Munoa jauregia Barakaldon

1860 aldera, Juan Echevarria La Llana bilbotarrak, diruduna bera, udarako etxea behar zuela pentsatu zuen egun batean, eta familia

Barakaldokoa zenez, zer hobea bere herrian egitea baino? Eta aspaldiko auzokideek familiari zein ondo joan zitzaion ikus zezaten, gizonak jauregia eraiki zuen.

Jauregia (egilea ezezaguna da (1) proiektua galdu zelako) estilo eklektikoan eraiki zuten  eta hasieran ez zituen gaur egun ikusten diren alboetako bi atalak.

Munoa jauregia, atzeko fatxadaren ikuspegi orokorra Irudiaren iturria: geocaching.com/

Munoa jauregia, atzeko fatxadaren ikuspegi orokorra
Irudiaren iturria: geocaching.com/

1916an Juanen iloba zen Rafael Echevarriak, horrek ere ba omen zuen dirua, Amalia Echevarrietarekin batera sortutako familiarentzat erosi zuen eta gaur egungo itxura dotorea emango zion eraberritze lan handia egiteko enkargatu zion Ricardo Bastidari.

Munoa jauregia, Bastidaren proiektuaren arabera (1916) fatxada nagusiaren aurre-alboko bistak Irudiaren iturria: “Palacio Munoa, uno de los hitos de la residencialidad burguesa de Euskal Herria y Europa” Gorka Pérez de la Peña Oleaga K-Barakaldo Aldizkarian 2. zkia.

Munoa jauregia, Bastidaren proiektuaren arabera (1916) fatxada nagusiaren aurre-alboko bistak
Irudiaren iturria: “Palacio Munoa, uno de los hitos de la residencialidad burguesa de Euskal Herria y Europa” Gorka Pérez de la Peña Oleaga K-Barakaldo Aldizkarian 2. zkia.

Bastida Bizkaiko udalari lotutako arkitektoa zen eta ordurako Bilboko Alondegia,  Urazurrutiako Sehaskaetxea edo Castaños kaleko Garbitegi modernistaren, gaur egun udaltegia denaren, planoak sinatuta zituen.

Atartea Irudiaren iturria: El Correo

Atartea
Irudiaren iturria: El Correo

Eraikinari alboetako bi atalak, adar biko eskailera nagusia, fatxada nagusiko terraza eta teilaturako errematea gaineratu zitzaizkion. Barrutik birdekoratu zen eta egur bikainak, damasko estiloko oihalak, marmola eta abarrekoak erabiliz luxuzkoa bilakatu zuten.

Delclaux enpresak egindako beirate handiak argiztatzen duen eskailera nagusia Irudiaren iturria: El Correo

Delclaux enpresak egindako beirate handiak argiztatzen duen eskailera nagusia
Irudiaren iturria: El Correo

Lau solairuetatik bi baino ez ziren familia bizitzeko, beheko solairua eta lehenengoa; sotoa eta bigarren solairua, berriz, etxearen mantenurako eta zerbitzurako ziren, zerbitzariek logelak teilatuaren azpian zituztelarik.

Jauregiaren barruko aldea, Koldo Serrak zuzendutako “Gernika” (2016) pelikula filmatu bitartean Irudiaren iturria: barakaldodigital

Jauregiaren barruko aldea, Koldo Serrak zuzendutako “Gernika” (2016) pelikula filmatu bitartean
Irudiaren iturria: barakaldodigital

Lursailean estilo ingeleseko lorategi handia dago, zeinetan urmaela, zeramikazko dekorazioa duten lau banku eta bi eskultura. Euretako bat Valentín Dueñasena, eta bestea, “Eva” brontzezko baten kopia 1904an Nemesio Mogrobejo eskultoreak egin zuen brontzezko eskulturaren kopia da. Eskultura hau ezagun egingo zaizue; izan ere, museo-zaleak ez bazarete ere, eskultura horren beste kopia bat Arte Ederren Museoan Doña Kasilda parketik sartzeko jatorrizko atearen ondoan dago.

Lorategia: “Eva” eskultura, Nemesio Mogrobejok egindako original baten kopia. Irudiaren iturria: barakaldodigital

Lorategia: “Eva” eskultura, Nemesio Mogrobejok egindako original baten kopia.
Irudiaren iturria: barakaldodigital

Munoan, batez ere bizitzaren amaieran, denboraldi luzeak eman zituen Amaliaren nebak, Horacio Echevarrieta enpresaburu polifazetiko eta dirudunak (1870-1963), azken magnatetzat hartua izan dena.

Zorionez, eraikina eta ia lorategi osoa zaindu dira eta gainera hiritarrek gozatzeko, Barakaldoko Udala delako gaur egun jabea eta, eraikina zaharberritze lanen eta patuaren zain dagoen bitartean, lorategia zabalik dago, ondoko ordutegia duelarik:

  • Urritik apirilera 10:00etatik 18:30era
  • Maiatzetik irailera 10:00etatik 21:00etara

Nola heldu

Munoa parkea Gurutzeta eta Lutxana artean dago. Santurtzitik erraz joan daiteke garraio publikoan: metroz Gurutzetaraino eta han “Llano” irteeratik irten. Kanpoan gaudela aurrera egingo dugu zuzen, errepide gaineko zubibidea zeharkatu eta finka inguratzen duen hesia aurkituko dugu, lorategian sartzeko  zenbait sarbide dituena.

Lorategia: Valentín Dueñas-en eskultura Irudiaren iturria: barakaldodigital

Lorategia: Valentín Dueñas-en eskultura
Irudiaren iturria: barakaldodigital

Oharrak

  1. Gorka Pérez de la Peña Oleagak Julián de Salces arkitektoaren lana izan zitekeela adierazten du, Echevarriarentzat lanak eginda zituena.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s