New Yorkeko liburutegi publikoak doan deskargatzeko 200.000 irudi argitaratu ditu

New Yorkeko liburutegi publikoak 200.000 bat irudi eskegi ditu. Denetiko irudiak dira eta denon esku daude doan erabili eta partekatzeko.

Formatu digitalean daude eta bertan denetiko artxiboak aurki ditzakegu XI. mendeko irudi digitalizatuak, 30eko hamarkadako argazkiak, 180.000 esku-izkribu, ilustrazioak, kartelak, mapak, argazkiak, partiturak, litografiak eta postalak, besteak beste. Horiek guztioriek eta gehiagok osatzen dute sekulako irudi-bilduma hau.

Bildumak

Bereizmen handiko formatuan daude denon esku doan, deskargatzeko inongo oztoporik gabe. Irudiak mendeka, koloreka, generoka eta bildumaka daude antolatuta.

Ez da inolako baimenik eskatzen. Bertan sartu, kuxkuxeatu, zer interesatzen zaigun ikusi eta huraxe hartu, hori besterik ez.

Irudi-bilduma txundigarri honetan murgildu nahi baduzue, sartu zaitezte  digitalcollections.nypl.org webgunean.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s