IRAKURAZALE KLUBAREN IV EDIZIOA

Lehenengo saioa: George Orwellen Rebelión en la Granja (Abereen etxaldea)

imagen-1-miniatura-cubierta

Irakurzale klubaren edizio berria dagoeneko abian da, Ivan Repilaren zuzendaritzapean egiten den laugarrena… Baina ondoezik dabilenez, oraingo honetan ezin izan da lehenengo saioan egon.

Hala ere, ordezko paregabea suertatu zaigu: Aixa de la Cruz, idazlea bera eta Ingeles Filologian lizentziaduna. Gainera, klubaren aurreko edizioko partaideok ondo asko ezagutzen dugu, aurreko ikasturtean berak idatzitako “Modelos animales” kontakizun-liburua irakurri eta jorratu baikenuen, saioan berak ere parte hartu zuelarik.

Aurpegi berriak eta asko dagoeneko ezagunak, Aixa kasu klubeko beteranoontzat… non berriro ere emakumeak garen nagusi.

imagen-2-aixa

Hasteko Aixak “Animal Farm” (gaztelaniaz “Rebelión en la granja” eta euskaraz “Abereen etxaldea”) liburuaren egileaz aritu zitzaigun, klasiko modernoa goitik behera. Aipatu zigunaren arabera, George Orwell idazleak erabilitako pseudonimoa zen, benetako izena Eric Blair zuen eta. Horrelaxe egin zuen idazten zituen lanek sortu zitzaketen nahigabeetatik senideak libre gera zitezen, hasierakoetan gaztaroaren gabeziaren berri eman zuen eta. Gerora ere, bere lanek polemika ikaragarria eragin zuten, eta familia horietatik kanpo utzi nahi izan zuen.

imagen-4-orwell

Idazlea ere oso ezaguna zen gure taldekide askorentzat, berak idatzitako “1984” liburua klubaren lehenengo edizioan irakurri genuen eta. Gainera azken aldi honetan telebista saio batek ospetsu egin du liburua, bertako “Anaia Nagusia” figura “1984” liburutik dago-eta hartuta.

Gure moderatzaileak esan zigun liburu horretan distopia, zientzia fikzioa, erabiltzen bazuen ere, oraingo hau alegoria bat dela: egitura sinple eta erraz-erraza erabiltzen du ezin latzagoak diren gertakizunak azaltzeko. Galdetu zigun ea genero honen beste adibiderik ezagutzen genuen , eta Bibliaz gain, beste batzuk aipatu ziren, esate baterako: “Eraztunen Jauna”, “Eulien Jauna” edo Ivan Repilaren beraren “ El niño que robó el caballo de Atila”.

Nabarmentzekoa da liburuari darion umore kutsua, gerora ere aipatu genuena egunotan egiten ari den “Bilboko barrea” jaialdiaren harira, non batzuok aurreko edizioan gurekin egon zen Sara Mesari eta Jon Bilbaori (laster gure saioetako batean) entzun ahal izan genien.

Gaur jorratzen ari garen lanean Errusiako iraultzek 1917an ekarritako gertakizunak azaltzen dira. Gainera liburu hau Bigarren Mundu Gerran idatzi zen, asaldura nagusi zen garai historiko batean.

Horrela bada, pertsonaien paraleloak topa ditzakegu: Iraultzaren hasiera iragarri zuen txerria, ideologoa, Marx edo Lenin izan liteke, Napoleon Stalin da argi eta garbi, Snowall (purgan kaltetu atera zena) Trotski da eta beste animalia batzuek beste gizarte maila batzuk irudikatzen dituzte. Boxer zaldia, zakarra baina prestua eta zintzoa, langileriaren isla da, behor kaskarin eta harroputza berriz, aristokrazia eta oligarkiarena, hasieran ez zena iraultzaren aurka azaldu, baina poliki-poliki alde batera utziz joan zena. Astoak, beti protestaka, intelektualak irudikatzen ditu, zer zebilen txarto azpimarratzen dutenak baina alde positiboak apenas aipatu (eta hori Orwellek zioen, Espainiako Gerra Zibilean fazismoaren aurka aritu ondoren, erabat erreta atera zen gizonak). Belea eliza da; txakurrak ejertzitoa, polizia edo zerbitzu sekretuak; hegaztiak edo untxiak beharbada baserritarrak, zer gertatzen den oso ondo ez dakitela.

