Eulalia Abaitua, argazkilaria Santurtzin

retratoEulalia Abaitua (1853-1943) emakumezko lehen argazkilari euskalduna izan omen zen. Bere gogoko gaiak baserria, itsasadarra edo emakumearen lana ziren eta horregatik

2.500 argazkien artean ezinbestekoa zen sasoi horretako Santurtzi bereizten zuena: arrantza portua eta sardinerak. Erakutsiko ditugun argazkiak Euskal Museoa Bilbao Museo Vascorenak dira, zeinek argazkien kopiak emateaz gain, erreproduzitzeko baimena ere eman zigun, eta hemendik eskertu nahi diogu.

Eulalia Abaituaren erretratuaren xehetasuna, c. 1880. Foto Ch. Reutlinger, París

Eulalia Abaituaren erretratuaren xehetasuna, c. 1880. Foto Ch. Reutlinger, París

Argazkilari bilbotarra estuasunik gabeko familia batekoa zen. Bartzelonan ikasi ondoren Juan Narciso Olano ingeniari bizkaitarrarekin ezkondu zen eta lehenengo Liverpoolera eta gero Londonera joan ziren bizitzen. 1879an Begoñara joan ziren bizitzera, Pino jauregira, basilikaren ondoko eraikin ederra bera.

Portuan. Arrainak otzaretan banatzen.

Portuan. Arrainak otzaretan banatzen

Eulalia, burgesiako emakumea eta gainera bere ondasunak zituena, ez zen argazkilari profesionala izan, baizik eta amateurra, eta horrek lana burutzen lagundu zion, nahikoa baliabide eta askatasun osoa baitzuen, ez zuelako bezeroen gustuen arabera lan egin behar.

Portuan, arrainak otzara lauetara pasatzen eraman eta saltzeko.

Portuan, arrainak otzara lauetara pasatzen eraman eta saltzeko

Euskal Museoko teknikaria den Maite Jimenez Ochoa de Aldak esan zuen bezala “Eulalia Abaitua lautasun, naturaltasun eta berezkotasunaren argazkilaria izan zen eta, ia beti, kanpoan eta argi naturalarekin egin zuen lan. Pertsonen argazkiak egiteko, Abaituak hainbat laukiratze erabili zituen: plano ertainak, amerikarrak eta orokorrak.”

Sardinak gazitzen. Ondo pentsatutako laukiratzea, zeinetan kai ondoko urak eta sardinerek behartzen duten ikuslea argazkia bere osotasunean ikustera, laukiratzetik ateratzeraino, han omen dagoelako neskatoaren arreta erakarri duen zerbait.

Sardinak gazitzen. Ondo pentsatutako laukiratzea, zeinetan kai ondoko urak eta sardinerek behartzen duten ikuslea argazkia bere osotasunean ikustera, laukiratzetik ateratzeraino, han omen dagoelako neskatoaren arreta erakarri duen zerbait

Irudi hauen datazioari dagokionez, argazkietan agertzen diren bi osagai berezi erabil ditzakegu:

Bizkaiko zubia

Azpiegitura hau 1893an inauguratu zuten.

Santurtziko txalupen portu zaharra

Hainbat argazkietako eszenatokia izan zena gaur egungo dartsena eraikitzean desagertu zen. Eraikitze lanak 1907an hasi ziren.

Beste alde batetik, argindar elektrikoa duen zutoina ikusten da. Horrelako argiztapena 1894tik dago herrian. Arrantza herriko ekonomian funtsezkoa zenez eta eguna argitu aurretik hasten zenez, pentsatzekoa da portuak hasieratik izan zuela horrelako argiztapena. Sei urte geroago, 1900ean, Ortuellan lizitatu zen argindar publikoa jartzea. Sasoi hartan Udal bakarra osatzen zuten Santurtzik eta Ortuellak eta Ortuella kexu zen ez zutelako aintzat hartzen.

