Sestaoko La Galana korridore etxea

Enrique Chávarri, “El galán” ezizena zuena, etxe horretan bizi izan omen zen eta hildakoan bere alargun gazte eta ederrak, elezaharrak dioenaren arabera, ondasunak eta ezizena jarauntsi omen zituen.

Zirt edo zarteko emakumea izan omen zen; izan ere etxeak hartu zuen bere ezizena. Bizkaian korridore etxe gutxi dago eta bat Sestaoko Nicolás Ormaetxea kaleko 1. zenbakian dago.

La Galana 70eko hamarkadan. Irudiaren iturria:Sestao en el recuerdo

La Galana 70eko hamarkadan.
Irudiaren iturria:Sestao en el recuerdo

Kontua da XIX. mendearen azken herenean ezkerralde eta meategi eremuko meatzari eta langileentzako etxebizitza gabezia arazo larria zela.

Indar handiz zetorren burgesiarentzako jauregi eta etxebizitza ugari zegoen, Santurtzin ondotxo zekitenez, egunero eraikitzen hasten baitziren txaleten bat.

La Galana, gaur egungo egoera Irudiaren iturria: Sestaoko Udala

La Galana, gaur egungo egoera
Irudiaren iturria: Sestaoko Udala

Barakaldo, Sestao eta, hein batean, Portugaletera etortzen zen jende andanari ostatu emateko, berriz, arazo handia zegoen, ezin omen zelako lehenago meatzariekin egin zena egin, hots, barrakoi handietan sartu.

Herriko negozio-gizon azkarrak arin ibili ziren eta zorua, lur espekulazioaren erruz, oso garesti jarri zen. Ahalik gehien eraiki behar zen ahalik eta metro koadro gutxienetan.

La bomba kaleko etxea, (Barakaldo), desagertu zena. Irudiaren iturria: El rincóndelorea

La bomba kaleko etxea, (Barakaldo), desagertu zena.
Irudiaren iturria: El rincóndelorea

Proposatu ziren irtenbideetako bat honelako etxeak eraikitzea izan zen, hots, XVII. mendeko Madrilen sortu ziren “corralas” izenarekin ezagunak zirenen antzekoak. Hala ere, gure kasuan ez dago barruko patioa eta balkoi jarraiak kalera begira daude.

Etxe mota honetan gune komunak ahalik eta gehien murrizten dira, atari eta eskailera bakarra dago eta etxeetara kanpoko balkoietatik sartzen da.

Los Corredores etxea, desagertutakoa, Rivas kalean (Sestao). Hemengo saltoki batean hasi ziren Sestaoko sozialistak biltzen. Irudiaren iturria: socialistasdebizkaia.com

Los Corredores etxea, desagertutakoa, Rivas kalean (Sestao). Hemengo saltoki batean hasi ziren Sestaoko sozialistak biltzen.
Irudiaren iturria: socialistasdebizkaia.com

Horrelako etxeak, lantegietatik hurbil eraikitakoak eta alokairuan hartzeko egindakoak, ugari ziren gure inguruan, “La Galana” gure egunetara heldu den ezkerraldeko ale bakarra izanik. Eta jarrai dezala.

 

"La Corrala" Mesón de Paredes kalerako patio zabala duena (Madril), 1977an Monumentu Babestua izendatua. Irudiaren iturria: Wikipedia

“La Corrala” Mesón de Paredes kalerako patio zabala duena (Madril), 1977an Monumentu Babestua izendatua.
Irudiaren iturria: Wikipedia

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s