INAUGURAZIOAK SANTURTZIN: Eskola bat eta hilerri bat

cementerioKrisia hasi zenetik inaugurazio gutxi izaten dugu eta dagoeneko ez ditugu politikariak, gizon handiak (1) eta nagusiak zintak mozten edo maketak aurkezten ikusten, ez eta…

lehen harriak jartzen edo jendearekiko harremanen arduradunei bururatzen zaien bestelako zeremoniarik burutzen ere. Faltan ditugu sasoi haiek, alajaina!

Eskola bat

Eta zer hobe eskola bat baino, inori kalterik egiten ez diona eta mundu guztiak txalotzen duena. Eta horri ekin zion Aurora Vildosola herriko ongileak, Aranaren alarguna bera, Hijas de la Cruz Eskolari handituko zuen egoitza bat emanez.

Bada, ez gaude etsitzeko prest eta, garai hobeen zain gauden bitartean, denboraren makinan sartuko gara gure herrian izan diren inaugurazio garrantzitsuak biziberritzeko.

Irudiaren iturria: “El Liberal”

Irudiaren iturria: “El Liberal”

1930eko maiatzaren 19an, astelehena, izan zen inaugurazioa elizak erabili ohi duen hotsandiaz egin zen: meza instituzioaren kaperan eta prozesioa Murrieta etorbidean (2) Mahastieta kalean daukan sarreraraino. Eta oso prozesio ikusgarria izan zen benetan; izan ere, gurutze goratuaren atzetik gotzaina eta herriko elizgizon guztiak joan ziren, Udalbatza eta Aurora eta Carmen Vildosola andreak Eskolako nagusiarekin batera eta horien ostean ikasle guztiak. Hori guztia Udal Bandaren hotsera, garai haietan izan bazen eta prozesioaren bukaeran zihoan.

Eraikina heldutakoan gotzainak egoitza bedeinkatu zuen, neskatoen abesbatzak, Bandari txanda hartuta, ekitaldiari buruzko kantak abesten zituen bitartean. Eta jarraian eta egoitza berriaren balkoitik gotzainak eta alkateak hitzaldi bana bota zuten. Eskolako neska batek errezitatutako olerki txalotuak bukaera eman zion ekitaldiari.

Egoitza gaur eguneko egoeran. Ikusten den bezala eta kanpoaldean eta, hesia kentzeaz aparte, kanpoaldean ez da aldaketarik izan. Atzean dagoen “Oráatarren etxea” ez da “El Liberal” egunkariko argazkiko jatorrizkoa, estiloa mantentzen duen eta gerora egindako eraikuntza baizik.

Egoitza gaur eguneko egoeran. Ikusten den bezala eta kanpoaldean eta, hesia kentzeaz aparte, kanpoaldean ez da aldaketarik izan. Atzean dagoen “Oráatarren etxea” ez da “El Liberal” egunkariko argazkiko jatorrizkoa, estiloa mantentzen duen eta gerora egindako eraikuntza baizik.

Eta eguna ganorazko inaugurazioak bukatzen diren modura bukatu zen, hots, Vildosola ahizpek agintari politikoei eta elizgizonei eskainitako oturuntzarekin.

Eta hilerri bat

Botere politikoa erlijiosoa baino gutxiago ez zuelako izan nahi edo garaia zelako edo inaugurazioak egiteko kontua horrelakoxea delako, behin hasita ez duzu gelditzerik, biharamunean, hau da, maiatzaren hamabian, asteartea, hilerritan joan ziren udalekoak. Zaharra itxi eta berria, horren beharrezko eta atzeratua, inauguratu zuten Vicíoko zelaigunean eta handik aurrera hortxe izan da.

Itxitako hilerria, Kabiezeserako bidean, Zahar-etxe eta eskolaren artean. Irudiaren iturria: “Santurtzi 1900”

Itxitako hilerria, Kabiezeserako bidean, Zahar-etxe eta eskolaren artean.
Irudiaren iturria: “Santurtzi 1900

Berriz ere meza, eta igandekoarekin baziren hiru jarraian, oraingo honetan hilerri zaharreko Kaperan, Murrietak eraikitakoa bera. Eta udaleko Bandaren atzetik (a zer nolako bolada zeramaten gixajoek) handik Kabiezeseraino, aldapa igota, eta instalazioak bedeinkatu eta inauguratu.

Oraingo honetan ez dago jasota inolako oturuntzarik, ez dakigu zergatik, udaleko diru-kutxaren egoera ez zelako ona, aurreko egunean Vildosolatarren jauregian bete-beterik bukatu zutelako edo inauguratutako instalazioen izaeragatik ez zelako egokia; izan ere, panteoiak gozozale eta jatunez beteta omen daude eta balio izan zuenarekin ez zen oso ideia ona ireki bezain pronto betetzea.

Gertakari bitxi hauek ziren bitartean, santurtziarrek betikoarekin segitzen zuten.

Arrantzontziek 800 arroa antxoa porturatu eta 4 eta 6 pezeta bitartean saltzen zuten arroa.

Meza erdian Angeles Malo neskatoa elizan jausi eta ukondoa apurtu zuenez, Basurtoko Ospitalera eraman zuten.

Sei urteko José Luis Torres mutikoa kalean jausi -ikustekoa zen haurrek nolako lanak ematen zituzten- ,ezpaina apurtu eta Sorospen-gelara joan behar izan zuen.

Eta Francisco Calderón jaunak, Francisco Abad jaunak eta Guillermo Martínez jaunak egokitzat jo zuten Mahastietan labankadaka ibiltzea, lehenengoa Sorospen-gelara joan behar izan zuelarik ipurmasailetan zituen zauriak sendatzera. Ez zuten inauguratu berri zegoen hilerria estreinatu behar izan.

OHARRAK

1 Zein ote da  gizon handi eta nagusi hitzen femeninoa?

  1. Konturatuko zineten ez zela inolaz ere biderik laburrena, kaperatik egoitza berrira Eskola zeharkatuz joan zitekeelako. Argi dago aukeratutako bidea itxurosoagoa eta ikusgarriagoa zela.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s