Arriluzeko olatu-horma

1900. urtean hasi ziren eraikitzen eta 1901ean bukatu. Irudi batean nasa eraikitzen ari zen Titán izeneko garabia ikusten da. Lana bukatutakoan garabia olatu-hormaren hasierara eraman zuten.

Hortaz, aukeratu ditugun argazki asko, zeinetan nasa agertzen den, 1894tik 1907ra artean atera zirela eta garabia daukan argazkia 1900-1901 bitartean atera zela baieztatu ahal dugu. Bizkaiko zubia agertzen den hiru argazkiez bakarrik esan dezakegu 1893tik aurrera egin zituela.

Datu hauek gorago aipatutako teknikariaren iritzia berretsi egiten dute: “Eulalia Abaitua noiz hasi zen argazkilaritzan ez dago argi. XIX. mendearen azken urteetan hasi omen zen. Argi dagoena zera da: 1900. urterako bazekien argazkiak bikain egiten…”.

Sardinerak paratuta. Garraiorako otzara buru gainean eta lurrean “milioi” izeneko otzara handiagoa, arrainak ontzitik nasara deskargatzeko erabiltzen zena.

Sardinerak paratuta. Garraiorako otzara buru gainean eta lurrean “milioi” izeneko otzara handiagoa, arrainak ontzitik nasara deskargatzeko erabiltzen zena

Eulaliak, erretratuez gain eguneroko bizitzako irudiak atera zituen, zeinetan, Santurtziko argazkiei dagokien atalean ikus dezakegun bezala, emakumezkoek garrantzi handia hartzen duten.

 Sardinera oinutsik Portugaleteko trenerako bidean

Sardinera oinutsik Portugaleteko trenerako bidean

Bizitzeko egokitu zitzaion sasoiari kontra egiteko edo, gizartean Olanoren emaztea eta gerora Olanoren alarguna zenak Abaituaren “A” hizkiaz sinatu zituen lanak eta museoak A hori handitu eta argazkietan sartu ditu.

Sardinera oinutsik Portugaleteko trenerako bidean paratuta (trenbidea ez zen 1921era arte Santurtzira heldu). Atzean Areetako jauregitxoak

Sardinera oinutsik Portugaleteko trenerako bidean paratuta (trenbidea ez zen 1921era arte Santurtzira heldu). Atzean Areetako jauregitxoak

Eulalia Abaitua Alberto Schommer-ren 1990eko hitzetan “gaur egun Magnum agentziako argazkilari bikaina izango zen”, baina ezezaguna izan zen Museoak urte horretan bertan “Gure aurreko andrak” erakusketan bere lanaren partea erakutsi zuen arte. Erakusketa horren ostean beste bost egingo ziren.

Sardinerak Portugaleten paratuta, 1888an inauguratutako tren geltoki zaharraren ondoan

Sardinerak Portugaleten paratuta, 1888an inauguratutako tren geltoki zaharraren ondoan

Argitaratu ditugun argazki gehienak hainbat argitalpenetan daude jasota edo sarean daude egilea nor den aipatu gabe. Gure asmoa egilea nor den azaltzea eta Eulalia Abaituaren Santurtziko argazkiak “corpus” bakarrean biltzea izan da.

Sardinerak paratuta. Leku ezezaguna

Sardinerak paratuta. Leku ezezaguna

Gaur egun eta 2017ko urtarrilaren 29ra arte lanaren parte bat “Estereoskopiak, 16+16” erakusketan ikusi ahal izango dugu, bere lanari buruzko zazpigarren erakusketan, zeinetan kristal bat gorri eta bestea urdin duten betaurrekoez ikusi behar diren 16 anaglifo (kopiak erliebean) aurkezten diren. Erakusketaren izenean dagoen bigarren 16a beste horrenbeste emakumezko euskal idazlek Abaituaren irudien gainean egindako hausnarketei dagokie.

