GURE IRUDIA: Alberto Arrúeren sardina-saltzailea.

sardinera-arrueAlberto Arrue, (Abando1878-1944), Arruetarren nagusiena da. Familian, Albertoz gain,

José, Ricardo eta Ramiro anaiak zeuden. Albertok Bilboko Arte eta Ofizioetako Eskolan ikasi zuen Guinea eta Arámburu irakasleekin. 1894an Epalzaren alargunak ostatu eman zion eta Madrileko San Fernando Goi-mailako Arte Ederren Eskolan ikasi zuen. Gerora, Bizkaiko Diputazioak diru-laguntza eman eta hainbat herrialdetatik bidaiatu zuen: Erroma, Paris, Marsella, London, Bordele, Argentinako Errepublikan, eta abar.

Azkenik Bilbon kokatu eta arte plastikoetako munduan ibilbide luzea jorratu zuen.

Alberto Arrúe Irudiaren iturria: Auñamendi

Alberto Arrúe
Irudiaren iturria: Auñamendi

Euskal Herriko eszena eta ohituren margolari bikain gisa da ezaguna. Bere lan zabalaren artean El Liberal egunkariaren irudiak, zenbait antzezlanen dekorazioa, pastel margolanak eta grabatzeak eta iragarkietako marrazkiak eta kartelak daude. Euskal gai, eszena eta pertsonaiei buruzko hainbat margolan egin zuen: arrantzaleak, baserritarrak, ijitoak, erromeriak…, beti giza irudia  nabarmenduz.

Bere margolan ezagunenak hurrengo hauek dira: Retrato de Tomás Meabe, Retrato de Juan de la Encina, La vuelta de la romería, Caridad, Pescadores vizcaínos, Lola, Fray Juan de Zumárraga (Bizkaiko Diputazioak eskatu zion irudia Gernikako Batzar Etxeko Euskaldunen Galeriarako), Aldeanos de Arratia (Bizkaiko Diputazioaren bilduman dagoena) eta Pescadora (Gasteizko  Museoarena).

Pescadores vascos. Olio margolana, 1918 Irudiaren iturria: Bilboko Arte Ederren Museoa

Pescadores vascos. Olio margolana, 1918
Irudiaren iturria: Bilboko Arte Ederren Museoa

“Gure Irudia” ataleko sardina-saltzailearen irudia “El Liberal” egunkarian agertu zen eta garaiko estereotipo ugari ditu: edertasuna, gaztetasuna eta arintasuna, saskia “sorkin” finko jarririk eta esku batez helduta beste eskua gerrian dagoen bitartean, oinutsik eta abarketak gerrian eskegita ez gastatzeko.

Sardinera. Alberto Arrúe Irudiaren iturria: “El Liberal”

Sardinera. Alberto Arrúe
Irudiaren iturria: “El Liberal”

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s