Bisita gidatua: “BIZKAIKO BOTO-ESKAINTZAK, itsasoaren inguruko sinesmenak”. SANTURTZIKO OBJETUAK

Cartel de la exposiciónLiburutegien Sareak bisita gidatu bat antolatu du Bizkaiko boto-eskaintzak, itsasoaren inguruko sinesmenak erakusketa ikusteko. Bertan biltzen diren 35 itsas-eskaintza eta zinoparien artean Santurtziko batzuk ere badaude.

Cartel de la exposición

Boto-eskaintza itsasgizonek itsas-tradizioko eliz eta baselizei emandako opariak ziren, une larrietan eliza horien zaindariak eskainitako laguntza eskertuz.

Horrela bada, tresna ugari aurki ditzakegu, besteak beste, itsasontzien maketak edo ekaitzak edo opari-emaileek bizi izandako une larriak naturalismo handiz islatzen dituzten margoak. Badira elementu erlijiosoak ere, hala nola, ekisainduak edo kalizak, itsasontzietako tresnak (flotagailuak, buiak edo arraunak) eta arrainen hezurdurak. Nabarmentzekoak dira tridacna gigas maskor bikainak, gure elizetan oso ohikoak ur bedeinkatu ontzi gisa erabiltzeko.

Liburutegien Sarekook oso interesgarri deritzogu gure ondarearen parte hau ikusi eta disfrutatzeari, sarritan zaila baita horrelakoak topatzea. Gainera, gure herrian hain garrantzitsua den itsasoaren munduko giroa ere gozatuko dugu.

EZAUGARRIAK

Norentzat: Liburutegien Sareko bazkideentzat

Eguna: Ekainaren 23an

Ordutegia: 19:00etatik 20:00etara

Topagunea:

  • Liburutegi Nagusian 18:00etan
  • Ondare aretoaren kanpoko aldean (Mª Diaz de Haro, 11) 18:45ean

Izen emateko epea: Ekainaren 6tik 17ra

Izen emateko tokia:

Prezioa: Doan (bidaia interesdunak berak ordaindu beharko du)

Partaide kopurua: gehienez 25 lagun

GIDA

Xabier Armendariz

Xabier Armendariz itsas-historialari eta erakuslearen komisarioa da.  2006an hasi zen inbentarioa egiten, izan ere, berak egina da gai honekin lotuta Estatu osoan dagoen inbentariorik garrantzitsuena. Gaur egun arte 130 bat objektu jaso ditu, jatorri anitzekoak. Zinopari hauek gaur egun Bizkaiko eliz eta baselizatan ez ezik, museo eta bilduma partikularretan ere aurki daitezke.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s