Sardinerak Erriberako merkatu zaharraren ondoan. Kaleko ohol egiturak eta eraikinek sortzen duten ihespuntuak sakontasun handia ematen dio argazkiari eta, aldi berean, sardineren ilarari errepararazten dio. Argazki eder honek beronek erakusten du Abaituaren lanaren kalitatea

Arrantzarako tresneria prestatzen Lo Lison. Atzean Algorta, La Galea eta erdiko planoan “Titán” garabia ikusten da olatu horma eraikitzen.

Arrantzarako tresneria prestatzen Lo Lison. Atzean Algorta, La Galea eta erdiko planoan “Titán” garabia ikusten da olatu horma eraikitzen

Irudi bizia txalupen portuan edo portu zaharrean. Eskuinaldean San Ginés txaleta, zein farolak argiztatzen duen

Irudi bizia txalupen portuan edo portu zaharrean. Eskuinaldean San Ginés txaleta, zein farolak argiztatzen duen

Gizonek, emakumeek eta umeek osatutako taldea portuko arrapalaren ondoan. Goiko eta ezkerreko bazterrean kanoi zaharra amarratzeko eskora gisa erabilia

Gizonek, emakumeek eta umeek osatutako taldea portuko arrapalaren ondoan. Goiko eta ezkerreko bazterrean kanoi zaharra amarratzeko eskora gisa erabilia

Ontziak lurreratzeko erabiltzen zen arrapalan sardinerak pilatuta arrainak deskargatzen. Jantzien tonuei begira koloreaniztuna izango zen unea. Aurreko argazkiaren leku bera

Ontziak lurreratzeko erabiltzen zen arrapalan sardinerak pilatuta arrainak deskargatzen. Jantzien tonuei begira koloreaniztuna izango zen unea. Aurreko argazkiaren leku bera

Arrainak deskargatzen. Ontzian oraindik ez dute nabigatzeko erabiltzen zuten bela kendu. Salabardoa zut jarrita zeukanez, ontziak arrainak zekartzala adierazten zuen eta Mamarigatik ikus zitekeen, arrantza eta merkaturatzeari ekiten zioten familia ugariren bizilekua bera,. Popan lema desmuntatzen, arraun eta arrantzarako tresneriarekin batera bolintxeetan gordeko zena, bestela lapurtuko zutelako. Bolintxeak zeuden lekuan gerora “El kilómetro” taberna jarriko zuten

Portuko argazki ederra, zeinetan Campo Grandeko txalet batzuk ikusten diren eta Arana jauregitxoaren estalki konikoa, La Peñota eta Bizkaiko zubia nabarmentzen diren

Portuko argazki ederra, zeinetan Campo Grandeko txalet batzuk ikusten diren eta Arana jauregitxoaren estalki konikoa, La Peñota eta Bizkaiko zubia nabarmentzen diren

1898an sortutako Real Sporting Clubaren kaseta El Abran. Santurtzi atzean duen beste konposizio landu bat

1898an sortutako Real Sporting Clubaren kaseta El Abran. Santurtzi atzean duen beste konposizio landu bat

Eta behar-beharrezkoa: Karmengo prozesioaren (lehenengoa 1907an) irudi bizia. Egun eguzkitsua zen edo hori ematen du behintzat ontzietako eguzkitakoak ikusirik. Karmengo Ama eta prozesiorako ontzi apaindua argazkiaren erdian ikusten dira

Mutikoa itsasoari begira, Santurtzi izan daitekeen kostaldean (edo ez). Argazkia hain da ederra, ezen ezin izan diogu gure herrian argazkilariak egin zituen argazki-bilduma honetan sartzeko gogoari eutsi

Eulalia Abaituari buruz informazio gehiago izateko:

  • Liburutegi nagusian:

Jiménez Ochoa de Alda, Maite, La fotógrafa Eulalia Abaitua (1853-1943). Bilbao Bizkaia Kutxa.2010 Col. Temas Vizcaínos 423/424

  • Baliabide elektronikoak:

Jiménez Ochoa de Alda, Maite,  Eulalia Abaitua (1853-1943): memoria fotográfica de nuestro pasado. En Revista Internacional de Estudios Vascos, 56 2 2011

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s