GURE IRUDIA: 1898ko arrantza eszena

imagen-1-escenaAzken urte hauetan argazkilariek hau bezalako irudi ugari egin dituzte. Gaur argitaratzen duguna

La revista moderna” aldizkariaren 75. zenbakian agertu zen, 1898ko abuztuko Rincones de España ataleko orrialde hura osorik betetzen zuelarik.

Irudia

Monasteriok sinatutako “Vizcaya-La playa de Santurce” argazkian emakume talde bat ikusten da Lo Lison harrien ondoan amarratuta dagoen eta masta jaso gabe duen ontzi bateko arrainak hartzen. Bitartean gizon bat irudiari begira dago, ume batzuk harrietan ari dira jolasten eta zenbait emakume beste ontzi batzuen zain daude. Atzean, burdinazko kaiaren itsasargi txikia.

imagen-1-escena

Irudia, zeinek garai hartako prentsatik hartutako guztiek bezala kalitate gutxi duen, sasoi hartako Santurtzik nazio osoko hedabideetan pizten zuen interesaren beste adibide bat da; izan ere, Espainia osoko etxe oneko familiak eta aristokratak uda ematera etortzen ziren.

Argitalpena

La revista moderna 1897 eta 1898 bitartean Madrilen argitaratutako aldizkari premodernista izan zen eta 139 ale argitaratzera heldu zen. Aldizkariak argazkiei eta irudi artistikoen erreprodukzioei eman zien aparteko garrantzia.

revista-moderna

Balmasedan jaiotako Félix de la Torre Eguía (1867-1911) izan zen zuzendaria eta bere omenez kale bat jarri zuten jaioterrian. Pertsonaia polifazetikoa aldizkari honetako zuzendaria izateaz gain, “Los apuntes” (1894-1897) aldizkarikoa ere izan zen eta argazkilaria, marrazkigilea, modernismoari atxikitako arkitektoa, argitaratzailea, auto lasterketetan espezializatutako kazetaria, politikari errepublikanoa eta Madrileko zinegotzia izan zen.

 Félix de la Torre Joaquín Sorollak ateratako argazkian. Irudiaren iturria.: Avilared.com

Félix de la Torre. Joaquín Sorollak ateratako argazkian.
Irudiaren iturria.: Avilared.com

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s