IRAKURZALE KLUBAREN IV. EDIZIOA

Bigarren saioa:Jon Bilbaoren Estrómboli

cubiertaIrakurzale klubaren beste saio bat izan zen, hartan astelehen batez, Jon Bilbaoren “Estrómboli” lana aztertzeko eta Iván Repila moderatzaileak aitortu zuen bezala, idazlea bere lagun mina denez, ezin da erabat objektiboa izan.

Baina lanaren kalitateari dagokionez, objektiboa dela uste du, bai eta urteko liburu onenen zerrendetan “ezinbestekoak”, eta egunkariek eta kulturari buruzko prentsak egiten dituen horrelako gomendioetan agertuko dela ere.

Kontakizun-liburu hori kritikak ere, salbuespen bakar bat egon zela, oso positiboki baloratu zuela esan zigun. Bilbaok hiru eleberri (haietako bat lehen saioan irakurri zen “Padres, hijos y primates“) eta beste hiru kontakizun-liburu idatzi ditu.

jon-y-cubierta

Retrato de Jon Bilbao y cubierta de su libro “Estrómboli Fuentes: Blog de Pablo Gallo e Impedimenta.es

Idazlearen biografia-aipamen laburra eman zigun. Asturiasen jaio, meatze ingeniari ikasi eta industriaren munduan lanean hasi zen arren, gerora ingeles filologia ikasi zuen eta gaur egun itzultzaile lanetan dabil, idazteaz gain.

Ondoren liburua aztertzeari ekin genion. Kontakizun anglosaxoiaren tradiziokoa dela azaldu zigun, Jonen prestakuntzarekin koherentea bera. Horrek agian harrituko ditu ipuin hispanoamerikarrean “hezitako” irakurleak. Azken horietan sarri istorioak borobiltzen dituzte (soka bat agertzen bada, norbaitek bere buruaz beste egingo duelako seinale). Liburu honetan, ordea, bukaera irekiak ditugu, idazlea gehiago saiatzen da pertsonaien deskribapenaz gertakizuna ixteaz baino, irakurlea jarriz eskaintzen dituen eskemak “betetzeko” beharrean. Carver eta Nobel saridun Munro gogoratu genituen, azkena klubean irakurritakoa.

Azken hori irakurle batzuei beste batzuei baino gehiago gustatu zaie.

Kontakizun batzuek dituzten antzeko puntuak azpimarratu zituen: diren gorabeherak direla, “konfort gunetik” kanpo dauden pertsonaiak aurkituko ditugu, modu atipikoan jokatzera behartuta… Eta, azken kontakizunak, liburuari izena ematen dionak, azken paragrafoan azaltzen duen bezala, inguruan duten presioa sumendi baten magmaren modukoa da, hots, barruan dago eztanda egin nahian, eta pixkanaka arinduz doa aireratze kontrolatuak eginez.

27th May 1883: Clouds pouring from the volcano on Krakatoa (aka Krakatau or Rakata) in south western Indonesia during the early stages of the eruption which eventually destroyed most of the island. Royal Society Report on Krakatoa Eruption - pub. 1888 Lithograph - Parker & Coward (Photo by Hulton Archive/Getty Images)

“En ningún momento imaginarían la existencia, a tres kilómetros de profundidad, de la cámara magmática del volcán, un espacio donde la Catedral de Notre Dame ofrecería el mismo aspecto que una burda construcción de bloques de madera en la habitación de un niño. Desde allí el magma ascendía por la chimenea volcánica hasta el cráter, donde los excursionistas aguardaban las proyecciones de lava y piroclastos con el corazón palpitante por el esfuerzo y la emoción. Al subir por la chimenea, la parte superior del magma se enfriaba y se solidificaba, formando un tapón. El magma de más abajo liberaba el vapor de agua y los productos gaseosos albergados en su interior. Los gases y el vapor generaban una burbuja que crecía hasta reventar el tapón. Esto sucedía cada veinte minutos, un infinitésimo temporal en términos geológicos, y aun así el volcán era siempre preciso. Aliviaba su presión, indiferente a las fotografías de los excursionistas y las exclamaciones de asombro y toda aquella cháchara.”

