Alain Martín Molina ezagutzen (Santurtzi, 1980- )

Alain Martín Molina, Aitaren partetik Zamorako sustraiak dituen Santurtziarra,  Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Politikoetan da lizentziaduna (2002), Masterra du Giza Baliabideetako Zuzendaritzan (2004) eta UNEDen Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziaduna (2011) da.

La búsqueda de Yannick” (Éride Ediciones, 2008), “El pasado fue una guerra” (Biblioteca de Autores Manchegos AM, 2010) eta “Un camino hacia Santurtzi” (Editorial Erroteta, 2012) eleberriak idatzi ditu, bai eta Zamorako Diputazioak diruz lagundutako La Guareña zamorana: los pueblos y sus gentes (Editorial Semuret, 2014) ikerketa antropologikoa ere.

“Cuentos Valle de Gordexola” (2002) lehiaketan lehen saria irabazi du kontakizun laburrean, Leioako “Ni gaztea nintzenean” lehiaketan bigarren saria Los trenes de la libertad (2008) izeneko liburuarekin, “Relato Breve Hera Ediciones” saria (2009), “Cuentos Villa de Cárcar” Lehiaketaren bigarren saria (2010), Otxarkoagako Umeentzako Ipuinen lehiaketa (2013), Santurtziko Emakumearen Kontaketak lehiaketaren saria La última sopa liburuarekin (2013) eta Bilboko Aste Nagusia Kontakizuna Nazioarteko Lehiaketaren acesita (2013).

2008an, Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna zela-eta, Santurtziko Liburutegi Sareak Cuentometrajes bildumako Alain Martínen “Relatos para imaginar” argitalpena oparitu zien irakurleei.

50 artikulutik gora idatzi ditu enpresen kudeaketan eta humanismoan espezializatutako aldizkarietan, hala nola, Capital Humano, Nuevas Tendencias,  Trainning&Development Digest edo Factor Humano aldizkarietan. 2009an Santurtziko Kulturaren Zilarrezko Sardina jaso zuen.

Alain Martín Molinaren azken lana, “Sangre de guerrillero”, Gaztela-Mantxan karlista gerran girotutako eleberri historikoa da (1833-1840) eta Almud Ediciones-ek argitaratu du. Azaroaren 30ean aurkeztu zen  Santurtziko Casa Torre Jauregian.

sangre-de-guerrilleroKarlismoa 1839ko abuztuaren 31ko Bergarako Hitzarmenaren ondoren izan zen garaitua militarki, baina ideologikoki ez zen inoiz garaitu. Espainiak beste bi gerra karlista izan zituen XIX. mendean, azkena 1876an bukatu zelarik, eta horren ondorioz erabat ezeztatu ziren Erdi Arotik Euskal Herrian eta Nafarroan ziren foru-pribilegioak. Rito Floresek ahal izan zuen neurrian jarraitu zuen borroka, baina mendietan helburu zehatzik gabe zebilen basalapur talde baten buru baino ez zen. Antza denez 1840ko uztailera arte mantendu ahal izan zuen gerra Mantxan. Bixente Laporte Frantzia eta Espainia arteko mugan kontrabandoan mendeetan zehar aritu ziren haietako bat izan zen. Inguru hura horren ondo ezagutzen zuten gizaki horiek materialak, pertsonak edo mezuak garraiatzen zituzten XX. Mendeko 90. hamarkadara arte, mugak kentzeak horiek desagertzea ekarri baitzuen. Vicente Rugeroren ondorengoek Mantxako herri askotan jarraitzen dute.

Alain Martín Molinaren lan osoa Liburutegi Nagusian dago.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s