Irakurle klubaren edizio berria

12 Club de LecturaUrriaren 4an Irakurle Klubaren edizio berria hasiko da eta aurreko edizioetan bezala

Liburutegiko karneta duten herritarrei irakurketaren plazera handitzea helburu duen ekintza batean parte hartzeko aukera emango zaie. Horrela bada, parte-hartzaileek, klubaren bidez, liburuei buruzko ikuspuntua partekatuko dute horretarako egingo diren solasaldietan.

club-de-lectura

Aurten astearteetan egingo da. Hortaz, urriaren 4tik otsailaren 7ra arteko astearteetan Ivan Repila dinamizatzaile bikainaren gidaritzapean egingo diren 8 saioetan parte-hartzaileak liburu jakin batzuei buruz arituko dira. Saioak 18:15ean hasi eta 20:15ean amaituko dira.

Ekimen honetan parte hartu nahi baduzue, Liburutegi Nagusira jo beharko duzue irailaren 19 eta 27aren artean izena emateko. Zozketa irailaren 28an egingo da, goizeko 10:00etan Liburutegi Nagusiko umeentzako atalean. 30 zenbaki aterako dira, lehenengo 20ek plaza lortuko dute eta gainerako 10ekin erreserbarako zerrenda osatuko da. Zozketaren emaitza sareko liburutegietan jarriko da ikusgai eta interesatuei telefonoz jakinaraziko zaie.

Irakurketa klubean parte hartzearen truke 8€ ordainduko dira eta ordainketa irailaren 29 eta 30ean egin beharko da.

libros-del-club

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo gure webgunera.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s