Victor Rita baporearen eztanda. Santurtzi astindu zuen drama.

06 IMAGEN 4-restos-web1920ko ekainaren 17an, goizeko 9etan Santurtzitik heldutako telefonema bat jaso zen Itsas Komandantzian. “Goizeko lauretan Victor Rita baporeak eztanda egin du. Hiru eskifaikide hil egin dira, gainerakoak bizirik atera dira”.

Horiexek izan ziren herria astindu zuen santurtziarren oroimenean denbora luzez bizi izan zen gertakizunari buruzko lehenengo berriak. Ordutik hona joandako urte luzeek, hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako emigrazio handiek eta ordutik bizi izandako aldaketa soziologikoek lausotu egin dute orain gogora ekarri nahi dugun gertakizuna.

Victor Rita baporea

XX. mendearen hastapenak ziren lurrunezko arrainontziak gure portuetan ikusten hasi ginenean eta laster hartu zioten aurre belaontziei. Victor Rita baporea 1915ean eraiki zen Ondarroako ontzioletan, ziur aski Candido Arriola edo Bitor Urrestirenean, biak ala biak 15-17 m luze eta 17 edo 18 tm desplazamendu diren ontzietan espezializatuak ziren eta.

1915eko baporea Irudiaren iturria: “Arrantzaria” Juan Carlos Arbex

1915eko baporea
Irudiaren iturria: “Arrantzaria” Juan Carlos Arbex

Celso Fernández zen baporearen jabea eta Sebastian Durañona patroia zuen bazkide. Bapore horrek antxoa, sardina eta bisigurik onenak lortzen omen zituen, baina benetan egin zen ezagun 1920an Castroko Jupiter ontziarekin batera, bi masta eta 200 tm-ko Douglas Adam pakebotea laguntzera bildu zenean, zein atoian eraman zuten kanpoko portura arte.

Bapore-arrainontziaren barruko antolamendua Irudiaren iturria: “Arrantzaria” Juan Carlos Arbex

Bapore-arrainontziaren barruko antolamendua
Irudiaren iturria: “Arrantzaria” Juan Carlos Arbex

Eskifaia

Egia da portu guztietako arrantzaleek ezbeharrak jasan dituztela noiz edo noiz, baina oraingo honetan zenbait faktore batu ziren, istripua are mingarriago eginez. Batetik, istripua ez zen itsaso zabalean gertatu, portuan baizik, herriaren bihotzean; bestetik, hildakoak anaiak ziren eta patroiaren lobak, izan ere, berarekin bizi ziren Mamarigan ama hil ostean. Hurrengo hauek ziren: Marcos Sebastián Durañona, 23 urteko makinista eta honen anaiak Ulpiano eta Celedonio, 24 eta 18 urtekoak hurrenez hurren.

Marcos, Ulpiano eta Celedonio Sebastián Durañona anaiak, istripuan zendutakoak. Irudiaren iturria: Eugenio Rodriguezen artxibotik hartuak

Marcos, Ulpiano eta Celedonio Sebastián Durañona anaiak, istripuan zendutakoak.
Irudiaren iturria: Eugenio Rodriguezen artxibotik hartuak

Gainerako kideak, den-denak santurtziarrak, onik atera ziren. Une hartan hurrengo gizon hauek zeuden ontzian: Marcos Durañona, 44 urteko patroia eta Angel Gregorio Garcia (26 urte) eta Ramon Sarasua eskifaikideak. Emilio Ruiz ere hor zebilen lanean, baina egun horretan ez zen itsasoratu Bilbon zeregin batzuk zituelako.

Istripua, Victor Rita baporearen Angel Gregorio García arrantzaleak kontatuta

       Tira, ni hirurak eta laurdenetan irten nintzen etxetik, nire kideak bezala, ontzira igotzeko. Hiru eta erdietan denak geunden han, egunero bezala antxoa eta sardina harrapatzeko prest.

     Ontzian itsasoratzeko lanak prestatu ondoren, aingura txikia igotzeko agindua jaso genuen. Ontzia amarretatik askatu eta branka portuaren barruko alderantz jarri genuen.

    Posizio horretan geundela, San Ignacio traineruak atoian eraman zuen gure baporea eta birarazi egin zuen itsasoratu zedin.