Lantzen den beste gai bat, eta hori nahiko originala da (izan ere aspaldion asko idatzi eta hitz egin da ikuspegi femeninoaz, ez ordea besteaz), maskulinitatea da, gizonaren rolari buruzko hausnarketa gaur egungo garai moderno hauetan: zer espero den gizonarengandik, zein puntutaraino islatu behar duen estereotipoa edo birdefinitu behar duen, batez ere lehen arrotzak ziren egoeretan, besteak beste ezkontide edo etxeko gizonaren egoeretan, “Crónica distanciada de mi último verano” eta “Avicularia avicularia” antzeko kontakizunetan agertzen direnak.

Bi kontakizun horietan, zein baino zein latzago, estereotipoari aurrez aurre jarritako bi gizonezko pertsonaia aurkituko ditugu. Lehenengoan bortxakeria eta matxismo puruarekin egingo du topo, motorzalean hezurmamituta. Bigarrenean, armiarmarenean, (irakurle batek onartu zuen oka egiteraino heldu zela eta Ivánek esan zuen Jon Bilbaori izugarri gustatuko zitzaiola entzutea, berton bere beldur eta fobiak arretaz aztertu zituelako) maite ditugunengatik egin behar ditugun sakrifizioez hitz egiten da eta merezi duten planteatzen du. Azkenean, ez dutela merezi ondorioztatzeko. Biek dituzte oso bukaera gogorrak, lehenak espero ez den eran eta norabidean eztanda egiten duen biolentziaz eta bigarrenak duintasun osoa galduz, barre algara islatuta.

Una boda de invierno” kontakizunean desadostasunak izan ziren. Batzuei ez zitzaien gustatu eta beste zenbaiti (tartean Iván zegoela, kontakizun nahiena zela adierazi baitzuen), berriz, izugarri gustatu zitzaien hainbat arrazoirengatik: egitura korala, gertaleku sinesgaitzak baina benetakoak (liburuan agertzen diren bazter exotiko guztiak bezalaxe, egileak horren ondo ezagutzen dituenak) eta bukaera surrealista, jertsedun oilasko horiek, Almodovarrek berak nahiko lituzkeen eta ziur aski betiko lagunduko gaituzten.

Beste bi kontakizunek antzeko gertaera kontatzen dute, seme-alaba betiko galtzea, baina bukaera desberdinak dituzte. Ivánen esanetan ziur aski idazlearen aitatasun berria sumatzen da eta kontatu zigun lan hau proposatu duen tailer guztietan galdetu diela parte hartzaileei ea seme-alabaren heriotzaren eragileari, nahi gabe izanda ere, barkatuko lioketen.

eragileari, nahi gabe izanda ere, seme-alaba galtzea barkatuko lioketen… Eta oro har ezetz erantzun diote beti.

Eta hona hemen guztiontzako oharra: kontakizun guztiei buruz arituko garenez, agian gertakizunaren xehetasunen bat emango dugu noizbait (hots, gaur egun spoiler deitzen dena)… Liburuaren atzeko azaleko testuak egiten duenaren antzera; Ivánek horregatik du atzeko azala ez irakurtzeko ohitura, ez behintzat liburua irakurtzeari ekin aurretik.

bateandoBatedunen ipuinak (“El peso de tu hijo en oro“), batzuen ustez Irving-engana eramaten gaituenak, positiboki konpontzen du gatazka eta antza denez laguntasuna gainetik geratzen da. Arrantzaleenean (“El castigo más deseado“), berriz, ematen du konponketa kontrakoa dela, gaitzak irabazten duela.

Siempre hay algo peor” izenekoan, zinerako oso egokia bera, zine-munduan esan ohi denez, “pazko arrautza” moduko zerbait dago ezkutuan: azkenean sortzen den bikotea Jon Bilbaoren liburuetan errepikaria da, guztietan agertzen da pertsonaia horien pasadizo edo istorio laburra.

Idazlearen beste ezaugarri batez ere aritu ginen, hau da, duen lexiko aberastasunaz (batzuetan gehiegi iruditzen zitzaiola esan zuen norbaitek), zentral nuklearren munduan ardaztutako ipuinean oso ondo nabaritzen dena, batzuei urrun xamarra iruditu eta beste batzuei ondo bukatutakoa iruditu zitzaien.

Hortaz, 22an izango den hurrengo saiora arte agur esan behar dugu. Horretarako Ivánek saiakera irakurtzea proposatu digun, Sergio del Molinoren “La España vacía”.

bilbao-repila-del-molino

De izquierda a derecha: Iván Repila, Sergio del Molino y Jon Bilbao Fuente: El blog de Sergio del Molino

 Ana G.

Advertisements