10 bideo-banku doan eta HDn

Ohituta gaude doako irudien bankuen zerrendak ikusten, baina ez da oso ohikoa doako bideo-bankuak ikustea. Horretxegatik gaur

bideoak HDn, show motionen eta gaur egun pil-pilean dauden formatu horietan deskargatzeko webguneen zerrenda hau ekarri dizuegu, denak doan eta eskubideetatik aske.

Espero dugu erabilgarri gerta dakizuela.

Eskubideetatik aske dauden bideoak doan deskargatzeko webguneak:

Mazwai

Bideoak doan deskargatzeko liburutegia da, jabego publikokoa eta CC 3.0 aitorpena duena, hau da, egilea derrigor aipatu beharrekoa. Natura, time lapseak, animaliak… Gogoko duzuena aukeratu, kalitate oneko bertsioa eskuratu eta deskargatu. Gainera, bideoaren zati bakar bat edo osorik jaitsi nahi den markatzeko aukera eta guzti eskaintzen du.

Videvo

Webgune honetatik deskargatzeko aukeratutako bideoa Facebooken edo Twitterren partekatu behar da halabeharrez. Videvok gai ugari jorratzen ditu: natura, erlijioa, jendartea, musika, negozioak eta show motion-a ere bai.

05 IMAGEN 3-videezyVideezy

Bideoak doan 4K eta HDn. Gai aukera ugaria eta erabiltzeko erraza. Bilatzailearen bidez nahi duzun bideoa topatu, deskargatu eta handik 5 segundora prest duzu. erabiltzeko Bideo bikainak daude, kalitate handikoak eta erabiltzeko prest.

06 IMAGEN 4-pexelsPexels

Ez da beharrezkoa erregistratzea eta prozesu osoa burutzea ezin errazagoa da. Bideoa topatu eta “Downlload Free” sakatuta, prest duzu. Pexelsen bidez eskubideetatik aske dauden argazkiak ere deskargatu ditzakezue doan.

07 IMAGEN 5-vimeoVimeo

Bideo-plataforma ezagun honen bidez, HDn dauden makina bat bideo deskargatu daitezke tximista baino azkarrago. Bideoa behin aukeratuta berorren kalitatea eta tamaina aukeratu daitezke.

 

X-Stock-VideoXStock Video

Kalitate estandarreko bideoak. Gai ugari jorratzen ditu: natura, eraikinak, paisaiak, teknologia, hezkuntza, jendartea… 1920×1080 arteko bereizmena dutenak. Bideoak deskargatzeko ezinbestekoa da erregistratzea.

Coverr

Coverr bideo-bankuak astelehenero 7 bideo askatzen ditu denok erabili eta ikusi ahal izateko. Homepage edo webgune baten goiburu gisa erabiltzeko egindakoak dira, hortik datorkio izena. Deskargatu aurretik Coverren beraren goiburuan nola geratzen diren ikus daiteke. Bideoak deskargatzeko ez da zertan erregistratu. Gainera, azkar jaisten dira eta nahiago baduzue, HTML, CCS eta Javascripten eskaintzen dizkizuete dena delako webgunean zuzenean txertatzeko.

10 IMAGEN 8-fancy-footageFancy Footage

Webgune honetan klip zoragarriak dituzte, ziur asko zeuek egindako film laburren osagarri gisa erabiltzeko. Den-denak doan dira eta klik pare bat eginez zure esku dituzu, eta oso kalitate onean gainera.

11 IMAGEN 9-pond5Pond5

Bideo-banku honetan kalitate handiko bideoak daude, batzuk ordainpekoak eta beste batzuk jabego publikokoak. Deskargatzeko derrigor erregistratu beharra dago Facebooken edo posta elektronikoaren bidez.

12 IMAGEN 10-vidsplayVidsplay

Honakoa doako beste bideo-banku bat da, eskubideetatik askea, zeinetatik  bideoak urrats gutxitan deskargatu daitezkeen, bertan erregistratu gabe ere. Vidsplayk kalitate handiko bideo onak ditu, mota guztietakoak zure egitasmoetan erabiltzeko: webgunea dela, aurkezpena dela, film laburra edo bideoklipa.

Esteka interesgarriak:

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s