Geuk eta gure irakurleek gomendatzen ditugunak

01 Recomendaciones-PRIMERO CARLOSIrakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez

liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu.  Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.

 

Mar de pirañas

Aster Navas Martinezek gomendatuta/ Liburutegi Nagusia. Mar de pirañas: nuevas voces del microrrelato español / edición de Fernando Valls. 338 págs.

Le pregunté a la culta dama si conocía el cuento de Augusto Monterroso titulado “El dinosaurio”.

-Ah, es una delicia –me respondió- ya estoy leyéndolo. José de la Colina (tampoco están mal los giros de Pablo Urbanyi o Marcelo Báez) le da una vuelta de tuerca al mítico lagarto. ¿Hasta qué punto el micro, a fin de cuentas un velocirraptor, ha evolucionado? ¿Qué meteoritos ha tenido que sortear para salvar el pellejo?

Fernando Valls-en hitzaurregatik bakarrik, zeinek kontu hauetako askori erantzuna ematen dion, merezi du mikrorelato hauek irakurtzea: Fernandok (ez ahaztu La nave de los locos blogean sartzea) ezin hobeto ezagutzen du gaia eta alerik preziatuenekin apalategia sortu digu. Liburutegi landu honetatik eta Saretik hartu du iturria Mar de pirañas liburuak.

Liburua sekulako bitxia da, irakurlea atseginez asegabe uzten duen mokadu minimalisten saila. Testu bakoitza arin irensten den jakia da, gogo biziz edaten den ardo bikaina baina, aldi berean, une batez ahoan astiro dastatu behar duguna azken zaporea hartzeko. Castán-en istorio labur edo Olgoso, Greciet, Prieto Barba, Muñoz Rengel edo Sánchez Quiles-en bikainasun bakoitzaren ostean, komeni da orrialdea berriz irakurtzea, paragrafoen xoko-mokoetan gelditzea eta gero liburua ixtea une batez gozatzeko edo arratsalde batez ontzen uzteko.

Izan ere, Nuevas voces (bildumaren azpititulua dena) liburua Javier Torneo-ren, Luis Mateo Díez-en, Millás-en, Monzó-ren, Mrozek-en edo Örkény-ren ondorengoei dagokienak dira. Haietako gehienak bikainak dira.

Agian -eragozpenen bat aurkitzearren- neronek beste pirañas de Iwaski (Ajuar funerario liburuan badira benetako lan zoragarriak) aukeratuko nukeen eta María José Barrios-en oharra eskegiko nukeen. Neronek, agian oker, zerrenda honi M. José Martín de la Hoz-en testuren bat gaineratuko niokeen (“Vendo agendas pequeñas para gente de pocos amigos”).

Zorionez, ezer ez da perfektu. Garrantzitsuena dinosauroa bizirik dagoela da, sekula baino biziagoa. Eskerrak egileei, bai eta Hodeiari eta argitaletxe alternatiboei ere, hala nola, Impedimenta, Páginas de espuma, Lengua de trapo o Menoscuarto argitaletxeei, literaturaren urregintzari ekiten diotelako.

Terminemos, o como diría Ana María Shua, huyamos, los cazadores de letras están aq

La profecía

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. La profecía (Alas de fuego; 1) / Tui T. Sutherland.  367 or. (12-14 urte)

DRAGOIAK BAKARRIK BIZI DIREN MUNDUAN…  gerra batek tribuak banatu zituen duela belaunaldi batzuk eta itxaropen bakarra bakea ekarriko duten bost dragoi gazte dira. Bost aukeratuak ezkutuan egon behar dutela dio profeziak, ekiteko unearen zain. Baina, dragoiek askatzea erabaki balute? Eta menditik ihes egitera eta bakearen alde borrokatzera…. bere kaxa ausartuko balira?

Dulze acento

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Dulze acento [Soinu grabazioa]  / Francesco Corselli. Disko 1  (CD)

Hemen ia ezezaguna bada ere, Francesco Corselli (1705-1778) Espainiako Gortearen maisua izan zen 40 urtez. Beste askoren antzera, musikagile irregularra izan zen eta Carlos III.a izango zenaren zerbitzuan aritu zen Parman, gerora Madrilera joan zelarik infante gazteenen musika irakasle. Musikagile emankor honek bi musika estilorako joera zuen konposatzean, barroko berantiar eta klasizismorako joera, hain zuzen. Errege Kaperako orkestra-plantila ere moldatu zuen eta, 1734an Alcazar erre ostean, errepertorio berria erosi zuen. Disko honetarako lau kantata eta bi sonata aukeratu dira Alicia Amo soprano eta biolinistak joak, Andoni Mercero donostiarrak zuzendutako Musica Boscarecciaren laguntzarekin batera. Merezi du.

