Albert-Louis Deschamps-en Bilboko neskatoa

albert-louis-deschamps2016an zehar Gaztela eta Leoneko liburutegi batzuetan hurrengo erakusketa ikusi ahal izan da: “Albert-Louis Deschamps, argazkilaria

Espainiako gerra zibilean”

Zamorako Liburutegi Publikoko erakusketa hori iragartzen zuen kartelean neskato horren argazkia eta honako hitz hauek zeuden “Niña con hatillo y fiambreras a la puertas del Auxilio de Invierno, posiblemente en Bilbao, 1939”. Irudian, neskatoaren irribarre eta gozotasunarekin alderatzen dira garai hartako baldintza gogorrak: elikadura eskasia, abarketa zulatuak…

“Niña con hatillo y fiambreras a la puertas del Auxilio de Invierno, posiblemente en Bilbao, 1939” Irudiaren iturria: Cartel de la exposición.

“Niña con hatillo y fiambreras a la puertas del Auxilio de Invierno, posiblemente en Bilbao, 1939”
Irudiaren iturria: Cartel de la exposición.

 Neguko Sorospenerako atearen aurrean, ziur aski Bilbon, 1938an. Irudiaren iturria: zamoraocio.es


Neguko Sorospenerako atearen aurrean, ziur aski Bilbon, 1938an.
Irudiaren iturria: zamoraocio.es

Albert-Louis Deschamps

Gure argazkilariak (Burdeos, 1889 – Paris, 1972) Arte Ederrak ikasi zituen Bordelen eta hasi eta berehala erabaki zuen argazkilaria izatea. 1919an Parisen aritu zen argazkilari independente, batez ere iragarkietarako argazkiak eta irudigile modura lan eginez.

Kontserbadorea zen L’Illustration astekari frantziarreko plantillakoa zela, Espainiara bidali zuten informazio grafikoa egitera alde nazionalaren alderditik, armada frankistaren aurrerapena jarraitzeko.

1938 eta 1939an egindako argazkiak borroka bukatu bezain laster atera zituen  eta honako hau islatzen dute: herri suntsituak, umeen jantokiak, Gizarte Sorospena janaria banatzen, atxilotu errepublikanoak, armada nazionala, desfile militarrak, ospakizun erlijioso eta militarrak, eta abar. Teknikoki zuzenak badira ere, emoziorik gabekoak dira.

Deschamps artxiboa Memoria Historikoaren Dokumentazio Zentroarena da (Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa).

Neguko Sorospena

Neguko Sorospena, beranduago Gizarte Sorospena deituko zena, gerra zibilean sortutako laguntza humanitarioa emateko erakundea izan zen. Erakunde hau Mercedes Sanz Bachillerrek, JONS-en sortzaileetako bat izan zen Onésimo Redondoren alargunak,  sortu zuen alderdi frankistan. Neguko Sorospena matxinoen osteekin batera joaten zen, menderatutako lursailetan janaria banatzeko. Horrela iraun zuen 1976an Gizarte Laguntzarako Institutuarena izatera pasatu zen arte. Gizarte Sorospena oso ezaguna izan zen emakumezkoen gizarte-zerbitzuarentzat, gizonezkoen derrigorrezko soldadutzaren modukoa zenarentzat, zeinek emakumeak erakunde hauetan lan egitera behartzen zituen.

Posta zerbitzuko zigilua Irudiaren iturria: guerracivil.afinet.org/

Posta zerbitzuko zigilua
Irudiaren iturria: guerracivil.afinet.org/

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s