Enrike Zubiaren “Lur eta ur ” erakusketa

“Lur eta ur ” erakusketaren kartelaBilboko Itsasadarra Itsas Museoak uztailaren 17ra arte zentzumenen bidez gozatzeko esperientzia eskainiko du. Nola?

Lur eta urerakusketari esker, Enrike Zubiak margolariak bere lanetatik gidatuko zaitu Bilboko Itsasadar, desberdin eta xarmagarri baten barrena.

Antonio Aldarrak eta José Abelek hurrenez hurren #Metala eta #Sua erakusketekin hasitako zikloari Enrike Zubiak emango dio amaiera #Burdinkolorea erakusketarekin. Oraingoan, #Ura da lanetan agertzen dena, ura eta lurraren arteko harremana erakutsiz eta euskal kostaldeko eta bere jendearen bizimodua agertuz.

 Irudiaren iturria.: El Mundo

Irudiaren iturria.: El Mundo

Margolari eta eskultore bermeotar honentzat itsasoko bizitza eta arrantza beti izan dira inspirazio iturri, bai eta itsasoari lotutako profesionalak ere, zein lan askoren protagonista izan diren. Baina artistak dituen oroipen guztien artean, Nerbioi Itsasadarrak du berebiziko garrantzia eta lurra eta itsasoaren arteko lotura etengabe eta apurtezina dela esaten du. Itsasadarraren ibilbidea, jaiotzen denetik itsasora heldu arte, berriz, ondoko hitzen bidez deskribatzen du:

Erakusketa esperientzial honek audioa, bideoa eta ukitzeko eta usaintzeko elementuak batzen dituenez, aretoa espazio sentsorial batean bilakatzen da.

Zentzumen guztiekin gozatzeko esperientzia.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s