UDATIARRAK SANTURTZIN (II)

Matilde Orbegozo Jugo eta Diego Mazas Torre

Diego MazasDiego Mazas Bilbo aldeko merkatari aberastuak landa-etxe bat eraiki zuen Santurtzi eta Portugalete arteko mugan eta “Peñota” izena jarri zion. Bera da inguru honetako etxebizitza literarioenetako bat, izan ere,

bertan du jatorria gaur egun arte heltzen den letretako familia ezagun batek.

Diego Mazas (1867-1925)

Alde batetik, Don Diego dugu, zeini dirua aitarengandik etorri zitzaion, Santa Ana de Bolueta enpresako sortzailea izan baitzen. Honek ere eraikitzea zuen gogoko, horren adibide Bilboko “Mazas etxea” dugu, Albiako lehenengo pisu-eraikina. Diego semea merkataria ez ezik, gizon kultua ere bazen. Izan ere, “Hermes” aldizkarian idatzi zuen, garai hartako euskal intelektualen aldizkari ospetsuan, eta horrez gain, Bilboko “El Sitio” sozietatean ere zenbait hitzaldi eman zituen.

Diego Mazasen erretratua, Juan de Barroetak egina Irudiaren iturria.: El Mareómetro

Diego Mazasen erretratua, Juan de Barroetak egina
Irudiaren iturria.: El Mareómetro

Matilde Raimunda de Orbegozo y Jugo (1837-1891)

Matilde andrea, Unamunoren lehengusina, olerkigintzan eman zituen lehen urratsak. Gero Gertrudis Gómez de Avellaneda idazle kubatar eta feminismoaren aitzindariaren ildoa jarraitzen saiatu zen. Gertrudis dagoeneko ospetsua zen Matilde gazteak ezagutu zuenerako. Horrela hasten da eskaini zion olerkia:

¿Cómo osaré silvestre fierecilla
alzar la frente mustia y ruborosa
si más mi escaso mérito me humilla
viéndome al lado de brillante rosa?

23 urte zituela ezkondu eta olerkigintza utzi zuen, nahiz eta ordura arte ez zuen asko idatzi eta idatzitakoa bereziki erlijiosoa zen. Jakin badakigu Peñotako etxetik, herrian “Mazas txaleta” izenaz ezagutu izan den horretatik, garai hartako idazle ugari pasatu zirela, besteak beste Pedro Antonio de Alarcón edo Antonio Trueba.

Benito Perez Galdosek horrela deskribatu zituen ahizpak “Lutxana” izenburupean idatzi zuen gertaera nazionaletako batean:“(…) las niñas (…) Orbegozo. Señoras y señoritas de la clase mayorazguil, las del patriciado comercial, las de los menestrales y tenderos (…)”. Argi dago On Benitok bazekiela eztena nola sartu, ez zuen asmo onik, ez!

Matilde Orbegozo y Jugo Irudiaren iturria.: Euskal Museoa

Matilde Orbegozo y Jugo
Irudiaren iturria.: Euskal Museoa

Joaquín Mazas Orbegozo (1860-1890)

Olerkariaren semea. Madrileko El Globo eta Bilboko El porvenir vascongado egunkarietan hasi ginen ezagutzen kazetari gisa. Bizkaiko Diputazioak Jaurerriko artxibozain eta kronikagile izendatu zuen 1889an (Miguel de Unamunok ere izan zen lanpostu horretarako hautagaia). Baina ez zuen artxibozain eta kronikagile gisa aztarna handirik utzi, hurrengo urteko martxoaren 23an zendu baitzen.

Rafael Sánchez Mazas (1894 1966)

Peñotako txaleta ederra zen, sarbide zuzena zuen El Salto hondartzara. Bertan ibiliko zen bainuan Rafael Sánchez Mazas, Rosario Mazasen semea eta beraz, Matilderen iloba, Santurtzira uda ematera etortzen zenean. Rafael intelektual frankista taldeko kideetako bat izan zen, falangista hasiera-hasieratik, izan ere, falangearen “Cara al sol” ereserkiaren hitzak idazteko laguntza eman zuen. Idazle gisa “Pequeñas memorias de Tarin” liburua idatzi zuen lehenengo eta berrogeita hamarkadatik aurrera “La vida nueva de Pedrito de Andia” (1951), “Cuatro lances de boda” (1952) eta “Las aguas de Arbeloa y otras cuestiones” (1956).

Javier Cercasek Rafaelek guda zibilean bizi izandako gertakizun bat erabili zuen 2001ean argitaratutako “Soldados de Salamina” libururako, gero zinemarako bertsioa egin zelarik David Truebaren zuzendaritzapean.

Rafael Sánchez Mazas Irudiaren iturria: Wikipedia

Rafael Sánchez Mazas
Irudiaren iturria: Wikipedia

Rafael Sánchez Ferlosio (1927-)

Aurrekoaren semea izan zen eta eleberrigile, saiakeragile, gramatikalari eta hizkuntzalari ezaguna. Eleberrigile gisa “Berrogeita hamarren belaunaldia” izenez ezagutzen den taldearen barruan sar daiteke. 2004an Cervantes saria jaso zuen eta 2009an letren sari nazionala.

Espainia aldeko literatura mundua irauli zuen “El Jarama” eleberria berea da. 1955ean Nadal saria jaso zuen eta hurrengo urtean kritikaren saria.

Rafael Sánchez Ferlosio Irudiaren iturria.: http://pasenylean.com/

Rafael Sánchez Ferlosio
Irudiaren iturria.: http://pasenylean.com/

Chicho Sánchez Ferlosio (1940-2003)

Jose Antonio Julio Onésimok (izen ederra jarri zion aitak bataioan, uste dugu argi uzteko zein zen bere hautu politikoa) aitak txarto egindakoak zuzendu eta olerkirako zuen iaiotasuna Francoren aurkako kantak konposatzeko erabili zuen. Euretako asko ez zituen berak grabatu, Joan Baezek, Soledad Bravok, Victor Jarak, Quilapayúnek, Amancio Pradak edo Joaquín Sabinak baizik. Hurrengo hauek dira kanta ezagunenetako batzuk: Gallo rojo gallo negro, La hierba de los caminos, La quinta brigada edo A la huelgaKantekiko estekak youtuben.

Chicho Sánchez Ferlosioren “A contratiempo” albumaren azala Irudiaren iturria: rebeldemule.org

Chicho Sánchez Ferlosioren “A contratiempo” albumaren azala
Irudiaren iturria: rebeldemule.org

Eta den-dena Bilboko etxe batean eta Peñotako txalet honetan eratu zen, Santurtzin.

 Mazas txaleta Peñotan. Garai hartako postala

Mazas txaleta Peñotan. Garai hartako postala

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s