     Gure ontziak brankako biratzea eginda zuenean, traineruak alde egin zuen. Makina martxan jartzen saiatu ginen eta orduan, lelotuta bezala utzi gintuen eztanda izugarria gertatu zen. Ni hamabi edo hamalau metro gora bota ninduen eta uretara erori nintzen.

Victor Rita baporearen hondarrak Santurtziko arrantza portuaren arrapalaren ondoan. Irudiaren iturria: Eugenio Rodriguezen artxibotik hartua.

Victor Rita baporearen hondarrak Santurtziko arrantza portuaren arrapalaren ondoan.
Irudiaren iturria: Eugenio Rodriguezen artxibotik hartua.

    Nik igeri egin nuen eta itsasoaren ur freskoari esker nire onera etorri nintzen poliki-poliki. Oraindik erdi-lelotuta gure ontzia, bitan zatituta, hondatzen ari zela ikusi nuen, inongo arrastorik utzi gabe.

    Nigandik gertu, bi eskifaikide ikusi nituen, igerian ere bai eta laguntza eske. Bata gure patroia zen.

     Denok heldu ginen itsas-bazterrera igerian.

    Lehorreratu ginenean lagunak genituen zain, eta zoriondu egin gintuzten ezbeharretik onik atera ginelako.

    Gure ontziak izandako eztanda lazgarriaren berri eman ostean, adierazi ziguten miraria izan zela bai gu, eta bai San Ignacio traineruko kideak eztandatik bizirik atera izana.

     Nasaren muturreko itsas-argitik gertu, gure baportxoaren kaparatxoa (1) erakutsi ziguten, zein galdararen eztandak haraino bota zuen, hau da, eztanda gertatu zen tokitik berrogei edo berrogeita hamar metrora.

     Hirurok itsas-bazterrean elkartu ginenean, besteak hilda zeudela hasi ginen pentsatzen.

    Bizirik atera ginenon artean gure patroia zegoen. Besarkatu egin genuen. Ezin zuen ezta hitz egin ere, esan zigun ez zegoela zaurituta.

      Baina hiru lobak, Durañona anaiak, desagertu zirela jakin zuenean atsekabe handia hartu zuen eta etxera eraman behar izan genuen. Han oheratu egin zen erabat nahigabetuta. Negar batean zegoen gizagaixoa.

Eztandaren arrazoiak eta ondorengo erreakzioak

Eztandak zuloa ireki zuen ababorrean hondora azkar eramanez. Baina ez zen inoiz zehatz-mehatz jakin zerk eragin zuen Santurtzi osoan entzun zen eztanda ikaragarri hau. Beharbada galdaran zegoen gehiegizko presioak eragin zuen, edo ur faltan zegoenez, gori-gori jarri eta eta ur gehiegi isuri zitzaiolako… batek daki.

Hildakoei egindako hileta-elizkizuna. Argazkia okerreko data eta guzti zabaldu da herrian Irudiaren iturria: Eugenio Rodriguezen artxibotik hartua.

Hildakoei egindako hileta-elizkizuna. Argazkia okerreko data eta guzti zabaldu da herrian
Irudiaren iturria: Eugenio Rodriguezen artxibotik hartua.

Udaletxeko bandera makila erdian egon zen eta herriko etxeetan xingola beltzak eskegi ziren. Arrantza bertan behera geratu zen dolu gisa.

Hildakoak San Pedro arrantzale-kofradiakoak zirenez, kofradiak diru-bilketa egin zuen familiari laguntza eman eta hileta-elizkizunak ordaintzeko. 1.000 pezeta jarri zuen eta udalak ere kopuru bera jarri nahi izan zuen, 1.000 pezeta alegia. Baina bildutakoa ez omen zen nahikoa izan, uztailaren amaiera aldera berriro diru-bilketa egin baitzen familiari laguntzeko: “aita mindua eta honen alaba gaixoak”.

(1) Karapatxoa dortoka eta beste animalia batzuen oskolari deitzen zaio eta hemen, honekiko antza dela eta, izen hori jartzen zaio makina eta galdara babesteko erabiltzen den danborrari, zeinetan tximinia ateratzen den.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s