Santurtziko Hizkuntza Eskola. Zure esku

http://www.eoisanturtziheo.hezkuntza.net/web/guest

Liburutegiko 2016ko otsaileko newsletterrean jakinarazi bezala, Santurtziko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin lankidetzan

ari gara. Hizkuntza Eskolak ingelesez eta frantsesez idatzitako liburu sorta bana laga digu, Liburutegi Nagusiko irakurketa-gelan erakusgai jarri eta Santurtziko Liburutegien Sareko karneta duten erabiltzaileek maileguan har ditzaten. Horrela, aukera handiagoa dute hizkuntza horietan irakurri ahal izateko. Gainera, hiru zailtasun-mailatan banatuta daudenez, errazago zaie behar dutena aukeratzea.

Hilabete hauetan oso erantzun ona jaso dugu.

Ale gehienak CD-a eta guzti mailegatzen direnez, ia trebetasun guztiak landu daitezke (irakurmena, entzumena eta mintzamena), hizkuntza hobeto eta azkarrago ikasten lagunduz. Zailtasun-mailaren araberako mailegatzea nahiko paretsu ibili da eta ez da maila jakin batean besteetan baino liburu gehiago eskatu.

libros-en-frances

irudiaren iturria: www.elbloqdeidiomas.es

irudiaren iturria: www.elbloqdeidiomas.es

Horrela bada, lankidetza honekin jarraitzea espero dugu. Dena dela, gogorarazi nahi dizuegu Liburutegi Nagusiko ume zein helduen ataletan dagoen funtsaz gain, Kabiezeseko Liburutegiko atal biek ere hainbat liburu dituztela ingelesez.

        Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s