Urriaren 24a. Liburutegiaren eguna 2016

miniatura1997tik hona, urriaren 24an ospatzen da Liburutegiaren Eguna. Asociación Española de Amigos del Libro Infantil y Juvenil elkartearen ekimena,

Kultura Ministerioren laguntza duena, 1992an Balkanetako gerran erre zuten Sarajevoko Liburutegiaren omenez burutzen da.

cartel

Oroitzapen ospakizun hau liburutegiak adin guztietako irakurleak eta kultura elkartzeko leku gisa eta prestakuntzaren hobekuntza eta elkarbizitzarako bitarteko gisa duen garrantzia herriari helarazteko jaio zen.

Urtero ospe handiko idazle bati eta irudigile bati Espainiako liburutegi guztietan zabaltzen den pregoia erredaktatzeaz eta kartela diseinatzeaz arduratzeko eskatzen zaie. Aurten emakume bi izan dira aukeratuak: Ledicia Costas, Sari Nazionalaren azken irabazlea (Escarlatina, a cociñeira defunta) eta Lazarillo Sariarena dena (Jules Verne e a vida secreta das mulleres planta) eta Elena Odriozola irudigilea, 2015eko Ilustrazio Sari Nazionala irabazi zuena.

2016ko Liburutegiaren Eguneko Mezua eta kartela gure webgunean.

Eta orain, gure ekarpentxoa:

Liburuekin dugun maitasuna zuekin guztiokin partekatu nahi dugu, nola eta film labur baten bidez, zeinek hamabost minutu laburrean eta, poesiaz beteriko irudien bidez, liburu eta liburutegiei buruz eta bizitza osoan zehar bidaide gisa duten balioari buruz hitz egingo digun.

 Gustatuko ahal zaizue!

Bideo esteka: https://www.youtube.com/watch?v=G_Slr_-mO_w

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s