Gates of gold

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Gates of gold  [Soinu grabazioa] / Los Lobos. Disko 1 (CD)

Los Lobos, Los Angeles hiriko ekialdeko taldea, oso garrantzitsua da musika amerikarrean. Izan ere, rock and roll, blues, tex-mex edo kumbia estiloak hartzen ditu. Gure irakurle musikazaleak gonbidatu nahi ditut beren lan handi eta gorena ezagutzera, Los Lobos “La Bamba” eta “Canción del Mariachi” abestien egileak badira ere, hori baino gehiago direlako.

“Gates of gold” (2015) disko bikaina da, Estatu Batuetako folk musikaren onena eta Mexikoko erroak biltzen duen opus-a; azken honetaz beti egon dira oso harro. Betiko eta beharrezko kumbiak albo batera utzita, ingelesez abesten dituzten kantak blues estilokoak dira. Kantak, berriz ere, oso egiazko eta zintzoak dira, inolako engainurik gabekoak.

St. Vincent

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Mahastietako liburutegia.  St. Vincent [Ikus-entzunezko materiala] / Theodore Melfi. (2014). Disko 1  (DVD)

Maggie (Melissa McCarthy) Oliverrekin (Jaeden Lieberher), 12 urteko semearekin, Brooklyn-era bizitzera doan ama banandua da. Ordu luzeak eman behar dituenez lanean, Oliver auzokide berriarekin utzi behar izango du. Auzokidea Vincent (Bill Murray) da, alkohol-zale eta apustuzalea den erretiratu erretxina. Berehala jaioko da gazte eta erretiratuaren arteko laguntasun bitxia.

“Bill Murray-ren jarraitzaile sutsuak paper horren zain zeuden (…) Tragikomedia honek, heterodoxia freskoa duenak, jarraitu beharreko ereduak gutxien espero direnak direla defendatzen du”. Peter Debruge: Variety

“Agian Jack Nicholson-ek ere ezin izango luke Murray-k baino hobeto burutu heroi hori antzezteko lana”. Lou Lumenick: New York Post

Ondoren, Mamarigako Arkupe kioskoaren blogetik hautatutako testuak, non aurkitu ditzakezun, beste hainbat gauzen artean, Santurtziko irakurzale taldean irakurritako liburuen aipamenak:

Harkaitz cano idazlearenBeti oporretanliburuaz

Literaturan (musikan, margolaritzan eta edozein artean bezalaxe), idazle batzuk artistatzat definitzen dute bere burua, eta beste batzuk beharginak edo artisauak lez. Harkaitz Canoren kasuan ez dakigu non hasten den profesionala eta non artista. Poesia, nobela, komiki, kolaborazioak, … idazketaren peoia ematen du Canok, baina bere ukitu pertsonala hain berezia den non testuak artelanak diruditen. Dena den, artista edo langile izanda, bere azken liburuarekin oporrak hartu dituela dirudi, hitzekin jolasteko.

Narrazio motzen bilduma batek osatzen du liburua, aisialdi eta oporretan gertatzen ohi diren egoeretan oinarrituta, non batzuetan deskantsuak ekarri behar digun lasaitasuna, besterik gabe, agonia-egoeretan bihurtzen den. Surrealismo ukituak, misterioa eta tentsioa dira narrazio labur hauen protagonistak, eta ikus dezakegu segun eta zer egoera, zer pertsonaiak edo zer kontatu nahi den estiloa eta hizkuntz erregistroa aldatuz doala. “Beti oporretan” egoteko gure aholkua hauxe da, lagun: Irakurri, eta joan zaitez beldur barik istorioak eramango zaituen lekura.

(“Beti oporretan”, Harkaitz Canok idatzita eta Susa-k 2015ean argitaratua)

Katixa agirre idazlearenAtertu arte itxaronliburuaz

Zorionez, bi belaunaldietako pertsonek osatzen dugu Santurtziko Irakurzale Kluba, eta horrek bi prisma ezberdinetatik ikustarazten dizkigu irakurketak. Katixa Agirreren “Atertu arte itxaron” (Elkar, 2015) bere lehenengo nobelak ez gaitu epel utzi, taldean iritzi kontrajarriak egon arren.

Liburuan bi hari nagusi aurki ditzakegu:

Bata, orainaldikoa, Ulia eta Gustavoren harremanaren bitartez. Bikote protagonistak, bere bizimodu eroso eta “bikote perfektuaren” irudia islatuz, ez du hasieratik irakurleengan inolako sinpatiarik eragiten. Oso ondo prestatuta eta ezagutza handia duen belaunaldi bat erretratatzen digu idazleak.

Bestea, iragan ez urrunekoa, ikusi nahi ez duguna baina oraindik gugan eragin handia daukana. Alegia, gure gurasoena izan daitekeen belaunaldia dugu hau. Era sotilean, gurasoengandik jasotako gehiegizko babesa kritikatzen da liburuan.

Aipatutako hariak josteko gertaera eta pertsonaiez baliatzen da. Esate baterako, Gasteizko martxoaren 3ko eta Madrilgo maiatzaren 11ko gertaerak, Sarah kazetariaren agerpena, euskal gatazka,… eta narrazioaren tonua aldatuz agertzen zaigun Britten musikariari buruzko ikerketa. Azkenean maisuki lotzen (edo askatzen) diren hari asko daukagu erraz irakurtzen den baina asko pentsarazten duen eleberri honetan.

