Olio-pintura garaikide honetan margolariak Peñotako El Salto hondartza margotu du. Bertan bainu-kasetak eta udatiarrak ikusten dira baina deigarriena
Mazas txaleta da. Gaur egun desagertuta, txalet literario honetan ematen zituen udak Matilde Orbegozo olerkari bilbotarrak (1837-1891), izan ere, bertan hil zen. Olerkaria Diego Mazasekin zegoen ezkonduta, hortik datorkio txaletari izena. Lorategiko harresiaren ondoan gotorlekuaren hondarren ondoko kostaldeko bidea antzematen da, zeinetatik Santurtziraino hel zitekeen.
Ricardo Sanz margolari donostiarrak (1957-) pintatu zuen “Portugaleteko hondartza” margoa. Sorollaren luminismoaren jarraitzaile hau paisaia eta erretratuan zegoen espezializatuta.
Liburutegi Nagusia (E.B.C.)
Advertisements