Geuk eta gure irakurleek gomendatzen ditugunak

01 Recomendaciones-PRIMERO CARLOS

Irakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez

liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu. Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.

 

03-imagen-1-la-brigadaLa brigada de Anne Capestan 

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. La brigada de Anne Capestan /  Sophie, Hénaff. 301 or.

Anne Capestan polizia gazte eta bizia da. Garai batean nagusia izan zen polizia-etxean baina oraindik argitu gabeko egoera batean gizon bati tiro egin ondoren kargutik kendu zuten. Pariseko Polizia Judizialaren egoitzara itzultzen denean bere karreraren inguruko azken erabakia jasotzera, oraingo nagusiak jakinaraziko dio brigada berezi baten buru jarri duela. Laster jakingo du nortzuek osatzen duten izenik, autorik eta armarik gabeko brigada hau: mozkorti batek, idazle bitxi batek – eta bere txakurrak-, galduta dabilen informatiko batek eta gafe batek… Itxuraz interesik ez duten bi kasu izango ditu zain: etxeko sofan hilda aurkitu duten emakume batena eta ibaian tiroa jaso duen erretiratu bat.

Polizia-literaturako Arsène Lupin saria eta Serieetako Polar saria

04-imagen-2-chillida-y-yoChillida y yo

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Chillida y yo / Eli Landa .56 or. (8-12 urte)

Orain arte ikusi ditudan arte-lan gehienak museoetan zeuden. Zergatik daude orduan Txillidaren obra asko kalean? Zergatik bere eskultura asko daude burdin, harri edo betoiz eginda? Zergatik erabiltzen zuen hainbestetan beltza kolorea? Hamaika dira argitu beharreko misterioak.

Horrela aurkeztu digu Eli Landak sortutako Ainhoa pertsonaiak “Txillida y yo” lana, 56 orrialdeko album handia (30,50 x 22cm), non ume zein helduoi ibilbide bat eskaintzen zaigun Eduardo Txillidaren bizitza eta lanean zehar.

Ainhoaren kontakizuna irakurrita, umeek gehien maite duten partea dator: jolasa. Izan ere, Concetta Probanza eta Borja Muñoz diseinatzaileek jolasa eta sormenaren bidez eskultore handi honen lana ezagutaraziko dute.

ALBERDANIA argitaletxeak pozik sartu du liburu hau bere katalogoan, umeek gure herriko artista garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutu eta lagundutako irakurketaren plazera gozatzeko aukera izan dezaten.

05-imagen-3-barriereSonates pour le violoncelle avec la basse continue

Liburutegi Nagusiak gomendatua /  Liburutegi Nagusia. Sonates pour le violoncelle avec la basse continue [Soinu grabazioa] / Jean Barrière. Disko bat (CD-a)

Bada uste duena frantziarrek ez zutela biolontxeloaren soinua onartu, bertan zango-biola jotzaile eta konpositore bikainak zeudelako, aristokraziak gogokoago zuelako biolaren familiaren soinua eta frantziarrek ez zutelako orokorrean kultura italiarra maite, hau da, biolontxeloaren sorlekuaren kultura. Baina egoera aldatu egin zen 1707an Bordelen jaiotako Jean Barrière musiko ilunaren musikari esker, bera baita biolontxelorako lanak argitaratu zituen lehenengo konpositore frantziarra.

Disko hau duela 14 urte argitaratutako baten jarraipena da baina hura baino zabalagoa, biolontxelorako bost sonata ez ezik, beste musika-tresna batzuetarako lanak ere eskaintzen ditu eta. Bruno Cocset eta bere taldearen lana ere bikaina da eta musikari malenkonia, sentsualitatea eta nolabaiteko dramatismoa darizkio. Biolontxelorako egindakoa, berriz, maisutasunez jotzea eskatzeaz gain, italiarra da goitik behera, ez da inola ere garai hartako frantziarren oso gogokoa.

Ride ‘til I die; The hard stuff

Liburutegi Nagusiak gomendatua /  Liburutegi Nagusia. Ride ‘til I die [Soinu grabazioa] ; The hard stuff / George Thorogood and The Destroyers. Disko bi (CDak)

George Thorogood & The Destroyers Delawareko (AEB) blues eta boogie rock taldea da. Batez ere Txikagoko blues eta besteak beste, Willi Dixon, Bo Diddley, Howlin’Wolf eta Chuck Berryren rock and rollaren eragina jaso du.

Oraingo honetan bakar bat gomendatu beharrean, bi gomendatu ditugu bi soinu-tresnaren edizio bateratua da eta. “Ride’till I die” (2003) diskotik hurrengo hauek azpimarratu nahi ditugu: “American made” rock and roll entzutetsua, “The fixer” blues gordina edo diskaren izen bereko kanta, guztietan azkena. “The hard stuff” diskoa (2006) ere energiaz eta ondo egindako musikaz beteta dator eta horren adibide garbia ditugu “Rock party”, “Dynaflow blues” (Johnny Shines) edo “Give me back my wig” (Hound Dog Taylor) kantak.

Ex Machina

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Ex Machina [Ikusentzunezko materiala] / Alex Garland. (2015). Disko bat (DVDa)

Nathanek, programatzaile aberats berezitxoa bera, Caleb bere enpresako langilea kontratatuko du berarekin mendian astebete eman dezan, tartean Nathanen azken sorkuntza sartuta dagoen azterlan batean parte hartzeko helburuz.

“Garlandek filmaren gidaritza ederra eta fina egin du, garai digitaleko “Frankenstein” dela esan daiteke, sexuen arteko gerra bailitzan diseinatua (…) kamara-pieza soila eta aparta da”Guy Lodge: Variety

“Zorrotza bezain dotorea, zurruna eta klaustrofobikoa da eta ederto asmatzen du satira eta thrillerra uztartzen. “Ex Machina” filmean bereziki aktoreen lan bikaina nabarmendu beharra dago”Roger Salvans: Fotogramas

Oscar sarien irabazlea efektu berezi onenen atalean.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s