Gaur egungo zein atzotik argitu gabeko arazoak bere/gure gain hartzeko gaitasunik gabe, batez ere bere/gure utzikeria eta epeltasunagatik. Hori dela eta, oso sarkasmo fin baten bitartez, idazleak pertsonaiak eta egoerak erabiltzen ditu, ideiak birmarkatzeko ia adjektiborik erabili gabe, esaldi esanguratsu eta adierazgarrien bidez, hala nola barne edo kanpo elkarrizketetan airean marraztuko liratekeen hitzak orrialdean kokatuz, irakurlea ernatuko lituzken zaplaztekoak emateko.

(Eskerrik asko Santurtziko AEKko Arrateri, testuaren zuzenketengatik)

Mikel peruarena ansa  idazlearenSu zelaiak” liburuaz

Lehen Mundu Gerran murgiltzera garamatza Mikel Peruarena Ansak “Su zelaiak” eleberrian. Euskara batua izateari utzi gabe, kontaketan erabili duen hiztegi aberatsa iparraldeko hitzez josita dago, eta esaldien forma batzuk ere hango hizkeran oinarritzen dira, 1999an Xabier Montoyak “Hezur gabeko hilak” giro berdinean kokatutako nobelan erabilitako formulari jarraituz (gai honetaz erreferentziatzat jo du beretzat egileak Montoyaren liburua, azken orrietan). Izugarrizko dokumentazio lana egin behar izan du idazleak, baina ez da hori bakarrik izan bere ezaugarri bakarra. Balorean jartzeko da ere hainbeste pertsonaien joan-etorrien gainetik nola testuak haria ez duela galtzen ikustea, baita ere irakurleari nola egoeran sartarazten gaitun, egoeraren araberako erritmo ezberdinetara irakurketa eramanez.

Lau zatitan banatzen da nobela. Lehenengoa Euskal Herriko Iparraldean kokatzen da, pertsonaien eta egoeren unibertso bat marraztuz, gerra hasieraren berri eta gazteriari frontera joateko deia jasotzen denean. Izenenen aniztasunagatik korapilatsua edo konplexua iruditu arren, batez ere irakurlea protagonista zehatz baten baldin badabil, oso ondo dator kosmos honen deskribapena, denboran atzerantz joateko eta geure burua garai eta zonalde horietan kokatzeko, bizimodu tradizional batek Gerra Handi honen militarizazioan aplikatuko ziren aurrerapen teknologikoekin talka egiten duenean, hain zuzen.

Bigarren partean gazte horien ustez hilabete batzuk baino ez zela iraungo gerra betean sartzen gara, eta ari dira pixka bat gehiago definitzen, baldin badaude, pertsonai “nagusien” profila. Bueltatzen gara Ipar Euskal Herrira hirugarren partean, ikustera zelan geratzen ari den lurzorua, elikagaien garestitzeaz jakitera, soldaduen desertatzeko tentazioak ezagutzera, … eta, azkenengoz, laugarren partean Verduneko gudu-zelai ankerretara bidaltzen gaitu idazleak.

Gerra bere krudeltasunean, esplizituki, eta Euskal Herriak bere historian bizi duen belaunaldi oso baten desagerpena erakusten digun liburu bat da “Su zelaiak”, benetan gomendatzen dizuegu bere irakurketa.

Jasone osoro idazlearen12etan bermuta” liburuaz

Besteez hitz egitea, azken finean, norberaz hitz egitea da. “12etan bermuta” liburuaren estruktura eraikitzeko oso planteamendu ausarta izan du Jasone Osoro idazleak. Banakako ipuinak legez irakur daitezken kapituluetan sailkatuta, Bertak, emakumezko protagonista, lehengo pertsonan eta zeharkako elkarrizketen bidez kontatzen digu nolakoak izan diren bere bizitza eta izaera markatu edo definitu dituen pertsonak (ama, aita, amama, senarra, alaba, maitalea, anaia eta laguna), eta berarekiko erlazioak, Berta bera amarratzen duen hari sendoak kapituluak eta pertsonaiak lotuz. Denboran atzera eta aurrera joanez, oroitzapenak eta sentsazioak nahastuz, besteez hitz egiten digu Bertak, azken finean, esan dugunez, bere buruaz hitz egiteko.

Oso ausarta izan da ere idazleak erabiltzen duen hizkuntza, gutxitan euskal literaturan agertzen den konplexurik gabeko kaleko euskara. Hala ere, horrek ez du esan nahi maila baxuko euskara edo testuaren esanahia ulertzea errazegia denik. Ordez, desesperantzan murgildutako mami handiko testuak dira, non badirudien protagonistari geratzen zaion kasik poztasun bakarra 12etako bermuta dela, erabateko eta muturreko sentimenduez mintzatzen diguten esaldiak, egoera berdinetatik pasatu ez arren irakurleoi sentsazio berberak gogorarazten dizkiguten hitzek.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s