imagen-3-personajes

Ardiek komunikabideak irudikatzen dituzte, behin eta berriro lelo txatxuak esanez eztabaida zantzu txikiena ere itotzen dutenak… Pertsonaiek egiten dituzten ekintza batzuk, adibidez etxaldeak, auzokide batzuekin lehenengo eta beste batzuekin gero, zuraren salmenta negoziatzen duen uneak Sobiet Batasunak hasiera batean Hitlerrekin egindako itunarekin du zerikusia, gero Aliatuekin batera bere aurka aritu bazen ere.

Aipatu zen ea agintari nagusi gisa txerria aukeratzea txiste hutsetik haratago doan zerbait zen eta Aixak esan zigun ziur aski arrazoia zera zela, txerriak gizakiekin antz handien duten animaliak direnez, etxaldeko animaliarik azkarrenak zirela uste izango zela eta beharbada, lotuta egongo dela iraultzen jatorria intelektualengan dagoelako ideiarekin.

Txerriak gizakiekin ia guztiz nahasten diren eszena horrek hausnarketa eragin zigun. Horrela bada, tarte batez aritu ginen botereak beti usteltzen duen ala ez eztabaidatzen.

imagen-6-cerdo

1984” irakurrita genuenok bat etorri ginen hark “Abereen etxaldeak” baino kalitate literario handiagoa zuela esatean… Baina horrez gain, lan labur honen balioa nabarmendu genuen, 100 orrialde eskasean argi eta garbi azaltzen baitigu gaurkotasunik galdu ez duen errealitate bat, eta hori guztiori baliabide gutxiz, gainera.

Aixa de la Cruzek esan bezala, Orwell izugarri kezkatzen zuen politikak hizkuntza nola instrumentalizatzen zuen jakiteak. Izan ere, eleberrian argi eta garbi azaldu zuen hori, agintarien beharrak aldatzen diren neurrian berridazten doazen leloen bidez, “animalia guztiak berdinak dira… baina batzuk besteak baino berdinago” lelo zentzunbakoa delarik leloetan txepelena.

imagen-7-mandamiento-1

Hizkuntzaren inguruko kezka honek gaur egun bizirik dirau, ongi asko konprobatu daitekeenez irratia entzun edo telebista ikusiz, adibidez egun hauetan Alderdi Sozialistak PPren hautagaia Estatu Espainiarreko gobernuko presidente izendatzeko afera horretan “abstentzio” hitza saihestu nahi duela ikusten dugunean,

Gogorarazi genuen hurrengo saiorako Gabriela Ibarraren “El comensal” liburua aukeratu genuela. Eta Elvira Navarro, berorren editorea, Aixaren laguna izateaz gain, azken egunotan oso polemikoa izan den liburu baten egilea denez (“Los últimos dias de Adelaida García MoralesVictor Erice bere senar ohiaren inguruko fikzioa), saioa errealitate eta fikzioaz hitz eginez amaitu genuen, pertsonaia errealen inguruan idazteaz zilegi zen ala ez izan genuen amaierarako mintzagai nagusi.

Amaitzeko Aixak liburu bat gomendatu zigun: Angela Carterren “La cámara sangrienta y otros cuentos” hain zuzen.

Tira, beti bezala, kontu-kontari eman genuen saioa konpainia ederrean. Hilaren 18an berriro elkartzeko irrikaz agurtu genuen elkar, egun horretan Ivan izango dugularik gurekin Ibarraren “El comensal” liburuaz solasean aritzeko.

Han egongo gara eta beti bezala, zuei kontatzeko prest.

Ana G.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s