Muñatones Gaztelua, gotorleku bandokidea

Ez da ondoan daukagun Muskizera txangoa egiten dugun lehen aldia eta azkena ere ez da izango. Gaurkoan, Muñatones Gaztelua bisitatuko dugu

Gazteluak gaur egun duen itxura XIV. eta XV. mendeetan burutu ziren eraikuntza-aldien emaitza da.

Muñatones Gaztelua. 1. eraikuntza-aldia. Irudiaren iturria: Bizakaiko Foru Aldundia

Muñatones Gaztelua. 1. eraikuntza-aldia.
Irudiaren iturria: Bizakaiko Foru Aldundia

Lope de Salazar familiaren aberastasunari esker, Juan López de Salazarrek eta Inés de Muñatonesek 1339an agindu zuten eraikitzen hastea. Eraikitako jauregia oso toki estrategikoan zegoen, garai hartako ibai-kaia eta Portugaletetik Castro Urdialesera zihoan bidearen artean, hain zuzen.

Muñatones Gaztelua. 2. eraikuntza-aldia. Irudiaren iturria: Bizakaiko Foru Aldundia

Muñatones Gaztelua. 2. eraikuntza-aldia.
Irudiaren iturria: Bizakaiko Foru Aldundia

XIV. mendea hasita zegoela harresi zaharrak berritu zituzten eta beranduago Las Bienandanzas e Fortunas” liburuaren egilea den Lope García de Salazarrek lan handiagoak burutu zituen.

Muñatones Gaztelua. 3. eraikuntza-aldia. Irudiaren iturria: Bizakaiko Foru Aldundia

Muñatones Gaztelua. 3. eraikuntza-aldia.
Irudiaren iturria: Bizakaiko Foru Aldundia

Muñatones Monumento-multzo deklaratuta dago eta, duela zenbait urte, ekainaren erdialdetik irailera bisitatu daiteke (bisita gidatua).

Informazio gehiago: 629 27 15 16 edo info@elpobal.com.

Muñatones Gaztelua gaur egun Irudiaren iturria: Bizakaiko Foru Aldundia

Muñatones Gaztelua gaur egun
Irudiaren iturria: Bizakaiko Foru Aldundia

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s