2000. urtea XIX. mendeko ikuspuntutik

09 Te puede interesar-CARLOS1899an Jean Marc Côte Frantziako artista komertzialak zigarreta-paketeak ilustratzeko txartela-sorta bat egiteko enkargua jaso zuen, non 2000. urtean ustez izango genuen bizitzaren zenbait eszena marraztu behar zituen.

Txartelak mendearen amaiera ospatzeko Frantzian egitekoak ziren jaietan aurkezteko asmoz enkargatu zizkioten baina ez ziren inoiz zabaldu, enpresak porrot egin baitzuen txartelok argia ikusi aurretik.

Argi dago gizateriaren historia aldaketa teknologikoei lotuta dagoela ezinbestez, eta horregatik lehenago edo beranduago denok pentsa dezakegu nolakoa izango den etorkizuna.

Izan ere, badira irudimena askatu eta etorkizuna irudikatu zuten idazleak. Horren adibide Mary Shelleyk 1818an idatzi zuen “Frankenstein” dugu. Handik hamarkada batzuetara Edgar Allan Poe edo Nathaniel Hawthorne ere bide horretatik ibili ziren baina zientzia fikzioak ez zuen gorenena lortu XX. mendearen hasieran Julio Verneren bidaia harrigarriak ezagutu genituen arte.

Ez dugu guk esango garai hartako aurrerapen zientifiko eta gizartean gertatutako aldaketetan oinarrituta egin zituen ilustrazio futuristak zuzenak izan  ziren ala ez. Baina zeresanik ez dago egin zituen “iragarpenak” originalak eta eder-ederrak izan zirela; goza ditzagun bada, zientzia fikziozko irakurketak gozatzen ditugun bezala.

Côtèk txunditu egiten gaitu ekarri zituen aukera aeronautiko zein islatu zituen urpeko bizitzarengatik. Suhiltzaile edo polizia hegalariak marraztu zituen, bai eta itsas hondoan diren eszena ludikoak ere, horretarako eskafandra bat baino erabili ez zuela.

policia-de-aviacion

bomberos-aereos

un-partido-de-croquet

Gainera, ekintzetan, hauek edonolakoak direla, metodo mekanikoak sartu zituen, hala nola, inkubagailu automatizatua edo nekazariak eserita erabiltzeko moduko uzta biltzeko makina bat. Etxeko lanak egiteko tresna modernoak ere erakutsi zituen edo irakaskuntza arloko aurrerapenak, zeinen arabera ikasleei ikasgaia zuzenean helaraziko zaien liburuak birrintzeko tresna baten bidez.

cria-intensiva

un-granjero-muy-ocupado

fregado-electronico

at-school

Ilustrazioak ikusiz harritu egiten gaitu egileak agertu zuen irudimen ikaragarriak eta euretako batzuek barrea eragingo badigute ere, pentsatu beharko genuke ea zer esango genukeen guk baldin eta asmatu beharko bagenu nola biziko garen 100 urte barru.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s