1911 eta 1938 bitartean argitaratutako aldizkaria izan zen “Mundo Gráfico”, Espainiako ospetsuena izan zen eta argitaraldi handiena izan zuen.
Astekaria asteazkenetan kaleratzen zuten eta lehen orrialde nabarmena izaten zuen aktoreak, zezenketariak edo uneko pertsonaia ospetsuen estudioko argazkia ateratzen zuelako, oro har, koloretan.
Irakurleek aldizkariak zituen berrogei orrialdeetan zehar argazkiak, karikaturak, umorezko biñetak eta askotariko artikuluak zituzten (ohiturak, bidaiak, artea, moda, kirolak, dibulgazioa, nazio eta nazio arteko politika, ikuskizunen kritikak, antzerki eta zezenketa, eguneko eta gertakarien berriak…), bai eta narrazio laburrak eta neurtitzak ere.
Aldizkariak diseinu grafiko modernoa izan zuen eta argazkiak orrialdeetako % 90 betetzera heldu ziren. Milaka argazki hauen artean Santurtzin izaten den Karmengo Amaren itsas prozesiokoak daude.
1917ko argazki hau San Jorge elizako beiratea diseinatu zuen artistaren iturria izan omen zen.
Liburutegi Nagusia (E.B.C.)