. FUTBOLARIAK

GUILLERMO GOROSTIZA

Guillermo Gorostiza “Bala Gorria” futbol espainiarreko jokalari ospetsuenetakoa da.

Jokatzean erakusten duen garra itzela da, izan ere, euskal jokalarietan eredu bikainena dugu. Belarretan haizea baino azkarrago dabil eta abangoardietako elementurik arriskutsuena bera da. Baloia berehalako batean abiatzeko duen gaitasunak ekarri dio sarritan garaipena Athletic-i.

“Bala Gorria” Santurtzikoa da (Bizkaia) eta hogeita lau urte ditu.

Nazioarteko txapelketetan Txekoslovakia, Italia eta Jugoslaviaren aurka jokatu du.

“Bala gorria” lehenengo aurrelari historikoetako bat zenean Irudiaren iturria: mividaenrojoyblanco blog

“Bala gorria” lehenengo aurrelari historikoetako bat zenean
Irudiaren iturria: mividaenrojoyblanco blog

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s